Zero Waste Europe koordinakundeak zabaldu duenez, Italiako Rifiuti Zero mugimenduak firma bilketari ekin dio Italia osoan herrialde horrek Zero Zabor lege berria eduki dezan.
Beppe Grilloren Bost Izarren Mugimenduak (M5S) ezusteko itzela ekarri du Italiako hauteskundeetan: alderdirik bozkatuena izan da, botoen %25,55 lortu du eta 109 eserleku diputatuen ganbaran. Koalizioak medio, zentro ezkerreko Pierre Luigi Bersani eta eskuineko Silvio Berlusconi lehen eta...
Beppe Grillok Italian lortu dituen emaitza onen ondoren, haren Bost Izarren Mugimendua kritikatu zuen Wu Ming kolektiboak. Bestelako iritzia, Grillorekiko baikorragoa dauka Salvatore Cannavo Sinistra Criticako militante eta kazetariak. Il Megafono Quotidiano webgunean argitaratutako artikuluaren pasarte esanguratsuenak itzuli ditugu.
Italiako azken hauteskundeetako sorpresa izan da: Beppe Grillo umoregilearen Bost Izarren Mugimenduak botoen %25,55 eskuratu du diputatuen ganberan eta herrialdeko politika baldintzatzeko aukera dauka.
Boto guztiak jada zenbatuta daudela, kongresurako Pier Luigi Bersaniren PD zentro-ezkerreko koalizioak jaso ditu boto gehien (%29,69). Berlusconiren eskuineko koalizioaere oso getu geratu da (%29,02). Senatuan, azken orduan jakitera eman dutenez, DPk irabazi du. Emaitza hauek Italiako hauteskunde-sistema konplikatuaren isla dira.
Igandean eta astelehenean izango diren Italiako hauteskundeetan parte hartuko duten mugimendu autonomista eta independentisten analisi bat egin du vilaweb.cat webgune kataluniarrak. 630 diputatu eta 315 senatari aukeratuko dituzte, eta guztira 184 hautagaitza aurkeztu dira, horietatik batzuk euren lurraldearentzat beste estatus bat eskatzen dutenak. Zaila izango dute ordezkaritza lortzea, bozken %4a lortu behar baitute.
Murrizketen aurka Europako 23 estatutan egindako mobilizazioetan milioika lagunek parte hartu zuten atzo. Hego Euskal Herrian agerian geratu da sindikatuen arteko batasun eza; hala ere, milaka lagun bildu zituzten hiriburuetan egindako manifestazioek. Nafarroan izan du jarraipen zabalena greba orokorrak. CCOO eta UGT sindikatuek emandako datuen arabera, industriaren sektoreak babestu du bereziki protesta eguna, baita eraikuntzarenak eta garraioarenak ere.
Portugal, Frantzia, Espainia, Grezia, Italia, Txipre, Malta eta Belgikak Europako Sindikatuen Konfederazioak (CES) deituriko greba babestu dute lan erreformei erantzuna emateko.
Hamabi urtez, Innocente Marcolini 60 urteko italiarrak egunean batez beste sei orduz erabili zuen mugikorra lanerako eta tumore bat atera zitzaion ezker belarriaren parean. Sakelakoa erabiltzeagatik izan zela ondorioztatu eta lan baliaezintasunaren pentsioa eskatu zion Estatuari, baina ezeztatu egin zioten. Orain, Italiako Auzitegi Gorenak arrazoia eman dio, historikoa izan daitekeen ebazpenarekin.
Libiatik Italiara etorkinak zeramatzan itsasontzia hondoratu eta 54 lagun hil dira, 55 urteko gizonezko bat bakarrik atera da bizirik. Nazio Batuetako Errefuxiatuen Goi Ordezkariak asteartean aditzera emandako informazioa da. 54 bidaiariak deshidratatuta hil ziren zeharkaldiak iraundako hamabost egunetan eta gertaera honetatik bizirik atera den gizonezkoa Tunisiako itsasbazterrean aurkitu zuten arrantzaleek astelehenean, ontziaren azken zatien babesean.
Erreskatea eskatu ondoren, Espainiaren zorrak merkatuetan sufritzen jarraitzen du. Atzo Espainiako 10 urteko bonoaren interesak %7tik hurbil zebiltzan eta Europako laguntzaren inguruko informazio asko zehazteke daude oraindik (zenbat diru eskatuko den, zein epetan itzuli beharko den, zein interesekin…).
Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Kanada, AEB, Espainia, Australia, Belgika, Bulgaria eta Herbehereek Sirian zituzten enbaxadoreak herrialdetik kanporatu dituzte, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) pasa den ostiralean Houla hirian gertatutako sarraskiaren berri eman ondoren. Erakundeak Bashar al-Assaden erregimenari 100 pertsona baino gehiago exekutatzea leporatu dio, haien artean hainbat haur. Horren aurrean protesta egiteko mendebaldeko herrialdeek ekintza diplomatiko bateratua burutu dute, Damaskok bere partehartzea ukatu duen arren.
Lucas Papademos Greziako lehen ministro ohiak The Wall Street Journali egindako adierazpenek soka ekarri zuten atzo nazioarteko burtsetan. Grezia eurogunetik ateratzeko aukerari buruz, Papademosek zera adierazi zuen: “Horrelako eszenario bat gauzatzea zaila den arren, eta ez Greziarentzat, ezta beste herrialdeentzat desiragarria ez den arren, ezin da baztertu prestakuntzak egiten ari direla Grezia eurogunetik ateratzeak izango lituzkeen balizko ondorioei eutsi ahal izateko”. Greziaren irteeraren beldur, atzo eguerdian Europako burtsek jaitsiera handiak izan zituzten.
Mario Monti (Varese, 1943) da Italiako lehen ministro berria. Larunbatean Silvio Berlusconiren dimisioa gauzatu eta gero, Montik hartuko du bere gain Italia krisitik ateratzeko ardura. Giorgio Napolitano presidenteak atzo eskatu zion europar komisario ohiari gobernu berriaren osaketa eta espero denez, datozen orduetan bere ministroak aurkeztu eta ofizilaki hartuko du kargua.
Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroak bere karguari uko egingo diola iragarri zuen atzo, Parlamentuan orain arte izan duen gehiengoa galdu eta gero. Bere esanetan, Legebiltzarrak Europar Batasunarekin adostutako 2012ko aurrekontua onartzen duenean utziko du bere postua.
Italiako sindikatu handienak (CGIL) deituta, Silvio Berlusconiren Gobernuak bultzatutako austeritate planaren aurkako greba orokorra egiten ari dira gaur. Sindikatuak dio plana bidegabea dela, langileen eskubideak murrizten dituela eta Italia atzeraldi fasean sartzen duela. Gobernuak abuztuaren...
Bere defizita 79.000 milioi eurotan murriztea du xede Italiako Senatuak atzo onartutako austeritate planak. Aldeko 161 boto jaso zituen planak, kontrako 135 eta hiru abstentzio.
Austeritate-planaren aurkezpen ekitaldian, Giulio Tremonti Italiako Ekonomia ministroak mezua bidali zion Alemaniari,...
Europar Batasunean ultraeskuindarrak eta neofaxistak indartsu dabiltza. Azken hauteskunde Europakoetan handitzen ikusi dira eskuin muturreko populistak, faxistak eta neonaziak, nor bere berezitasunarekin. Ezkerrean galdezka ari dira zergatik den eta haiek nola gelditu.
Atzo, RAI telebista kate publikoko In mezz'ora programaren grabazioa hasi eta ordu laurdenera, Lucia Annunziata kazetaria Silvio Berlusconi elkarrizketatzen ari zenean, Italiako lehen ministroak platotik alde egin zuen. Berlusconi haserre zegoen, bere hauteskunde programaren inguruan hitz egin nahi...
Jon Torner
jontorner@argia.com
1993an, UNESCOk "Gizateriaren ondare" izendapena eman zion "I sassi di Matera" edo "Materako harriak" izeneko etxebizitza multzoari. Matera herria Italia hegoaldean dago, Basilicata eskualdean. Gaur egungo Basilicata, Abruzzo, Campania, Molise, Puglia eta Calabria...
Jon Torner
jontorner@argia.com
Italiako Gobernuak uneotan duen buruhauste handiena Irak da. Asteazkenean herrialde hartako tropek Nasiria hirian eraso gogorra jasan zuten. Bonba-ibilgailuz eginiko atentatuan 28 lagun hil ziren, 19 italiar eta bederatzi irakiar. Oposizioko alderdiek Italiako...