Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Islandiako konstituzio herritarra aurrera egiteko zailtasunekin

2013-04-05

Lide Hernando

Islandian 2009ko protesten ondorioz aurrera ateratako konstituzio erreformak porrot egin du, Eldiario.es-ek argitaratu duenez. Herritarren parte-hartze zuzenarekin idatzitako konstituzio berria, nahiz ia orain bi urte amaitu, erabilpenik gabe egon da ezkerreko gobernuan orain arte. Estatua hauteskunde berrien ateetan dago orain, eta ezkerreko alderdiak esan du, irabaziz gero, berau martxan jartzeko saiakerekin jarraituko duela.

Bi bankari espetxeratu dituzte Islandian, iruzurragatik

2013-01-02

ARGIA

Islandiako Justiziak bederatzina hilabeteko espetxe zigorra ezarri die Larus Welding Glitnir bankuko zuzendari nagusi ohiari eta Gudmundur Hjaltason zuzendari ohiari, zuhurtzia gabeko maileguak emateagatik. Epaileek ebatzi dutenez, bi bankarien ekintzek eragin zuten Glitnir bankuaren porrota 2008an, Independent egunkari irlandarrak jakinarazi duenez.

Olafur Grimsson Islandiako presidentea: “Independentzia aukera paregabea da Eskoziarentzat”

Islandiako presidente Olafur Grimssonek BBCri eskaini dion elkarrizketan adierazi du Eskoziaren independentziaren alde legokeela. “Independentzia ez da tamalgarria, gizarte onuragarri baterako bidea izan daiteke”, dio Grimssonek.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys