Inma Errea (Iruñea, 1960) urtetan aritu zen kazetari lanean. Erredakzioko presak, azaletik lan egiteak eta telebistan ikusgarritasuna gailendu izanak ez zioten grazia handirik egin. Hizkuntza barrenagotik bizi nahi zuen eta akordatzerako itzultzaile eta interprete zen.
Duela urtebete pasatxo #twittereuskaraz kanpaina abiatu zenetik atxikipen ugari jaso du eskaerak. Otsailean, AEBetako enpresa erraldoiak euskaratzeko baimena eman zuen, eta abuztuan, ondo bidean, itzulpena prest egongo da. Batzuk hurrengo kanpaina zein izan daitekeen pentsatzen hasiak dira.
Aski esperientzia berezia da urteen joanean Arabako Lautada eskualdean gauzatu dutena. Euskararen transmisioa eta erabilera helburu harturik, ikastola publikoko gurasoek bertsoa dute beren xedea lortzeko ardatz. Gurasoak, gazteak eta haurrak bildu dituzte egitasmoan.
Itzulpengintza eta Interpretazioa karrera deskubritu zuenean bere bidea argi ikusi zuen 35 urteko zaldibartarrak: “Hizkuntzen artean ibiltzea, hizkuntzekin jokatzea, hori zen nahi nuena”. Komunikazioa maite du Arregik, euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, italiera eta portugesa dakizki eta 2000. urtetik Europar Batasunean egiten du lan, freelance moduan.
Ezkio-Itsasoko itzultzaileak 25 urte daramatza ETBrako eta zinemarako ingelesetik –noizbehinka frantsesetik– euskarara itzultzen. Etxeko txikienak ohituta daude marrazkiak euskaraz ikustera, baina horri segida emateko ETB1ek nerabeentzako eskaintza duina falta duela uste du Idiakezek.