Jon Anzaren familiaren abokatuak, Maritxu Paulus-Basurtok, fiskaltzak auzia amaitutzat jotzeko eskaera egingo duen filtrazioaren harira, Frantziako agintariek ETAko militantearen desagertzea eta heriotza argitu nahi ez dutela salatu du.
Myriam Viargues epaileak amaitutzat eman du Jon Anzaren heriotzaren ikerketa. Horrela jakinarazi dio Kazeta.info hedabideari Jon Anzaren familiak. Anza 2009an Baionan desagertu zen eta handik urtebetera Okzitaniako Tolosan aurkitu zuten hilik.
Jon Anzaren desagerpena eta heriotzaren ingurukoak argitzeko intentzioarekin, inkesta parlamentarioa irekitzea eskatu dute preso ohiaren familiak, abokatuak eta Anza kolektiboak. Gaur Anza desagertu zenetik hiru urte bete dira eta kasua argitzeko galderak erantzunik gabe jarraitzen dutela salatu zuten atzo Baionan egindako agerraldian.
Pasa den astean zereginduzuejonekin.wordpress.com webgunea itxi egin zutela jakinarazi genuen. Bada, orain, Jon Anzaren heriotza hizpide duen gaztelaniazko beste blog bat sortu dute: Caso Anza.
Jon Anzaren gorpua agertu zenetik hizkuntza ezberdinetan publikatu den informazioa biltzen zuen zereginduzuejonekin. wordpress.com webgunea itxi dute. Webgunera sartzean, ondorengo mezua irakur daiteke ingelesez: "Blog hau artxibatu ala etena izan da erabilera arauak ez betetzeagatik"....
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman duenez, Jon Anzarena da atzo Okzitaniako Tolosan agertutako hilotza. France 3 kateak Jon Anzarena izan daitekeen gorpua agertu dela zabaldu zuen atzo arratsaldeko albistegian.
Jon Anza donostiarra Espainiako poliziaren eskuetan hil zen, eta Frantziako Estatuko punturen batean lurperatu zuten, Gara egunkariak jakitera eman duenez.
Honela berreraiki du gertatua Gara-k: Anza Baionatik Okzitaniako Tolosara zihoan trenean ETAko kide batzuekin zuen bilerara. Bidean trenetik...
Apirilaren 18az geroztik desagertua dago Jon Anza eta ez da haren inolako arrastorik ageri, desagertu politikoen inguruan gertatu ohi den moduan. Anzak 21 urte pasatu zituen espetxean eta 2005ean Ahetzera (Lapurdi) jo zuen bizitzera, Hego Euskal Herrian bere burua jazarria ikusten zuelako. Iragan...