Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Tas-Tas irrati libreak 21 urteko jarduna etengo du

Bilboaldean 21 urte emititzen daramatzan Tas-Tas irrati libre eta komunitarioak itxi egingo ditu ateak. Udara arte lanean jarraituko duten arren, irailetik aurrera jarduna eten egingo dutela adierazi digu Mikel Estarrona irratiko kideak: "Atzean dauden arrazoiak ondo azaltzea oso konplexua da", dio, baina azalpen laburra ematen duen komunikatua atera dute, bazkideei zuzendua.

Arrosa sarearen jardunaldiak, larunbatean Zarautzen

2013-02-25

Jon Torner Zabala

Arrosa irrati sareak Euskal Herrian bada zer entzun izeneko jardunaldiak egingo ditu martxoaren 2an Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. "Elkarlanean jarduteak eskaintzen dituen aukeretan sakontzea izan da gure asmoa betidanik, eta horrela izango da aurrerantzean ere", diote Arrosako kideek. "Helburu horrekin, egun osoko egitaraua antolatu da martxoaren 2rako".

"Diala pribatizatzen ari dira, herritarren parte-hartzea ukatzen"

EAErako irrati frekuentzien banaketa 1986an egin zuen azkenekoz Eusko Jaurlaritzak. Berriki, dekretu polemiko baten bidez, hauteskundeen aurreko astean 34 lizentzia banatu ditu. Besteak beste, Onda Vascak 30 eskaeratik bakarra lortu du eta kanpoan geratu dira Ttan Ttakun, Gara Irratia, Bilbo Hiria eta Hala Bediren proiektu elebiduna. Baita Tas-Tas ere. Bilboaldean hogei urte emititzen daramatzan irrati libre eta komunitarioko kide Mikel Estarronarekin mintzatu gara.

Euskara hutsezko emisioa helburu

Hedabide asko kinka larrian direnean, asmo berri bat sortu da Arabako hiriburuan. Orain ele bitan diharduen Gasteizko Hala Bedik euskara hutsean hasi nahi du bigarren emisioa.

Mende laurden borrokan libre informatzeko

Iruñeko irrati libre bakarrak 25 urte beteko ditu aurten; batere erraza izan ez den mende laurdena: Eguzki Irratiak (www.eguzki.net) itxiera ugari jasan ditu, diru iturri nagusia moztu diote, ohiko lokalak zaharrak geratu zaizkio… Baina hiru urteko azken krisialdiaren ostean, indarberrituta dator. Arduradunen esanetan, horrelako komunikabideak beharrezkoak dira, aldarrikatzeko oraindik asko dago eta hamaika erronka dituzte Iruñerriko kontzientziak astintzen jarraitzeko.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys