Nahiz eta bizitzan kolpe latzak jasotakoa izan, Antxon Arza betiko gazte alai eta baikorra da. Magnetikoa. Berarekin solas egitean, barne-bateria energia positiboz kargatzen zaizula nabari duzu.
UEFAk, Europako Futbol Elkarteen Batasunak, Gibraltar eskubide osoko kide bezala onartu ala ez erabakiko du ostiralean, Londresen egingo duen kongresuan.
Han goitik itsasoa ikusten da.
Bada, helduak tartean sartzen direnean. Hori islatzen du asteburuan minibenjamin-aurreko kategoriako partidu batean atera zuten argazki honek. Irabazteko lehiatzen, elkarrekin beharrean elkarren kontra jokatzen, aurkaria zapaltzen eta jokoaren arauak ez errespetatzen helduongandik ikasten dute haurrek, eta goizegi.
Hamarkada ia oso batean aurrenekoz, Korsikako bi futbol talde ari dira lehiatzen Frantziako lehenengo mailan: Ajaccio eta Bastia. Nortasun berezia dute, diskriminazio sentipen, gerra zikin eta kontu-garbitzeek idatzitako historiaren lekuko.
Alain Orsoni korsikarra eskuin muturreko militantea izan zen 1970eko hamarkadan, “neskak txunditzeko”, berak dioen bezala. Ekintzaile independentista izan zen ondorengo urteetan, eta 1990eko hamarkadan Nikaraguara egin zuen ihes. Duela bost denboraldi hartu zuen Ajaccio taldeko...
Binakako pilota txapelketaren lehen partiduak ikusita, inork gutxik esango zukeen Berasaluze eta Albisu finalera iritsiko zirenik. Gorabeheratsu aritu dira eta ozta-ozta igaro ziren finalerdietara, Titin eta Merinori sailkapenean aurre hartuta. Baina egoerari buelta ematen ohituta dagoen pilotaria da Pablito, eta ataundarraren laguntzaz, finaleraino iritsi ziren.
Esaldiak ez du adiera bikoitzik. Antza, dozenaka sherpak hiru eskalatzaile europarri eraso egin diete Everesten, 7.000 metrora. Zer gertatu den jakiterik ez dagoen arren, albiste agentziak ostiko eta ukabilkadez mintzo dira.
Esaldiak ez du adiera bikoitzik. Antza, dozenaka sherpak hiru eskalatzaile europarri eraso egin diete Everesten, 7.000 metrora.
Binakako pilota txapelketaren lehen partiduak ikusita, inork gutxik esango zukeen Berasaluze eta Albisu finalera iritsiko zirenik. Gorabeheratsu aritu dira eta ozta-ozta igaro ziren finalerdietara, Titin eta Merinori sailkapenean aurre hartuta.
Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak bazekien erabaki polemikoa dela, baina aurrera egin du: Uxue Bilbo Basket taldeari 5,2 milioi euro emango dizkio Diputazioak aurten.
Pablo Berasaluze Zabala, 1977ko irailean Berrizen jaioa. Durangon bizi da egun. Asegarceko bere fitxak dio 1,74 metroko altuera eta 79 kilo dituela. Bergarako frontoian debutatu zuen profesionaletan, 1998ko otsailean, eta urtebetera txapeldunorde izan zen Binakako Txapelketan. Aurrelari...
Profesionaletan debutatu zuenetik hamabost urte bete berri direnean, Berasaluze VIII.ak izena aldatu du: Berasaluze II.a da orain, aitaren omenez. Haren heriotzak bortizki kolpatu zuen pilotariaren bizitza eta frontoietako errendimendua, baina zulotik atera eta fin ari da berriro, maila gorenean.
Avila aldean dagoen Gredos mendikatetik berri txarrak heldu ziren gurera Aste Santuko oporraldian, eta hautsak harrotu ditu bertan jazoak. Mendizale bilbotar batek bizia galdu zuen zoritxarreko zeharkaldi batean, itxuraz behintzat aparteko zailtasunik ez zuen txango erraz xamar batean. Baldintzak...
Eman begiratua Paris Saint Germain (PSG) taldeko armarri hauei. Desberdintasunik aurkitu al duzue?
Gauza kuriosoak irakurtzen ari gara egunotan Twitterren, Euskal Herriko txirrindulari itzuliaren inguruan. Jens Voigt alemaniarra euskaraz, eta Philippe Gilbert cannabis usainaz hizketan.
Europako Txapeldunen Ligako azken fasea jokatuko duten zortzi futbol taldeen artean, Qatarreko petrodolarrek babestutako hiru daude: Bartzelona, Malaga eta Paris Saint Germain (PSG). Al-Thani dinastia boteretsua eta Qatar Sport Investment inbertsio funtsaren adarrak ageri dira operazio guztien...
Ingurumen-heziketan aditua, eguraldi behazalea, blogaria, harri-jasotzailea eta, tarteka, bertso egilea. XXI. mendeko baserritar ilustratua.
Emakumezko kirolari “sexiek” aukera handiagoa dute kirol hedabideetan agertzeko, “sexiak” ez diren emakumezko kirolariek baino. Are gehiago, kirolariak ez diren emakume “sexiek” aukera handiagoa dute kirol hedabideetan agertzeko, emakumezko kirolari ez “sexiek” baino.
Martxoaren 3an ehunka emakume bilduko da Donostian Lilaton lasterketan parte hartzeko. Zarauzko Bikoteen Kros Mistoan gizonak eta emakumeak osatutako bikotea derrigorrezkoa da. Fortuna elkarteak emakume taldeak sortu ditu hainbat herritan, Behobia-Donostia helburu. Xedea emakumea kirolera hurbiltzea da, nahiz eta batzuen gustukoak ez diren moduok.
“Substantzia bakar batek ere ez dizu lagunduko eskuadratik gola sartzen”. Egia da Realeko jokalari Xabi Prietok dioena. Baina ez da nahikoa arrazoi futbolariak dopinaz baliatzen direla ukatzeko, debekatutako substantzia batzuek errendimendua hobetzen lagundu dezaketelako.
El Correo Español egunkariaren arabera “Athletic-eko jokalariek dagokien PFEZaren erdia ordaintzen dute”. Egunkariak azaldu duenez, 300.000 eta 3 milioi euro arteko soldatak jasotzen dituzte. 300.000 euro irabazten dituena finantza zuzendaria balitz, urtero 124.086 euro...
“Sustantzia bakar batek ere ez dizu lagunduko eskuadratik gola sartzen”. Egia da Realeko jokalari Xabi Prietok dioena. Baina ez da nahikoa arrazoi futbolariak dopinaz balia ezin daitezkeela ukatzeko, debekatutako sustantzia batzuek errendimendua hobetzen lagundu dezaketelako. Oraingoz kasu bakan batzuk besterik ez dira ezagutarazi, eta ezin dezakegu esan dopina praktika orokorra denik futbolean. Baina futbolariak ez dira tentazio-bekatu orotatik libre dauden super-aingeruak.
Lokatzetan habil berriz ere, Beloki erori zeneko hartan bezala, La Rochetten behera, Gaperako bidean. Baina oraingo honetan satorren batek bota hau, erori egin haiz, aurpegia lohiturik dakark kameren aurrera, eta aitortu duk, beherakoan bakarrik ez gora ere bide zidorretatik joaten...
2013ko urtarrileko berri aipatuenetakoa izan da Armstrong txirrindulari ohiak elkarrizketa batean esandakoa. Aitortzaren zergatiak gorabehera, aukera ona izan daiteke EPOari buruzko datu soil batzuk gogoratzeko.
Eritropoietinaren siglak dira EPO. Hormona natural hori 1906. urtean aurkitu...
1996an diagnostikatu zioten barrabiletako minbizia Lance Armstrong txirrindulari estatubatuarrari. Profesionala zenean debekatutako sustantziak kontsumitu zituela aitortu du orain, eta bada horrek minbiziarekin lotura izan dezakeela dioenik. Horrela al da? Zein harreman dago dopinaren eta minbiziaren artean? Sustantzia batzuek gaitza sortzen edo zabaltzen ‘laguntzen’ al dute?
Non gogoa, han zangoa, eta alderantziz. Nerea Martinez iruindarra eliteko mendi korrikalaria da. Munduko onenetakoa gaur egun. Aurten erronka handia du begi bistan: Tor des Geants, 330 kilometroko lasterketa puska, lau egun goiti eta behiti Alpeetan zehar. Harrapa ezank!
1972ko urtarrilaren 5ean Iruñean sortua. Txikitan igeri egitea gustuko izan eta 9 urterekin lehiatzen hasi zen. 17rekin zangoen gainean korrika hasi eta geroztik triatloi, raid abentura eta ultra trail edo mendi lasterketa gogorrak egiten ditu. Eliteko kirolaria izateaz gain osteopata da...
Azkenean aitortu du guztiok genekiena. Debekatutako sustantziak hartu zituela, alegia. Hainbeste urtetan egia ukatzen aritu ostean, Lance Armstrong ziklista estatubatuarrak ebidentziei men egin behar izan die. Zergatik orain?
PPk eta PSEk Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Estefania Beltran de Herediari Legebiltzarrean gertakarien berri emateko eskatu diote. Hamasei dira momentuz atxilotuak baina Ertzaintzak ikerketa zabalik duenez, kopuruak gora egin dezakeela jakinarazi du.