Piztu Ezazu Argia 970x90

Klimaren aldaketa: Anormaltasun berrira ohitzeko tentazioa

Klimaren gailurra burutu du irailaren 23an Nazio Batuen Erakundeak New Yorkeko egoitzan. Agintariek hitzartu dute, hamaikagarrenez, neurriak hartuko dituztela klimaren aldaketa eragozteko eta dagoenekoz aldatua den klimaren gorabeherei jendeek aurre egin ahal izateko. Baina zerekin alderatuta ezarritzen dira helburuak?

Lurreko tenperatura igoera bi gradutik behera uzteko bideak

Uztailaren 8an, munduan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamabost estatuetako 70 zientzialarik DDPP izeneko txostena (karbonoa errotik gutxitzeko bideak) helarazi zioten Ban Ki-Moon NBEko idazkari nagusiari. Zientzialari horien helburua Lurraren tenperatura hazkundea bi gradutik behera...

"Azken deia": krisi ekologiko-soziala gainditzeko indarrak batu nahi dituen manifestua

Espainiako Estatuko 250 irakasle, intelektual, zientzialari eta ekintzaile politikok sinatu dute Azken deia manifestua. Beharrezko ikusten dute "injustizia sozialak eragiten dituen krisi ekologikoa" gainditzeko konponbide alternatiboak aurkitzea.

Klima aldaketari buruzko NBEren txostena: argi gorriak piztuta

NBEko IPCC erakundeak (Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldeak) bere bosgarren txostenaren bigarren zatia aurkeztu zuen martxoaren 31n, Japonian –gutxi gorabehera sei urtero argitaratzen dute txosten bat–. Adituek esandakoak kezka eragiteko modukoak izan dira. Hona hemen...

"Ezin da klima aldaketa gelditu; helburua erabateko hondamendia eragoztea da"

Valladoliden sortu zen Iñigo Capellán Pérez, 1986an. Industri ingeniaritza ikasi zuen Espainiako hiri horretako unibertsitatean eta Pariseko ENSAMen. 2010etik, jasangarritasuna aztertzen duen Energia eta Sistemen Dinamika ikertaldean dihardu, Valladoliden. Gaur egun Euskal Herrian ari da doktore tesia egiten. Zehazki, karbono gutxiko ekonomia bateranzko trantsizioaren ondorioak aztertzen ari da, EHUk, BC3k eta Repsol Fundazioak sustatutako Low Carbon Programme egitasmoaren barruan. Sarrikoko fakultatean hartu gaitu, Bilbon.

Naturaren Eskubideen aldeko Munduko Auzitegi Etikoa abiatu da

Urtarrilaren 17an egin zuen lehen bilkura Ekuadorren Auzitegi Etiko sortu berriak eta izadiaren kontra egindako bederatzi kasu salatu zituzten. Horien artean, Texaco enpresak Ekuadorren 103 milioi litro petrolio gordin isuri zituenekoa azaldu zuten, baita Australian dagoen munduko arreziferik handiena arriskuan dagoela kontatu ere.

Lobby elektrikoaren presioak EBren klima politika ahuldu du

Europar Batzordeak klima aldaketari aurre egiteko helburu berriak aurkeztu ditu. Gizarte mugimenduko hainbat eragilek atzerapauso nabarmenak iragarrita zituzten; azkenean haien beldur guzti-guztiak gauzatu ez badira ere, elkarte ekologistek gogor kritikatu dute EBren proposamena. Greenpeacek, berbarako, orain arteko europar klima politikari traizio egin zaiola esan du.

2013ko datu klimatikoek beroketa globala baieztatzen dute, NASAk dioenez

Mundu osoko datu klimatikoak kontuan hartuta, 2013. urtea tenperaturak erregistratzen hasi zirenetik 7. urte beroena izan da. AEBetako Aeronautika eta Espazioaren Agentzia Nazionalak aditzera eman duenez, epe luzerako beroketa globala baieztatzen duen beste datu esanguratsu bat da hori.

Klima aldaketari aurre egiteko trantsizio ereduez jardungo dute Bilbon

Bilboko Bizkaia Aretoan egingo da, abenduaren 19an, Klimagune Workshopen laugarren edizioa, BC3 (Basque Center for Climate Change) ikerketa zentroak antolatuta. Gaia zein izango den jakiteko, izenburuari begiratzea onena: Aukerak, erronkak eta oztopoak iraunkortasunerako trantsizioetan klima aldaketaren testuinguruan.

Varsoviako klimaren gailurra, hamaikagarren porrota

Karbono isurketaz adostasun esanguratsua espero zuenarentzat, Varsoviako klimaren goi-bilera porrota izan da, haren aurretik egindako guztiak izan diren bezala lorpen konkretuei dagokienez. Oraingoan, Txina eta India izan dira estatu garatuen estatusa onartu nahi izan ez dutenak, estatus...

Berotze globalaren errua 90 enpresak dute nagusiki

90 konpainiak isurtzen dituzte berotze globala sortzen duten emisioen bi heren. Petrolio, gas edo karbono ekoizleak dira enpresa gehienak. 

Filipinetako ordezkariaren 10. barau eguna Varsoviako klimaren gailurrean

Filipinen ordezkari Naderev Sañok hamargarren eguna du gose greban, bere herrialdeak jasan duen Haiyan tifoiak irudikatzen duen arriskuaren kontrako neurri zehatzak har daitezela eskatuz.

Filipinetako tifoia klima aldaketarekin lotu du gobernuko ordezkariak

Klima aldaketarekin lotu du Filipinetako gobernuak herrialdea astindu eta 12.000 lagun baino gehiago hil dituen Haiyan tifoia.

Filipinetako enbaxadorea gose greban Klimaren Varsoviako biltzarrean

Varsovian Nazio Batuen Erakundea klimaz burutzen ari den biltzarrean, negoziatzaileak esan die klimaren aldaketa ukatzen dutenei: “Jaitsi zuen bolizko dorretik eta zoazte Filipinetara bisitan”.

Filipinetako tifoiak kaltetutakoei laguntzeko banku zenbakiak

Tifoiak kaltetutakoei ekonomikoki laguntzeko hainbat bankutako kontu korronteren berri eman du Publico.es webguneak.

Munduko izotzak urtuko balira Baiona, Donostia eta Bilbo urpean lirateke

National Geographicek mapa bitxia atondu du. Munduko izotz guztia urtu dela erabaki du eta kontinentez kontinente erakutsi du nola itsasoak gaina hartu digun. Itsasoaren maila 66 metro igoko bada, atera kontuak.

Naomi Kleinen deia: klimaren krisia jarri ezkerraren ardatz

Kanadako autogintzako, energiako eta papergintzako sindikatuek elkartuta sortu Unifor sindikatu handiaren lehen biltzarrera konbidaturik, Naomi Kleinek aldarrikatu du mugimendu sozialek eta sindikalistek elkarlana estutu behar dutela, ardatz nagusi klimaren aldaketa edukiko duen ezkerreko agenda alternatiboaren inguruan.

Klima aldaketa jorratuko dute Baionako Alternatiba Egunean

Urriaren 6an egingo dute Alternatiba eguna Baionan. Bizi! Mugimendu altermundistak hainbat hitzaldi eta ekimen desberdin prestatu ditu. Klima aldaketaren eta beste hainbat gairen inguruko hausnarketa bultzatuko dute. Hitzaldiak euskaraz izango dira eta frantsesez direnetan itzultzaileak egongo dira Umeentzat ere tailer bereziak egongo dira.

Tenperatura 4,8 gradu igo liteke 2100erako, itsasoaren maila metro bat

Mundu mailako adituek argi dute, planetaren berotzea eta horrek dakarren klima aldaketa batez ere gizakiak eragindakoak dira eta, ondorioz, datozen hamarkada eta mendeetan aldaketa handiak izango dira klimaren zikloan.

Adabakietatik neurri eraginkorretara

Urteroko ohitura bihurtu da kasik: ibaiek gainezka egin eta kalte andana uzten dute inguruko etxe, garaje, errepide edo baratzeetan. Adituei ez zaie harritzekoa iruditzen, bere eremu naturala jan diogu ibaiari, eraikinez eta azpiegiturez bete ditugu urari dagozkion bide eta hezeguneak. Behin-behineko hormek eta dragatzeek ez dute arazoa konpontzen, eta garaia da ganorazko neurriei heltzeko.

Karbonoaren merkatuak porrot egin du

CO2 tonaren prezioak hondoa jo du, 32 eurotik 5era erori da. Klima aldaketaren kontrako EBren estrategiaren porrota erakusten du horrek El Diagonaleko artikulu baten arabera.

Eta klima aldaketarena uste baino are okerragoa balitz?

Joan den hilabeteko artikulu bat irakurtzen ari naiz New Scientist aldizkariaren webgunean: lehenbiziko aldiz, frogatu egin da klima aldaketa giza hondamendi baten kausa izan dela. 2011n, gutxienez 50.000 pertsona hil ziren Afrika ekialdean lehorteak eragindako gosetearen ondorioz, eta lehorte haren arrazoietako bat negutegi efektuko gasen igorpena izan zen.

Udaberriko tenperatura baxuek lotura dute Artikoaren urtzearekin, zientzialarien arabera

Hainbat zientzialarik azaldu duenez, Artikoa galtzen ari den izotzak ozeanoaren tenperatura igotzen du. Atmosferako aire korronteengan eragina du horrek, eta elur erauntsiak sortzen ditu garai hauetarako ezohikoak diren lekuetan, Europako herrialde batzuetan eta AEB iparraldeko estatuetan, adibidez.

Klima “konpontzen” saiatzea, jolas arriskutsua

Aurrera doakigun mende berri honetan gero eta indar handiagoa hartuz joan da klima aldaketari aurre egiteko balizko tresna bat: geoingeniaritza. Bestela esanda, Lurraren sistemak manipulatzea klima aldatzeko (oraingoan, nahita). Gaur egun debekatuta daude horrelako teknikak, baina haren aldekoek ez dute horregatik etsitzen. Aurkariek, berriz, hautu horren arriskuez ohartarazi nahi digute.

Zentral nuklear gutxiago, baina CO2 emisio txikiagoa

Berriki argitara emandako datuen arabera, Alemanian, 2011. urtean, nahiz eta hamazazpi erreaktore nuklear geldirik izan karbono dioxido emisioek behera egin zuten 2010eko datuekin alderatuz. 2011n 917 milioi tona aireratu ziren, eta 2010ean 944 milioi tona izan ziren emititutakoak, hau da, %2,9...

Sahel haretsua hesi berdez hezetu nahian

Klimaren aldaketari Afrikan eman nahi zaizkion erantzunetako bat Hesi Berdea da: 6.900 kilometro luze eta 15 kilometro zabal edukiko duen gerriko oihanezkoa ozeano batetik bestera, Senegaletik Djibutiraino. Tartean badira eredu ezberdinak eta polemikak. Baina Nigerrek urteotan basoz hornitu omen du bi Euskal Herri adinako eremua.

Petrolio merkearen bukaeraz mintzatuko da Guy Chauveteau Donibanen, Donapaleun eta Baionan

Bizi! elkarteak konbidatuta, Guy Chauveteauk hitzaldi bana emango du "Petrolio merkearen bukaeraz" izenburupean datozen ostegun, ostiral eta larunbatean Donibane Lohitzunen, Donapaleun eta Baionan. Chauveteau Centre Nationale de la Recherche Scientifique-ko (Espainiako CSICen parekidea) zuzendari izana da.

Klima aldaketari buruzko goi-bilera: beste Kopenhage bat?

Klima aldaketari buruzko Nazio Batuen Erakundeko 18. Aldeen Biltzarra egingo da Dohan (Qatar) gaurtik abenduaren 7ra arte, 194 estatutako 12.000 ordezkariren eta gobernuz kanpoko erakundeetako 7.000 inguru kideren parte hartzeaz. Helburua Kyotoko Protokoloa ordezkatuko duen akordio zabala lortzea da, aurreko hiru biltzarrek (Kopenhage 2009, Cancun 2010 eta Durban 2011) porrot egin eta gero.

"Gizartea prestatu behar dugu datorren testuinguru berrira ahalik eta ondoen egokitzeko"

Kimikan lizentziatua EHUn. 1994tik ari da IHOBEn, ingurumenaren babes eta kudeaketarako EAEko sozietate publikoan. Hondakin arriskutsuez eta isurketez ikerketak egin izan ditu, besteak beste.

Klimaren berokuntza: nola kalkulatzen da haren inpaktua

Azken mende laurdenean klima aldaketaren eta haren ondorioen ikerketan aurrerapauso nabarmenak egin diren arren, urrun gaude inpaktu sozioekonomikoei dagokienez aurreikuspen fidagarriak egin ahal izatetik. Jokoan dauden sistema natural eta humanoen konplexutasunak zailtasun handiak ezartzen dizkio modelizazioari, eta giza askatasunak, berriz, ez du modelizaziorik onartzen. Horrek guztiak oso eremu latzean jartzen gaitu.
Multimedia

2013-10-09  |  Klima aldaketa

Alternatiba 2013, alternatiben herrixkaren eguna iruditan

2013ko Alternatiba jaialdia urriaren 10ean Baionan ospatu zen. Lapurdiko hiriburuan bildu zirenek alternatiba jasangarriak ezagutzeko aukera izan zuten: baratz komunitarioak, hirigintza ekologikoa, banku etikoak, tokiko monetak, trantsizio energetikoa egiteko egitasmoak, kooperatiba...

2013-03-15  |  Klima aldaketa

Amazoniako deforestazioa

Basoen ustiapen gehiegizkoa jasaten duen lurraldea da Amazonia eta indigenak lekuz mugitzen ari dira ez dietelako uzten beren bizitokian bizitzen. Nekazariak eta egur-enpresak dira horren errudun nagusiak eta Brasilgo gobernuarentzat oinarrizko diru-iturri bihurtu da. 

2012-12-11  |  Klima aldaketa

Zuhaitza

Neguak errausturiko zelai baten erdian, inguruko familia bat etxea berotzeko buruhaustea nola argitu nahian da. Azken zuhaitza da irtenbide bakarra. Gidoia eta zuzendaritza: Lucas Schiaroli Iraupena: 10 min Aktoreak: Nestor Rosso / Ana Marcela Farías / Ana Ré / Octavio...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys