Masek aste honetan deituko du azaroaren 9ko galdeketa

Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidenteak azaroaren 9ko galdeketa “datozen egunetan” deituko duela jakinarazi du Cardonan egindako ekitaldi batean. Mariano Rajoy Espainiako presidenteari “demokrata” izateko eta David Cameron lehen ministro britainiarraren eredua jarraitzeko eskatu dio, katalanei bozkatzen utziz.

Galdeketa airean

Badakizu marka guztiak hautsi dituen jendetza elkartu dela irailaren 11n Bartzelonan, baita zer eskatu duen ere: azaroaren 9an Kataluniaren independentziari baiezkoa ala ezezkoa eman nahi diola erreferendumean. Apika, interesatuko zaizu jakitea zer arnasten den Esteladen herrian gaia hain bero egoteko. Prozesua gertutik jarraitzen dutenen bidez azalduko dizugu.

Eta Espainian kartzela zigorren oihartzuna

“Elkarrekin hobeto” hasi zen ezetzaren kanpaina Eskozian, mezu erromantiko eta solidarioa kanpainaren erdian jarriz. Kanpainaren amaierarako mozorroa kendu eta argi jo du mehatxu ekonomikora: Ingalaterrako Bankuko Mark Carney agintari nagusiak Eskoziak librarekin jarraitzea ez duela...

ERC ez da Masekin fido eta gobernuan sartzeko prest dago kontsulta "blindatzeko"

Oriol Junqueras ERCko presidenteak eskaintza argia egin dio Artur Mas Kataluniako presidenteari, honek astelehenean kontsulta hauteskunde plebiszitarioekin ordezkatzeko keinua egin ostean: “Gobernuak galdeketa blindatzeko behar bagaitu, pozik sartuko gara” esan du.

Hauteskunde aurreratuak Katalunian? Masek galdeketa eta agintaldi amaiera lotu ditu

Pasa da Diada jendetsua eta Kataluniako kurtso politikoa ofizialki hasi. Parlamentuan politika orokorreko eztabaida egin dute eta hemizikloan egin duen lehen hitzaldian, Artur Masek berretsi du azaroaren 9an kontsulta deituko duela. Ñabardura esanguratsua egin du ordea.

Duran i Lleidak ERCko presidenteari: "Legedia desobeditzeko proposatzea prozesuari oinean tiro egitea da"

Josep Antoni Duran i Lleida CiUko gobernu batzordeko presidenteak Oriol Junqueras ERCko presidentearen kontra jo du Twitterren. Duranek gogor kritikatu du Junquerasek azaroaren 9an legea “desobeditzeko” dei egitea.

Mobilizazioa eta instituzioak

Mobilizazioaren unea da orain Katalunian, gero gerokoak. Diadak erakutsiko du gizarte katalan soberanistaren indarra, orain arte prozesu independentistaren akuilurik garrantzitsuena. Alde horretatik arrakasta segurtatua dago, batez ere azken lauzpabost urteetako kalearen eremua soberanista...

Ezin da konbentzituago egon

Ez zegoela hilda, parrandan zegoela. Hilda? Ez, ez, kañak hartzen ari zen. Peret zenak kantatzen zuen. Irailaren 11n Diadako V erraldoiaren amaieran omendu dute abuztuan hil zen rumbaren erregea, Concert per la llibertaten jo zuen kanta baten bideoa proiektatuz. Peret joan da, baina independentismoa parrandan dabil, 1.800.000 lagun dantzara atera dituen festan.

Artur Mas, Rajoyri zuzenduta: "Ezin da hitz egin nahi duen herria isilarazi"

"Bozka eman nahi duen herriari ezin zaio bozkatzea galarazi", adierazi du Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidenteak, Diada eguneko V erraldoia amaitzean.

Diada eguna nazioarteko hedabideetan

Independentziaren aldeko mobilizazioak nazioarteko prentsan ere oihartzun handia izan du. Jarraian bildu ditugu irailaren 11n Diadako V erraldoiaz munduko hainbat hedabidek argitaratu dituzten artikuluak.

Diadaren ondorengo lau begirada

Eduard Voltas (Nacío Digital): Independentziarantz amaieraraino.  Josep Ramoneda (El Pais): Estatu librea, baina Espainian. La Vanguardia (Editoriala): autonomia berritua. Isabel San Sebastian (ABC): Betiko Espainia.

Jendetza Katalunian independentziaren alde

Ehunka milaka pertsonak Bartzelonara independentziaren alde mobilizazio erraldoia osatu dute. Historiarako argazkia utzi dute V erraldoi batekin, "azaroaren 9an bozkatu egingo dugu, azaroaren 9an irabazi egingo dugu" lemapean.

"Europako historiako mobilizaziorik jendetsuena" espero dute Diadako antolatzaileek

Ostegunean Bartzelonan egingo duten “V” erraldoirako izen-emateek iazko giza-katekoak gainditu zituzten astelehenean. 500.700 pertsona inguruk eman dute izena jada, baina antolatzaileek izena-ematen jarraitzeko deia mantentzen dute, ahalik eta mosaiko jendetsuena antolatu ahal izateko.

Mariano Rajoy: "Kontsulta galarazteko neurri guztiak prest dauzkagu"

Diada egunean Kataluniako independentziari buruzko kontsultaren alde milaka herritarrek egingo duten erakustalditik egun gutxira, Espainiako presidente Mariano Rajoyk adierazi du Artur Masek erreferendumarekin aurrera egitea erabakitzen badu, “kontsulta galarazteko neurri denak prest” dituztela.

Egingo ote du jauzi Masek?

2013ko abenduaren 12an CiU, ERC, ICV eta CUPek 2014ko azaroaren 9an kontsulta ez loteslea egitea erabaki zuten, herritarrei bi galdera luzatuz: “Nahi al duzu Katalunia estatua izatea? Eta estatu hau independentea izatea?” Bada, heldu da zezenari adarretatik heltzeko unea, legezko bidearen azken urratsak atondu eta piszinara jauzi egiteko tenorea.

Kataluniako Diadara joateko autobusak antolatu ditu Independentistak sareak

Kataluniako Diadara joateko autobusak antolatzen ari da Independentistak sarea. Bat Bilbotik aterako da eta Gasteiztik pasako da Bartzelonara bidean, eta bestea Donostiatik irten eta Iruñea lotuko du.

20.000 lagun ari dira egunean izena ematen Diadako V erraldoian

Irailaren 11ko Diada egunerako bi aste baino gutxiago falta direla, V formako mosaiko erraldoia osatzeko izen-emateak abiadura bizian doaz. Vilaweb egunkari kataluniarraren arabera, egunean 20.000 lagun ari dira izena ematen.

Katalunia, bost amaiera posible

Madrilen bizi den Fernando Betancor ekonomilari iparramerikarrak bost amaiera posible ikusten dizkio Kataluniak bizi duen egoerari, eta horietako bakoitza gauzatzeko ikusten dituen aukerak ere finkatzen ditu. Artikulua bere blogean idatzi zuen ingelesez eta Vilawebek osorik itzuli du. Analisia apirilekoa da, baina bete-betean erantzuten dio orain Katalunian bizi den egoerari.

"200.000 metro koadroko banderaren mosaikoa egingo dugu Diada egunean"

Kataluniako Diada egunean jendez osatutako “V” erraldoi bat irudikatuko dute Bartzelonan azaroaren 9ko erreferendumaren alde. El Punt Avui egunkariak ekitaldia antolatzen duen ANC Kataluniako Biltzar Nazionaleko presidente Carme Forcadell elkarrizketatu du.

Euskal Herriko ANCren biltzarra irailaren 9an aurkeztuko dute Bilbon

ANC Kataluniako Biltzar Nazionalaren Euskal Herriko ordezkaritza irailaren 9an aurkeztuko dute Bilboko Kafe Antzokian. Aldez aurretik Kataluniako Diadan eratuko den “V”aren irudikapena egingo dute.

Eskozia eta Kataluniako erreferendumak parekatu al daitezke?

Hilabete falta da Eskoziako erreferenduma. BBC katearen azken inkesten arabera independentziari ezezkoa irabaziko luke botoen %55arekin. Baiezkoaren aldekoak %35 dira momentuz, eta %11 ezbaian daude. Hainbat hedabidek Eskozia eta Kataluniako kasuak aztertu eta alderatu dituzte.  

Espainiako Gobernua Leitzako Udalaren atzetik bandera espainola estaltzeagatik

Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzak Leitzako Udalaren aurka egin du, Sinboloen Legea ez betetzea leporatuz. Iragan larunbatean Independentistak Sareak Independentzia Eguna antolatu zuen Leitzan. Egun horretan Kataluniako bandera independentista batek udaletxeko Espainiako bandera estali zuela eta, deliturik dagoen aztertzeko eskatu diote Nafarroako Auzitegi Goreneko Fiskalari.

Azaroaren 9ko galdeketa eguna atzeratu dezake Kataluniako Gobernuak

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak erreferendumaren aurka egiten badu, kontsultaren data atzeratu dezaketela adierazi du Joana Ortega Kataluniako Gobernuko presidenteordeak. Azaroaren 9ko eguna ez aldatzeko eskatu diote gobernuari galdeketaren aldeko eragile eta alderdiek.

'Now is the hour', Eskoziaren independentzia aldarri

Edinburgoko Schiehallion taldeak Now is the hour (Hau da momentua) kantaren bidez independentziari buruzko erreferendumean baiezko bozka ematera bultzatu nahi ditu herritarrak.

Kataluniako Gobernuak ezingo du galdeketan parte hartzera animatzeko kanpainarik egin

Generalitatak ezingo du botoa ematea sustatzeko kanpaina instituzionalik egin etorkizunean. Hala erabaki du Espainiako Auzitegi Gorenak. Erabakiak azaroaren 9an egingo den Kataluniaren independentziaren inguruko galdeketan eragingo du zuzenean.
EAJ

PSOEk eta PPk Kataluniako erreferenduma debekatzeko bat egitea kritikatu du EAJk

Itxaso Atutxa EAJko Bizkai Buru Batzarraren presidentearen ustez, “hasiera txarra” da Pedro Sanchez PSOEko buruzagi berriarentzat PPrekin bat egitea Kataluniako erreferenduma errefusatzeko.

PSOEko buru berriak independentismoa eta indarkeria matxista maila berean jarri ditu

PSOEko idazkari nagusi berriak alderdiaren ezohiko kongresuan adierazpen polemikoak egin ditu independentismoa eta indarkeria matxista maila berean jarriz.

Kataluniako erreferenduma inpugnatzen badute, "B plana" prest dago

Espainiako Gobernuak azaroaren 9rako Katalunian aurreikusita dagoen kontsulta inpugnatuko balu, Generalitateak B plana pentsatua du, El Periodicoren arabera: baiezkoaren aldeko alderdiez osatutako gobernua proposatuko du Masek, 2016rako hauteskunde plebiszitarioak antolatu eta independentziarako trantsizioa egiteko.

‘Orain da unea’, Katalunian egingo duten Diada eguneko V erraldoiari begira

Irailaren 11n V erraldoi batekin azaroko kontsulta egin eta irabazi nahi dutela adieraziko dute milaka eta milaka kataluniarrek. Oraindik ere asko entzuten ez badugu ere gaiaren berri, dagoeneko kanpainan bete-betean sartu dira. Ireki dituzte izen emateko aukerak, eta itxura guztien arabera, beste mobilizazio erraldoi baten aurrean gaude. Ara és l’Hora izenarekin bataiatu dute kanpaina: Orain da unea.

Katalunian independentismoa gorantz doa eta %45era heldu da azken inkestan

Artur Mas eta Mariano Rajoy aurki biltzekoak dira, baina antza denez, adostasunera heltzeko esperantza gutxirekin. Bien bitartean, El Paísek egindako inkesta baten arabera, independentismoa gorantz doa Katalunian. Inkestaren arabera, Masek planteatutako bi galderei %45ak emango lioke baiezkoa; maiatzean egindako galdeketan baino hiru puntu gehiago.
Multimedia

2014-09-17  |  Kataluniaren independentzia

2014ko Diada zerutik

2014ko Diada zerutik ikusita

2013-12-09  |  Kataluniaren independentzia

Hizkuntza eta burujabetza

Biltzar Nazional Katalanaren deialdiari erantzunez ehunka mila kataluniarrek burujabetzarako bidea irudikatu zuten giza-kate baten bidez 2013ko irailaren 11ko Diadan. Euskal Herrian Euskaraz (EHE) bertan izan zen eta galdera bat luzatu zien katalan zein euskaldunei: zein paper jokatzen du...

2013-09-16  |  Kataluniaren independentzia

2013ko Via Catalanaren irudi onenak

2013ko Diada egunean, Kataluniako telebista kate publikoak, TV3ek, hartutako irudi onenen bilduma.

2012-09-14  |  Kataluniaren independentzia

Diada 2012 - Ez dute izarrik nahi

Catalunyak badu “estelada” izeneko bandera bat, barra hori eta gorridun jatorrizko senyeraren ertzean izar bat ageri duena. Kondairak dioenez senyera zaharra español banderaren ondoan motz geratzen zelako, honek irentsia zuelako gehitu zioten izarra, Cubak Españiarekiko...

2012-04-11  |  Kataluniaren independentzia

Kataluniako independentziaren aldeko flashmoba

Pasa den martxoaren 18an, 8.000 pertsona baino gehiago bildu ziren Bartzelonako Plaça de Catalunyan independentziaren aldeko flashmob hau burutzeko.

2010-07-14  |  Kataluniaren independentzia

Nazio bat gara - Som una nació

Euskal Herria eta Kataluniaren mugimendu independentistak igaro den uztailaren 10ean batu ziren egun eta ordu berean Donostian eta Bartzelonan egindako manifestaldietan. Bartzelonan inoiz egindako manifestaldirik jendetsuena izan zen eta Donostian EA, Alternatiba eta Ezker Abertzaleak deituta...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys