'Navarrometroaren' arabera berdinketa legoke aldaketaren aldeko indarren eta erregimenaren artean

Nafarroako Parlamentuak eskatzen duen barometroaren arabera 25 eserlekutara berdinketa izanen litzateke hauteskundeak orain eginen balira, alegia: 25 eserleku izanen lukete UPN-PSN-PPN eta Ciudadanosek eta 25 eserleku EH Bildu, Geroa Bai, Podemos-Ahal Duguk eta... [+]


Zerrenda bakarraren kontra segitzen du Ezkerrak, Batzarre alde dagoen arren

Ezker Batuaren eta Batzarren jarrerak "ezberdinak" ez direla esan du Marisa de Simonek, bietako inork ez diolako eman "txeke zuririk" gobernuari. Geroa Baik osoko zuzenketa aurkez diezaioke lege proposamenari.


Hezkuntzako zerrenda bakarraren kontra egin du Ezkerrak, UPN, PP eta PSNrekin batera

Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoan bi azterketa –bat, euskaraz eta bestea, gaztelaniaz– egoteko lege proposamenak aurrera egin du Nafarroako Parlamentuan; euskaldunek bitan probatu beharko dute beren jakintza, bi etsaminatan.


Preso gaixoei indarrean dagoen legedia aplikatzeko eskatu du Nafarroako Parlamentuak

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoak jaso ditu ebazpenak. UPNren eta PPNk aurkako botoa eman dute.


2017-11-08 | Andoni Mikelarena
Esako lanak geratzea planteatu du Nafarroako Gobernuko lan talde batek "segurtasuna" bermatzeko

Asteartean aurkeztu zuten Esako urtegiaren egoeraren inguruko txostena. Gobernua sostengatzen duten lau alderdiak keztatuta agertu dira.


Nafarroako Polizien Legea atzera botako dute Podemosek eta Ezkerrak

Gobernuak mahai gainean jarri duen proposamenari osoko zuzenketa aurkeztuko diotela iragarri dute bi alderdiek. 


Nafarroako LGTBI+ berdintasun sozialerako legea, aurrera

Gobernua sostengatzen duten lau indarrek eta PSNk sortu dute, LGTBI kolektiboekin parte hartze prozesua egin ostean. Transexualitatearen despatologizazioan urratsa da, eta sentsibilizazio politikak zein zigorrak barnebiltzen ditu. UPN abstenitu egin da eta PPk aurka bozkatu du.


Madrilekin AHTaren inguruko hitzarmen berri bat sinatzearen alde azaldu dira Geroa Bai eta oposizioko alderdiak

"Herrialdearen garapenerako" beharrezkoa dela esan du Geroa Baik, UPNrekin, PSNrekin eta PPrekin lerratuta; kontra azaldu dira EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerra.


Iruñeko Udala krisian dagoela diote Podemosek, Aranzadik eta Ezkerrak

Mugikortasun planak sortu ditu desadostasunak. Ostegun goizean Podemosek, Aranzadik eta Izquierda-Ezkerrak agerraldia eginen dute. Joseba Asiron alkateak desadostasunak onartu ditu baina harrituta azaldu da udal gobernuaren krisia dagoela entzutean.


2017-03-30 | ARGIA
Ikurriñaren kontrako Nafarroako legea bertan behera, Legebiltzarrean "banderen gerra" baten ostean

UPNk eta PPNk "Banderen gerra" egin dute Nafarroako Legebiltzarrean, Ikurren Legea bertan behera utzi behar zuen saioan.