Bilboaldean 21 urte emititzen daramatzan Tas-Tas irrati libre eta komunitarioak itxi egingo ditu ateak. Udara arte lanean jarraituko duten arren, irailetik aurrera jarduna eten egingo dutela adierazi digu Mikel Estarrona irratiko kideak: "Atzean dauden arrazoiak ondo azaltzea oso konplexua da", dio, baina azalpen laburra ematen duen komunikatua atera dute, bazkideei zuzendua.
EAEko irrati lizentzien banaketarako lehiaketan irregulartasunak egon ziren, atzo Berriak jakinarazi zuenez. 26 urtean ez zen lizentziarik banatu, eta PSEren Gobernuak bere azken hilabetetan abiatutako prozesua bertan behera geratu zen. Plazaratu diren agirien arabera, Onda Vascak eta Garak aurkeztutako proiektuak kaltetuak suertatu ziren hasiera batean egin zen esleipenean.
Euskalerria Irratiko taldea ez dago ados urte hasieran egindako lizentzia banaketarekin; beste behin kanpoan geratu da Iruñerriko irratia, Cope eta SER aurretik dituela. Patxadaz irakurri dituzte irratien balorazioen xehetasunak, eta programazioak baloratu dituztenean irrati batetik...
Arrosa irrati sareak Euskal Herrian bada zer entzun izeneko jardunaldiak egingo ditu martxoaren 2an Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. "Elkarlanean jarduteak eskaintzen dituen aukeretan sakontzea izan da gure asmoa betidanik, eta horrela izango da aurrerantzean ere", diote Arrosako kideek. "Helburu horrekin, egun osoko egitaraua antolatu da martxoaren 2rako".
Ttittika Rekalt Altzabehetin sortu zen 1959an. Xiberoko Botza irratiko kazetari eta esatari izateaz gain, aktore eta idazle ere bada. Beste lan batzuen artean, Xora filmeko protagonistetako bat da, eta Oiherkoren trajedia (2006) eta Belagileak pastorala (2009) idatzi ditu. Oiartzunen bizi da,...
Korapiloa askatzean ez da sokarik eteten, luzatu egiten da.
Lehiaketa baliogabetzeko “arrazoi sendoak” daudela adierazi du Euskalerria Irratiak. Beren ustez epaimahaiak erabilitako irizpideak, hasieratik, Iruñeko irrati euskaldunaren kalterako pentsatuta zeuden.
Euskalerria Irratia Iruñerrian euskara hutsean emititzen den irrati bakarra da eta 25 urte daramatza lizentziarik gabe. Koldo Martinez Urionabarrenetxea Euskara Kultur Elkargoko presidentea eta Geroa Bai koalizioko Zabaltzen independenteen taldeko buruak kanpaina bat abiatu du Interneten Nafarroako Gobernua presionatzeko eta herritarrei eskatu die atxikimendua sinatzeko.
EAErako irrati frekuentzien banaketa 1986an egin zuen azkenekoz Eusko Jaurlaritzak. Berriki, dekretu polemiko baten bidez, hauteskundeen aurreko astean 34 lizentzia banatu ditu. Besteak beste, Onda Vascak 30 eskaeratik bakarra lortu du eta kanpoan geratu dira Ttan Ttakun, Gara Irratia, Bilbo Hiria eta Hala Bediren proiektu elebiduna. Baita Tas-Tas ere. Bilboaldean hogei urte emititzen daramatzan irrati libre eta komunitarioko kide Mikel Estarronarekin mintzatu gara.
Hedabide asko kinka larrian direnean, asmo berri bat sortu da Arabako hiriburuan. Orain ele bitan diharduen Gasteizko Hala Bedik euskara hutsean hasi nahi du bigarren emisioa.
Irun, Hondarribia, Hendaia, Biriatu eta Pausu auzoa (Urruña) hartzen ditu Antxeta Irratiak. Mugak ezabatzen hamar urteko zubi lana egin du, banantzen gaituena baino, elkartzen gaituena gehiago dela erakutsiz. Hedabideaz gain, elkarte eta eragile sozial
indartsua ere bada eskualdean.
Iruñeko irrati libre bakarrak 25 urte beteko ditu aurten; batere erraza izan ez den mende laurdena: Eguzki Irratiak (www.eguzki.net) itxiera ugari jasan ditu, diru iturri nagusia moztu diote, ohiko lokalak zaharrak geratu zaizkio… Baina hiru urteko azken krisialdiaren ostean, indarberrituta dator. Arduradunen esanetan, horrelako komunikabideak beharrezkoak dira, aldarrikatzeko oraindik asko dago eta hamaika erronka dituzte Iruñerriko kontzientziak astintzen jarraitzeko.
Ibai iruindarra da, 26 urte ditu eta lanean ari da. Irratia gehienbat autoan doanean jarri ohi du eta alde batetik bestera asko mugitzen denez, azkenean dezente entzuten duela dio. Etxean ere entzuten du, gauean ohera sartzerakoan eta batik bat goiz partean, esnatzeko eta logela txukuntzen eta...
Multimedia
Euskadi Irratiaren 30. urteurrena dela eta Donostiako Koldo Mitxelena aretoan antolatutako hitzaldia. Felipe Juaristi Euskadi Irratiko zuzendariak aurkezpena egin zuen eta jarraian, Koldo Ordozgoiti kazetariak eta Arantza Gutierrez irakasleak gaurko eta atzoko irratiaz hitzaldia eman...
Euskadi Irratiaren 30. urteurrena dela eta Donostiako Koldo Mitxelena aretoan antolatutako hitzaldia. Joseina Etxeberria Gazteako esataria, Xabi Erkizia musikaria eta “Dida” saioko gidariak hitz egin zuten.
Irudiak: Koldo Mitxelena
Sabino Cuadra eta Uxue Barkos diputatuen idurikoz, UPNren Gobernua urtea amaitu aurretik eroriko da. Edo, Cuadraren hitzetan, “bota egingo dugu, ez baita bakarrik eroriko”. Barkosen arabera, hiru dira aldaketa politikoari bidea zabaltzen ari zaizkion faktoreak: ustelkeria,...