Fenix 11*23 filma (Katalunia, 2012) Euskal Herriko hainbat herritan eskaini da jada. Dena dela, asteburu honetan Gipuzkoako hiru herritan ikusteko aukera izango dugu.
Atzo osteguna onartu zen Espainiar Estatuko Aragoiko parlamentuan hizkuntzen lege berria. PPk eta PARek babestutako legearen arabera, Aragoiko administrazioak ez ditu praktikan batere babestuko katalana eta aragoiera.
Espainiako Aragoiko PPk hizkuntzen lege berria proposatu du, eta ezusterik ez bada, PARen (Partido Aragonés) laguntzari esker, aurreko hizkuntzen legea bertan behera utziko dute ostegunean, maiatzaren 9an.
2 d’Abril kolektiboak urtero oroitarazi eta salatzen du 1700. urteko apirilaren 2an, Luis XIV. erregeak, espainiar monarkiak Frantziari emandako lurraldeetan katalanaren erabilpena debekatu izana. Debeku hori arautzen zuen ediktua ez da inoiz indargabetu, eta beraz, oraindik ere indarrean...
Kataluniako Auzitegi Gorenak esan du: guraso kataluniarrek haien seme-alabek gaztelaniaz ikastea nahi badute ikasgela osoak gaztelaniaz egin beharko du. Autoek ez dute auzitan jarri 30 urteko ibilbidea izan duen murgiltze eredua (dena katalanez), baina era berean, ikasgela osoa gaztelaniaz...
Euskal Herrian, izerdi bidez erakutsi ohi dugu askotan euskararekiko atxikimendua: Kilometroetan edo Ibilaldietan, Oinez, urratsez Urrats edo Korrika… Iparraldeko katalanek, aldiz, era original batean erakutsi zuten joan den larunbatean Perpinyàn beren hizkuntzaren aldeko maitasuna:...
Kataluniako Auzitegi Gorenak plazaratutako auto baten arabera, haur bakar baten gurasoek klaseak gaztelaniaz jasotzeko eskatzen badute, gela osoak gaztelaniaz egin beharko du. Erabakia ez dutela beteko esan du Irene Rigau Generalitateko Hezkuntza kontseilariak.
Werten erreformaren aurkako sinadura bilketa hasi du Oriol Franch bartzelonarrak Change.org plataformaren bitartez eta 145.000 baino gehiago lortu dituzte bi asteetan. Villaweb agerkari digitalak adierazi du Franchek asteazken honetan eramango diola manifestua Espainiako hezkuntza ministroari.
Acció Cultural del País Valenciá elkarteak TV3 Kataluniako telebista publikoaren emisioak berrabiarazteko aukera izango du hemendik aurrera eta Valentziako Gobernuak ezarritako 300.000 euroko isuna bertan behera geratu da. Hala adierazi du Espainiako Auzitegi Gorenak, eta sententziaren ondoren, Valentziako Gobernuak esan du beteko duela Auzitegi Gorenaren erabakia.
Universitat Autònoma de Barcelonako irakasleek derrigor ezagutu behar dute katalana. Ikasgaien %65 katalanez eskaintzen dituzte. Kataluniako unibertsitate publikoetan antzekoa da hizkuntzaren egoera. Hori bai, globalizazioaren izenean, gaztelania eta ingelesa indarra hartzen ari dira.
Aragoiko Gobernuak filigrana linguistikoa asmatu du Sartaldeko Zerrendan (Franja de Ponent katalanez) hitz egiten den hizkuntza mendebaldeko katalana dela onartu nahi ez duelako. Lege proiektuan “ekialdeko aragoiera” izenez bataiatu du. Izendapen azientifikoa ez dute ontzat hartu, ez Zaragozako Unibertsitateak, ez Eskola Kontseiluak, ezta Aragoiko Hizkuntzen Kontseiluak ere.
Kataluniako zine aretoetan filmak gaztelaniazko bertsioan daude. %3 dira katalanera bikoiztu, katalanez azpititulatu edo jatorriz katalanez direnak. Legeak dio 2018. urterako film emanaldien erdiak katalanez izan beharko duela.