Donostiako jaiak eraldatu dituen fenomenoa ez zuen inork kontatuko gaur aipatzera goazen dokumentala egin izan ez balute. Hortik hasi behar Izan Piratari buruzko iruzkina, ohitu egin baikara zenbait ekimen establishmentaren hedabideetan modu aski sektarioan isilarazita ikustera, hanka puntetan pasatzeko zaratatsuegi bihurtzen diren arte.
Iruindar ugarik bestelako Sanferminak desio dituztela agerian utzi du Gora Iruñea plataformak egin duen kale inkestak. Masifikazioaz mintzo dira bertakoak, herritarren parte hartzea txikitzen joan izanaz, prezio altuez, zikinkeriaz, txoznek uztitako hutsuneaz eta abarrez.
Donostiako Piratak zuzenean ari dira emititzen:
Atzo aurkeztu zuten Donostiako piratek Aste Nagusiko euren egitaraua Donostiako portuan. Larunbatean (abuztuaren 11n) izango da festei hasiera emango dion Udalaren kanoikada eta horren ondoren egingo da piraten hamargarren txupinazoa. Bederatzi eguneko egitaraua prestatu dute. Hilaren 19an emango diote amaiera festei. Abordatzea astelehenean (hilaren 13an) egingo da.
2009an, bi urtez txosna jartzeko debekua ezarri zien Bilboko Udalak Kaskagorri eta Txori Barrote konpartsei, euren txosnetan euskal presoen argazkiak erakusteagatik. Hiru urte geroago, Konpartsen Federazioak jarritako helegitea onartuta, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak zigorra baliogabetu du, Udalaren barne araudiak ez duelako ustezko arau-haustea jasotzen.
Ze Esatek! taldeak Txori Barrote Bilboko konpartsaren 25. urteurrena ospatzeko abestia sortu du, Etxahun Lekue bertsolariaren letrekin. Bihar aurkeztuko dute zuzenean abestia, 23:30ean, Bilboko txosnetako Euskalgunean.
Doako 300 ekitaldi baino gehiago aurkeztu zituzten Bilboko konpartsek aurtengo Aste Nagusirako egitarauaren aurkezpenean atzo. Berrikuntza moduan, Warhammer Fantasy rol jolasa, Magic The Gathering karta jokoa, skate eskola eta lehiaketa. Berezitasun horiez gain, aurreko urteetan egin izan diren gastronomia txapelketak eta hiri krosa izango dira abuztuaren 20 eta 28 artean ospatzen den Aste Nagusian.
Bilboko txosnek plantoa egingo dute aurreko urteko Aste Nagusian egin zuten bezala. Zigorra bertan behera gera dadin eskatzeko eta jai eredu partehartzaile bat aldarrikatzeko Bilboko Aste Nagusiko asteazkenean, abuztuak 24, txosnak itxita egongo dira. Euskal presoen argazkiak erakusteagatik bi urtez txosnak jarri ezinik geratu dira Kaskagorri eta Txori Barrote Konpartsak, Bilboko udalak txosnak jartzeko baimena kendu zielako.
Durangoko jaiak ostiral honetan hasiko dira eta urtero lez, Jai batzordeak egitarau zabala prestatu du. Aurten, ordea, ohiko kontzertu, bazkari herrikoi, lehiaketa eta bestelako ekimenez gain Durangoko jai herrikoien aldeko abestia aurkeztu berri dute. Mikel Nuñek, Igor Elortza bertsolariaren hitzak musikatu ditu.
Atzo Bilboko Aste Nagusiak kolorea galdu zuen. Kaskagorri eta Txori Barrote konpartsak txosna gabe zigortzea, Komantxeri txosnarako baimena ukatzea eta Jai Batzorde Mistoaren funtzionamendua eskastea izan dira protestaren zio nagusiak. Horien ondorioz, atzo txosnagunea jenderik gabeko desertu...
"Udalak Aste Nagusiaren pribatizazioari ateak irekitzen ari zaizkio.(...) Bi konpartsa zigortu izanak Udalak orain arteko jai ereduarekin zer egin nahi duen erakusten du.(...) Aste Nagusiaren defentsan zapi beltz bat sortu dugu, Iruñako peñek izan zuten ideiatik hartuta.(...)...
Bihar Aratz Irazabal Txinbotarrak konpartsako kideak botako duen txupinarekin batera hasiera emango zaio bederatzi egun eta gau luzez iraungo duen 2010ko Bilboko Aste Nagusiari. Egun hauetan zehar hamaika izango dira Bilboko Konpartsek antolatutako ekimenak. Zentzu honetan aipagarria da...
Atzo hasi ziren Andra Mari Zuriaren jaiak Gasteizen. Bere garaian, Gasteizko Txosnen Batzordeak egitarau propioa osatu zuen. Beraz, izango da zer ikusi eta zer entzun Gasteizko txosnetan asteburu honetan. Besteak beste, Skasti, Zesatek, eta Audience taldeek joko dute.
Kaskagorri eta Txoribarrote konpartsek aurten ez dute txosnarik jarriko Bilboko Aste Nagusian. Iñaki Azkuna alkateak debekatu egin die, iazko festetan euskal presoen argazkiak eta “terrorismoa” babesten duten sinboloak jartzeagatik. Debeku hori dela-eta, Bilboko Konpartsek,...
Kaskagorri eta Txori Barrote konpartsek aurten ez dute txosnarik jarriko Bilboko Aste Nagusian. Iñaki Azkuna alkateak debekatu egin die, iazko festetan euskal presoen argazkiak eta "terrorismoa" babesten duten sinboloak jartzeagatik. Debeku hori dela-eta, Bilboko Konpartsetako...
I
Berriki guregana heldu da
azken lege europarra:
tamalez gerrikoa gehiago
gogor estutu beharra.
Gastatzen dena jaisteko, uda
berez ez da sasoi txarra…
Akaso Erreala...
Jai herrikoien alde lan egiten duen Donostiako Piratak taldeak I. Musika Lehiaketa antolatu du, Parte hartzeruntz abant! ekimenaren barruan. Donostiako eta inguruko zenbait herritako talde zein bakarlariek har dezakete parte lehiaketan. Horretarako, hiru abestiz osatutako CDa aurkeztu beharko dute...
Abuztuaren 4tik 9ra bitartean Gasteizko txokoak hamaika kolorez jantziko dira. Andre Maria Zuriaren jaien egitarauak makina bat ekitaldi jasoko du aipatu egunetan. Urtero bezala, Txosnen Batzordeak jai herrikoien aldeko menu erakargarria prestatu du. EHUren Campusean txosna jarriko duten hamalau...
Jon Torner
jontorner@argia.com
Maiatzaren 12an kultura, kirola eta jai munduko hainbat eragilek eta kirolarik Jai eta Herri Kulturaren aldeko Manifestua aurkeztu zuten Bilboko Kafe Antzokian. Beraiekin batera, Iruñeko peñetako kideak, Bilboko konpartseroak, Gasteizko blusak eta Donostiako...