Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Stephen Hawking fisikariak Israeli boikota egingo dio

2013-05-09

Lide Hernando

Stephen Hawking fisikariak boikot akademikoa egingo dio Israeli, bertako presidente Shimon Peresen omenez egingo den ospakizunera joateko gonbidapena ukatuz. Gutun baten bidez eman du erabakiaren berri, Israelek palestinarrei emandako tratua gaitzetsi asmoz, The Guardianek argitaratu duenez.

Iran: “Siriari eraso eginez, Israel suarekin jolasten ari da”

2013-05-07

Martin Vicioso

Irango Kanpo Ministro Ali Akbar Salehik Israel “suarekin jolasten” ari dela ohartarazi du. Lehengo astean Siria airez bitan erasotu eta gero, Teheranek salatu du Israelek Siriako erresistentzia ardatza ahuldu nahi duela. Izan ere, ustez, misilen xedea Bassar Al Assaden Gobernua babesten duen Hezbollah taldearen base militarra zen.

Sirian "berehala" esku hartzeko eskatu dio Liga Arabiarrak NBEri

2013-05-06

Jon Torner Zabala

Hegazkin israeldarrek Siria bonbardatu izana gogor salatu du Liga Arabiarrak. Eraso gehiago izan ez daitezen, "berehala" mugitzeko eskatu dio Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Segurtasun Kontseiluari.

Israelek 96 ordura luzatu du atxilotuek epailea ikusi aurretiko aldia

2013-04-30

Martin Vicioso

Israelgo Parlamentuak 96 ordura luzatu du atxilotuek epailea ikusi aurreko aldia. Israelgo zerbitzu sekretuen galdeketa departamentuko buru Shin Betek erabakia justifikatu du, esanez “susmagarria galdeketatik ateratzeak ikerketa guztiz kaltetu” dezakeela.

Israelgo webguneen aurkako erasoa egin du Anonymousek

2013-04-08

Lide Hernando

Anonymous talde hacktibistak Israelen aurkako bigarren erasoa egin du igandean; Twiterren #OpIsrael izenez ezagutarazi dute operazioa. Taldeak dio hainbat milioi dolarreko kaltea eragin dutela; Israelek, aldiz, arazo handirik ez dela egon adierazi du.

Preso palestinar baten heriotzak istiluak eragin ditu eta airez Gaza erasotu dute

2013-04-03

Lander Arbelaitz

Astearte gauean 64 urteko Maysara Abu Hamdiyeh preso palestinarra Israelgo kartzela batean hil zela jakin zen. Presoak eztarriko minbizia zuen eta bizi osorako kartzela zigorra ezarri zioten, huts egin zuen atentatu batekin lotuta. Hamdiye Palestinako Aginte Nazionaleko kide zen eta 2002tik zegoen preso.

Obamak dio Palestinak berezko estatua izatea merezi duela

2013-03-22

Martin Vicioso

Barack Obamak adierazi du AEBek lan egingo dutela Israelek eta Palestinak estatu bana izatearen alde. Zisjordanian egin dute bilera presidente amerikarrak eta Mahmoud Abbasek, Autoritate Palestinarraren buruak. Obamaren arabera, bi herrialdeen arteko negoziaketarekin soilik lor daiteke alde guztiak aseko dituen akordioa.

Baionan larunbatean Georges Abdallah askatzeko manifestazioa

Giza eskubideen aldeko eta ezkerreko hainbat talde eta elkartek deituta, martxoaren 16an manifestazioa egingo dute Baionako presondegiaren muruen inguruetan, goizeko 11etan hasita. Frantziak azken 29 urteotan preso daukan Georges Ibrahim Abdallah militante libanotarraren askatzea eskatuko dute.

AEBek eta Israelek interes berak al dituzte Iranen?

2013-03-12

Martin Vicioso

Iran erasotzeko AEBen laguntza bilatu du etengabe Israelgo gobernuak azken urtetan. Hori dio Adrian Salbuchi analista argentinarrak Russia Today webgunean idatzi duen artikulu batean. Hala ere, Barack Obama aukera hori guztiz baztertzeko bidean da bere ustetan. Izan ere, AEBentzat kaltegarria da momentu honetan gatazka hori piztea.

Palestinarrak israeldarrengandik banantzeko autobus berriak Israelen

2013-03-04

Lide Hernando

Israelgo gobernuak Palestinarrak bakarrik eraman ditzaketen autobusak jarri ditu martxan. Zerbitzu honek Estatuaren gainontzeko eremua murru batez banantzen duen Zisjordaniako Qalqiliya  hiria eta Tel Aviv hiriburu israeldarra lotuko ditu. Azken horretan dituzten lantokietara joan ahal izateko, muga igarotzeko armadaren baimena jaso duten palestinarrek soilik bidaiatu ahal izango dute.

NBEren giza eskubideen batzordea boikotatu du Israelek

2013-01-31

Josu Urtubia

Israelek Nazio Batuen Erakundeko (NBE) giza eskubideen batzordea boikotatu du. Batzorde batzorde horretako bilera batera agertu ez den lehen herrialdea da historian.

Israeli boikot egingo diola adierazi du ANC Hegoafrikako alderdi bozkatuenak

2012-12-21

Josu Urtubia

Israelek palestinar herria zapaltzen duela adierazi du ANCk eta bat egin du Boycot, Divestment and Sanctions (BDS) plataformarekin.

Israelek ez du gardentasunik nahi bere arma nuklearren inguruan

2012-12-05

Josu Urtubia

Israelek uko egin dio NBEk proposatutako Arma Nuklearrak Ez Ugaltzeko Itunari (NPT) eta nazioarteko ikuskatzaileei beraien instalaziotako ateak irekitzeari. Israelen iritziz, proposamen hori “zentzurik gabeko erabaki mekaniko bat da” eta NBEk “Israelekin zuen konfiantza galdu du”.

Europako hainbat gobernuk Israelen asentamendu-politika kritikatu dute

2012-12-04

Jon Torner Zabala

Frantzia, Britainia Handia, Suedia, Danimarka eta Espainiako gobernuek bilera egiteko deia luzatu diete enbaxadore israeldarrei. Zisjordania eta Jerusalem ekialdeko  asentamenduetan 3.000 etxebizitza berri eraiki nahi ditu Israelgo Gobernuak, eta politika horrekiko protesta moduan deitu dituzte bilerak europar agintariek. Espainiako Gobernuaren kasuan, dena den, Kanpo Arazoetako Ministerioa asentamendu-politikaren aurka azaldu den bitartean, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak adierazpen bateratua sinatu du Israelekin, terrorismoaren aurkako borrokaren karietara.

Israelek debekatutako armak darabiltzala salatu du Gazako osasun ministro ohiak

2012-11-21

Josu Urtubia

Israelek Gaza erasotzeko darabiltzan armak, galarazitako armak direla esan du Gazako Fronteko osasun ministro ohi Bassem Naimek RTrekin izandako elkarrizketan. Gazan dauden hainbat mediku eta ekintzailek diotenez, Fosforo zuria erabiltzen ari da Israel besteak beste.

Israelek erasoak gogortzeko mehatxua egin du, suziri palestinarrak gelditzen ez badira

2012-11-19

Josu Urtubia

Israelek suziri bidezko erasoak bertan behera uzteko eskatu dio Palestinari. Gainera, mehatxua areagotu du: datozen 36 orduetan Hamasek erasoak gelditzen ez baditu, oldarraldia handituko duela jakinarazi du Israelgo ekonomia ministroak. RTk jakinarazi duenez, beste 15 pertsona inguru hil dituzte bonbek gaur goizaldean.

Israelek erasoak gogortu ditu goizaldean

2012-11-16

Josu Urtubia

Bart gauean eginiko erasoetan beste hiru palestinar hil dira eta Israelek Gaza erasotzen jarraitzen du. Goizaldean, 45 minutuan 85 misil jaurti dituzte Russia Todayk dioenez. Israelek beste 16.000 erreserbista deitu ditu Gazako operazioa aurrera ateratzeko.

Israelek aire erasoak hasi eta hainbat palestinar hil ditu Gazan

2012-11-15

Josu Urtubia

Israelek Gazan aire erasoak hasi ditu eta autoritate palestinarren arabera hamabost pertsona hil dituzte eta 100 pertsona baino gehiago zauritu. Goizaldean israeldarrek eginiko erasoetan beste hiru hildako izan dira. Israelgo Defentsa ministeriotik adierazi dutenez eraso hauek Palestinako indarrek misilak jaurti izanaren erantzun gisa etorri dira.

Arafati autopsia egiteko prozesua hasi du Suitzako forentse talde batek

Martxan da Jassir Arafat buruzagi palestinarraren autopsia egiteko prozesua. Atzo Suitzako forentse talde bat izan zen Palestinako liderraren mausoleoan errekonozimendu bisita egiten. Rafiq Tirawik, Arafaten heriotza ikertzeko batzordeko kideak esan duenez, autopsia egiteko hedabideak ahalik eta urrunen edukitzen saiatuko dira. Oraindik ez dute zehaztu noiz hasiko diren autopsia egiten.

Kaos En La Red webgunea blokeatu egin nahi dute Israeli buruzko artikulu batzuengatik

2012-11-05

Josu Urtubia

Kaos En La Red kontrainformazio webguneak jakitera eman duenez, Israelgo estatuari buruz idatzi dituzten artikulu batzuk medio, ataria blokeatu egingo diete. Beren hornitzailea den enpresa alemaniarrak jaso du salaketa, eta artikuluak kentzeko eskatu die webgunearen arduradunei. Hauek, ezezkoarekin batera, Suediako beste hornitzaile batengana mugitu dute zerbitzariaren kopia bat, eta 11:00etatik aurrera webgunea eror daitekeela aurreratu duten arren, gehienez ere ordu batzuetako kontua izango dela gehitu dute.

Israelgo judutarrek Estatuaren apartheid politika babesten dute, inkesta baten arabera

Yisraela Goldblum Funtsak eskatuta, Dialog erakundeak inkesta egin du Israelgo judutarren artean. Guztira 503 lagun elkarrizketatu ditu eta emaitzen arabera, gehienek palestinarrenganako apartheid erregimena babestuko lukete, Estatuak formalki Zisjordania anexionatuko balu. Halaber, herritar arabiarren aurkako diskriminazioaren alde dago inkestatuen gehiengoa.

Israeli ia 4 milioi euroko kalte-ordaina eskatuko diote Askatasunaren Ontzidiaren kontrako erasoan hildakoen senide batzuek

2010eko maiatzaren 31n, Israelgo soldaduek eraso egin zioten Gazara laguntza humanitarioa ematera zihoan Askatasunaren Ontzidiari. Mavi Marmara ontzian zihoazen bederatzi lagun hil zituen Israelek operazio hartan. Hildako hiru lagunen senideek iragarri dute bost milioi dolarreko (3,8 milioi euro) kalte-ordaina eskatuko diotela Israeli.

Etxe palestinarren suntsiketa hirukoiztu du Israelek

Zisjordaniako palestinarren etxeen suntsiketak ez du inoiz etenik izan baina azken urteotan azkartu eta ugaldu egin dela salatu du Oxfam gobernuz kanpoko erakundeak. Londresen egoitza duen elkarte honek nazioarteko erakundeei Tel Aviveko gobernuaren gainean presioa egiteko deia zabaldu zien, judutarren koloniak bertan behera utzi eta palestinarren etxeen eraiste masiboa geldiarazteko.

San Mamesen Palestinako banderarik ez erakusteko eskatu du Athletic-ek

Athletic-eko zuzendaritzak Herri Norteko zaleei eskatu die Israelgo Hapoel Kiryat taldearen aurkako partidan (gaur, 21:00etan)  "min egin dezaketen mezu politikorik" ez erakusteko. Israelgo Estatuaren aurkako pankartarik ez zabaltzeaz gain, Palestinako banderarik ez erakusteko eskatu die, UEFAk taldeari jar diezaiokeen isuna dela-eta. Zaleek, dena den, bandera palestinarrak eramango dituztela azaldu dute, eta partida baino lehen (20:30ean) elkarretaratzea egingo dute San Mames alboan, Euskal Herria Palestina Sareak deituta.

Israelgo armadak Gazako hainbat lekutan egin du eraso

Gaur goizaldean Israelgo Armadak beste eraso bat egin du Gazako Zerrendaren eta Rafah hiriko bidegurutzearen aurka, eta hiru lagun zauritu dira (horietako bi haurrak dira) Haaretz Israelgo egunkariak azaldu duenez. Israelgo Armadak baieztatu du bere operazioa igande goizean Gazako Zerrendatik egindako kohete jaurtiketen erantzuna izan dela.

Israelgo armadarentzat entrenamendu-eremua egiteko herri palestinar batzuk botatzear

2012-07-25

Lander Arbelaitz

Israelgo Defentsa Ministerioak atzera bota du Zisjordaniako zortzi herri palestinar salbatzeko egindako helegitea, Hebron hegoaldean. Herri hauek hustu eta bota egin nahi dituzte Israelgo Defentsa Indarren entrenamendu eta tiro eremu bat egiteko.

Turista israeldarren kontrako atentatua, Irani gerra egiteko aitzakia Israelentzat?

Zazpi turista israeldar hil dira Bulgarian, bidaiatzen zuten autobusaren kontra egindako bonba-erasoan. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak adierazi du Iran dagoela erasoaren atzean eta Israelek "irmotasunez" erantzungo diola terrorismo iraniarrari. Jamal Abdi analista politikoak Russia Today telebista kateari azaldu dionez, eraso hori baliatu dezake Israelek Iranen aurkako gerra hasteko casus belli gisa.

"Bake egoeran, israeldar askok herrialdea utziko luke"

Azken bi urteotan, Alberto Pradilla kazetari iruindarrak (1983) Israel-Palestina gatazkaren berri eman du hainbat hedabidetan. El judío errado liburua kaleratu du orain, Israelgo gizarteari buruz. Palestinarrez asko hitz egin da, baina gutxi dakigu israeldarren barne-gatazkez, kontraesanez, gorrotoaz, eragin erlijiosoaz, segurtasunarekiko obsesioaz… eta Pradillak beharrezkoa deritzo haiei entzutea, ez israeldarrak justifikatzeko edo konprenitzeko, tragediaren dimentsioa ulertzeko baizik.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys