Nobela berria dakar Kirmen Uribek udazken-negu honetan. Mussche (Susa, 2012) du izenburu eta, azalean, Bigarren Mundu Gerran Belgikan, Flandesen, erresistentziarekin bat eginik jardun zuen Robert Musscheren historia da. “Heroi baten historia”, azalean. Alabaina, mamian, bizitzaz, heriotzaz, munduaz eta, oro har –eta, batik bat–, adiskidantzaz ari da gure idazlea.