Europako gatazka izoztuak
Izen artean
Irlanda, Ulster, Ipar Irlanda, sei konderriak, Irlandaren iparraldea, Irlandaren hegoaldea, Erresuma Batua, irla hau… Hainbeste urteren ondoren, hiztegira ere iritsi da borroka Irlanda iparraldean. Pixkana-pixkana, izen zehatz eta izen debekatuen zerrenda osatu du komunitate bakoitzak. Hamar eguneko bidaia hau hasteko, termino batzuek zehaztu aldera beren esanahira joko dugu.
Irlanda, irla osoa izendatzeko erabiliko dugu. Egun, bi zatitan dago banatuta: Irlandako Errepublika (independentea 1921. urteaz geroztik) eta Ipar Irlanda (Erresuma Batuko parte).
Lau probintzia historikok osatzen dute Irlanda: Munster, Leinster, Connacht eta Ulster. Azken honetan dago kokatua Erresuma Batuaren menpe dagoen lur zatia, baina Ulster osoa ez dago Elizabeth II erreginaren esanetara. Errepublikarrek sei konderriak terminoa erabiltzen dute eta Ipar Irlanda ekidin, ez baitute irlaren banaketa administratiboa begi onez ikusten.
Ulster bederatzi konderritan dago banandurik: hiru Irlandako Errepublikan eta sei Ipar Irlandan. Britainia Handiak irlaren banaketa egin zuenean, 1921. urtean, Ulstergo probintzia osoa hartu beharrean, unionistak gailenduko ziren zati bat hautatu zuen. Unionisten gehiengoak, Ulster Ipar Irlandaren sinonimo gisa erabiltzen dute, UFF (Ulster Freedom Fighters) edo UDA (Ulster Defence Army) talde paramilitarrek kasu.
Unionistek ez dute sekula Irlanda hitza erabiltzen beraiek bizi diren lur zatia ere izendatzeko.
Ipar Irlanda terminoa administrazioarekin lotura duten sei konderrietako lur zatiaz erreferentzia egiteko erabiliko dugu. Bestela, Irlandaren iparraldea eta Irlandaren hegoaldea erabiliko ditugu.
Margoen nortasunaz
Irakurri, ikusi eta entzun duenarekin hiriari buruzko nahiko ideia garbia eratu ohi du Belfastera doan bidaiariak. Bakoitzak bere erara, baina elementu komun askorekin. Bai, nik ere mila xehetasunez beteriko hiria nuen buruan, muralez betea eta iraganeko gatazka ia arnastu egin zitekeena.
Eguzkiak aspaldi gabon esana zuenean heldu nintzen. Gauzak horrela, hiriarekin lehen hartuemana hurrengo egunerako utzi nuen. Ostatua goizean goiz utzita, etxe kantoi guztietara begira ibili nintzen, urduri antzean, begiak zabal-zabal ea horrenbesteko sona duten margorik noiz aurkituko. Hirigunean bueltaxka batzuk eman ostean, eta bat bera ere aurkitu gabe, Falls auzo katolikora jotzea erabaki nuen. Mapa eskuan, zeharo galduta. Tipi-tapa, behingoagatik bide zuzenean sartu eta Irlandako banderaren baten bila jarraitu nuen. Halako batean, mapan marraztea ahaztu zitzaien zubi bat gainditu eta gorputz osoa gogor utzi zidan zirrara batek. Pareta urdin hotz batean loialista armatua ikusi nuen niri begira, serio, arma tinko gora altxatuta. "You Are now entering Loyalist Sandy Row, Hearland of South Belfast Ulster Freedom Fighters", esan zidan. Sandy Row loialistan sartzen ari nintzela, Belfast Hegoaldeko Ulstergo Askatasunaren Gudarien gotorlekuan. Bi hitzetan, oso oker nenbilela. Zuriaren bila joan eta beltza aurkitu nuela.
Argazkietatik ezaguna nuen murala zen, baina ez zen buruan nuena. Etsaiari urteetan tentuz ibiltzeko esanaz, nortasun propioa garatutako margoa, mila batailaren lekukoa. Goiza mural protestante eta katoliko artean pasatu nuen, eta orduan konturatu nintzen, baietz, kontatzen duten bezalakoa dela Belfast, baina imajinatzen duguna baino askoz ere konplexuagoa.
Euskalduna Irlandan
Derry da Irlanda iparraldeko bigarren herririk handiena, eta bertako biztanleen %80 ingururekin, errepublikarrak dira gehiengo nabarmen. Urteetan unionistak agintean izan diren sei konderrietan errepublikartasun horrek eragin handia izan du arlo politiko eta ekonomikoan; onerako baino, gehiagotan txarrerako. Hala ere, bere garaian britainiarrek no-go-area deitzen zioten (ez joan gunea) katolikoen gotorleku horretan, arazo eta kezkak aldatuz doaz urteekin. Lehen gorriz heriotzekin lotutako datak bazeuden borobilduta, pixkana kolore hori beste era askotako datek hartu dute. Adibide lirateke Irlandako selekzioen partida egunak. Pantaila erraldoi batean ikusi nuen Irlanda eta Eskoziako taldeen arteko errugbi norgehiagoka, nerbio eta pinta artean.
Dublineko Croke Park zelaian jokatu zuten, Sei Nazioen Txapelketako partida. Bi orduz Irlandako hiriburuan bageunde bezala sentitu ginen pub hartan ginenak. Nola ez, taldeak Derryko zaleen babes osoa izan zuen.
Behar naturalei ere kasu egin behar eta atsedenaldia komunari bisita egiteko baliatu nuen. Bertan, xalotasun osoz, nongoa nintzen galdetu zidan 50 bat urte izango zituen gizonezkoak. Egoera xelebrea zen, biok zutik gure eginbeharrak egiten ari baikinen. Euskalduna nintzela nik. Basque hitza entzutean, gizasemeari aurpegia aldatu eta, erdi urduri, ez atzera ez aurrera, “barkatuko didazu, baina bostekoa eman behar dizut; euskaldun bat ez da egunero ezagutzen”, bota zidan.
Gehiago dira euskaldunak bere herria zein den bi aldiz azaldu behar dituen lekuak, behin esanda ulertzen dutenak baino. Bigarren zakuan sartzen da Irlanda iparraldea, dudarik gabe. Hainbeste urtetan bi herrion antzekotasunek eta elkarrenganako tratuak izango zuten zerikusirik ulertzeko zergatik joaten den horrenbeste euskaldun sei konderrietara.
Gizona irribarretsu joan zen bere eserlekura, eta hortik Dublinera berriz ere. Irlandak 34 eta 13 hartu zuen mendean Eskozia. Denok pozik.
Adreiluaren bitartekaritza
Elkarren ondoan eraikitako etxe asko elkarri bizkar ematen bizi dira Irlanda iparraldean. Leihorik ez batak bestearentzat. Horren ordez, burdinazko sare lodiak, zeruak aska lezakeenaren beldur. Tartean, sei metroko bakearen murruak.
<o:p></o:p>
Auzune katoliko eta protestanteen banaketa ez da betidanik hor izan den kontua. Familia askok beren bizilekua utzi behar izan zuten beste komunitatetik jasotako eraso eta mehatxuen ondorioz. Datu bat ematearren, gatazkak indar hartu zuen urteetan, 1969. urtetik 1973ra bitartean bakarrik, 8.170 familiak aldatu behar izan zuten bizilekuz, horietatik %80 katolikoak. Honela, pixkana-pixkana begirada ezberdineko auzuneak bereiziz joan dira. Honez gain, elkarren aurkako erasoak murriztu asmoz, “bakearen murruak” eraiki dituzte. Belfasten 1990. urteko 18 murruak 40 izatera igaro dira. 20 kilometro egiten ditu guztira bakeak.<o:p></o:p>
<o:p></o:p>
Gatazka pixkana atzean geratzen ari den arren, bada datu esanguratsu bat, normaltasunaren zailtasunak agerian uzten dituena. Iaz, Shankill protestante eta Falls auzo katolikoak bereizten dituen murrua berritu eta oraindik ere altuagoa egin (behar izan) zuten.<o:p> </o:p>
Adreilu eta metala bitartekari direla lortutako bakea behin behinekoa izan ohi delako, ikusi egin behar etorkizunean beste aldea ikusiko duten auzo bananduetako biztanleek.
Iragana begi bistan
Irlandako kondairak dioenez, Cúchulainn izeneko gerlaria izan zen bertako lurren defendatzailerik adoretsuena, jainkoen laguntzarekin kanpotik etorritako etsaiarekin inolako gupidarik ez zuena. Ezpata eskuan, ez omen zegoen hura garaituko zuen armada edo gerlaririk. Hala, behin, lantza batek larri zaurituta utzi zuenean, bere burua harri bati lotu eta borrokan jarraitu zuen, zutik hil zedin. Cúchulainn bi oinen gainean ikusita, ezpata tinko eutsita, etsaia oraindik ez ei zen hurbiltzera ausartzen. Halako batean, ordea, bele bat zerutik jaitsi eta bere sorbaldan pausatu zen. Orduan konturatu ziren hilik zela gerlaria.
Hain da gurtua aipatu gerlaria, bai protestante eta baita katolikoek ere ohoratzen dutela, bakoitzak kondaira bere erara interpretatuz. Irlandar abertzaleek kanpoko etsaiaren aurka egin izana aldarrikatzen diote, eta unionistek berriz, Irlanda iparraldetik hegoaldeko tribu zeltarrei aurre egin izana.
Muralak eskaintzen dizkiote figura honi zuria eta beltza bezalakoak diren auzoetan. Hala ere, deigarri egin zitzaidan, Derryko hilerrian, IRAko kideen hilobien ondoan, hauen omenez eraikitako eskulturan ikustean Cúchulainn gerlaria, harriari lotuta, “Irlandaren alde hildako boluntarioen” izen guztiak azpian idatzita. Eta nola ez, bele salataria sorbaldan.
Herri baten iragana ezagutu nahiez gero, hilerrira joatea ez omen da ideia txarra.
Dirua bakezale
Errepublikarrek "kolonizatzaile britaniarren aurka" egin dutela dioten bitartean, paramilitar loialistek "IRAk bultzatutako komunitate arteko gatazka bati erantzun" diotela kontatzen dute. Bakoitzak bere posizioa argi du, baina horrekin ez da nahikoa. Beren borroka eta ikuspuntuak zabaldu asmoz, loialista zein errepublikarrek beren museoak ireki dituzte, taxi bidezko tourrak antolatu, auzo beroetara bisitak gidatu, kartzelak bisitatu, muralak azaldu... Bakea sinatu zenetik, bataila memoriaren borroka-gunera mugitu da mantso-matso... eta horretarako zer hobe turismoa baino?
Belfasteko turismo bulegoak bisitariari Erraldoien Galtzada edo Titanic eraiki zuten portua ikustea gomendatzen dion bitartean, talde pribatuek herrialdearen ikuspegi historiko eta politikoari erreparatzen diote gehienbat. Coiste taldekoek adibidez, preso errepublikar ohien languntzarako taldeak, tour politikoak antolatzen ditu Belfast, Derry eta South Armagh-en hainbat hizkuntzatan, euskaraz barne. Bertan errepublikarren ikuspuntua argi uzten dute, eta bidaiariaren galdera guztiak erantzun. Epic taldeak berriz, preso ohi loialisten babes talde gisa funtzionatzen du eta antzeko funtzioa ematen saiatzen da.
"The troubles" (Arazoak) bezala egin da ezagun Irlanda iparraldeko gatazka. Hala, amaiera baketsua eman zitzaionetik, turismoaren kontzeptua ez da gauza bera, ez eta arazoena ere. 1998. urtean Ostiral Santuko Akordioa sinatu zenetik, urteko 200.000 bisitariak 1.200.000 izatera igaro dira hamar urtetan. 280 milioi euroko diru sarrerak uzten ditu turismoak eta argi ikus daiteke ekonomikoki gora doan gunea dela.
Langabezia, txikizioa eta guda nagusi zen herri batean, dirua ere bakezale.
Helduko den eguna
Tiocfaidh ár lá. Gose greban hil baino ez askoz lehenago Bobby Sandsek ezagun egin zuen esamoldea. “Helduko da gure eguna”, itzuliko genuke euskaraz; “Txoki ar la”, irakurriko genuke gaeliko irlandarrez. Egun, mugimendu errepublikarraren esaldi kuttun bilakatu da Tiocfaidh ár lá.
Irlanda bateratua eta Britainia Handitik kanpo izango den eguna da errepublikarrentzat helduko den hori. Urte askoz, hau izan da irlandar abertzale gehienek gaelikoz jakin duten esamolde bakarra. Muraletan agertzen den gaelikozko esaldirik errepikatuena da ziur.
Chucky gehienetan, beste batzuetan Chuck laburdura, tiocfaidh hitzaren ahoskera litzateke ingelesez idatzia. Era informal batean irlandar errepublikarrari erreferentzia egiteko ere erabiltzen dute egun.
Bake garaietan murgilduta, mugimendu errepublikarrak nolabait moldatu egin du esaldi ezaguna eta egun, Beidh ár lá linn “Izango dugu gure eguna”  baieztatzen dute.
Ikusi egin behar noiz heltzen den egun seinalatu hori.
Umeak koxkortzean
Leku lasaia da oso Hego Belfasteko Short Strand deitzen diotena. Unionistak gehiengo (60.000 pertsona) diren eremuan kokatutako irlandar abertzaleen (3.000 pertsona) gunea da berau. Egun, beti dago irekita auzora sarrera ematen duen burdinazko ate lodia. Haurrak lasai ederrean ari dira kalean jolasean. Iraganeko borrokak liburuetarako geratu dira.
Berrogei bat urte edukiko dituen gizona banku zurian dago eserita, errepide ondoan. Ez da gune turistikoa hau. Gutxi dira ezagutzen ez dituen aurpegiak eta bere aurretik igarotzen da auzunera sartzen den bisitaria. Hamar bat minututan Irlandako egoerari errepasoa egin diogu. Askoz hobeto bizi omen da orain.
Su-etena itzartu zuten garaietan, militar britainiarrak etxera bidali asmoz, “Time for peace, time to go” (Bake garaia, ospa egiteko garaia) margotu zutela dio irribarretsu, ondoko paretara hatz erakuslea zuzenduz. Egun kirol gaelikoen irudiz osatutako murala ikus daiteke.
Futbol gaelikoa izan arren Irlanda iparraldean zale gehien dituen kirola, bertako umeak guk futbol deitzen diogun kirolean ari dira. Elkarren ondoan eraikitako etxe txikiz inguratuta dago zelai estua. Neskak ondoko etxe baten sarreran, panpinekin ari dira, printzesen moduan.
Iluntzen hasi du eta oraindik argazki batzuk atera nahi ditut. Gizona utzi aurretik, azken galdera. “Uste al duzu Irlanda bateratua ikusiko duzunik inoiz?”. Barre algara. Momentu horretan aurretik pasa den emakumeari bota dio itaun bera, irribarre artean. “Ea ikusiko dugun Irlanda baturik. Zuk zer diozu?”. Erosketak eskuan dituela etxera doan emakumeak ez zuen horrelako galderarik espero eta harrituta joan da. “Orain ere mundua konpondu asmoz ari al zarete? Zu beti berdin”. Hasperenka utzi gaitu.
"Noski baietz –amaitu du–, hemen jolasean dabiltzan ume hauek koxkortzen direnean, irla osorako hauteskundeetan bozkatuko dute".
Stormonten barrena
Txundigarria da Belfast kanpoaldean kokatutako Stormont jauregia, kanpotik eta barnetik. Barnetik are handiagoa da kanpotik baino. Marmolezko pareta eta zutabe zuri handiek apainduta. Egurrezko lur dotorea eta urrezko argi erraldoiak sabaitik zintzilik. Zenbait telebista kamera azken orduko lege garrantzitsuren baten testigantza grabatzen ari dira sarreran, bozeramaile serioaren ahotik. Historia handiko eraikina izateaz gain, istorio asko bizitakoa ere bada.
Pasadizo bat nabarmentzearren, 2006an Michael Stone paramilitar loialista ezaguna sarreran atxilotu zuten pistola, laban eta bonba batekin. Ate birakarian harrapatu zuten segurtasun arduradunek. Eraikinaren kanpoaldean graffiti bat egiten ere saiatu zen, baina letra batzuen faltan utzi zuen pareta: "IRA Sinn Fein murde(rers)" (IRA Sinn Fein hiltzaileak). Orduz geroztik, segurtasun neurriak handitu egin dira. Norbaitekin itzartu behar da bisita, eta bertako langile batek lagunduko zaitu edonora. Bestela, ezin da sartu.
Aho gaiztoko zurrumurruen arabera, pertsona bat ibiltzen omen da egunero kotoizko eskularru zuri batekin, telebistako iragarkietan bezala, zoko guztietatik hatza pasaz, hautsaren aurkako gudan. Zurrumurruak gehiagotan ibiltzen dira gertuago gezurretik egitik baino, baina bertako garbitasun gorena ikusita, sinesteko modukoa izan daiteke.
2006. urtean, herriak asko maite zuen pertsonaren gorpua jarri zuten Stormonteko Harrera Gelan. Hain zen maitatua, legebiltzarraren kanpoaldeko belardietan 25.000 pertsona bildu zirela azken agurra emateko, eta beste milaka batzuk kanpoan geratu. "Nire bizitzan irabazi dudan diruaren erdia alkohola, drogak eta prostitutetan erabili dut; beste erdia berriz, alferrik xahutu dut". George Best, Belfasten jaiotako futbolariarena zen hilotza.
Politika, eta futbola. Bizitzaren paradoxak. Irlanda iparraldea bezalako herrialde batean futbolari batek bete behar parlamentua.
Ke artean hasitako bidea
Apirilaren 10ean suertatu zen Ostiral Santua orain hamar urte. Dudarik gabe ez zen erraza izan alde guztietako kideak mahai beraren inguruan bildu, gauerdiko azken epea gainditu eta 18 ordu beranduago kez betetako gela adostutako testuarekin uztea. Batzuk irribarretsu, besteak serio. Denak begi-zulo nabarmenekin eta nekeak hartuta. Blokeatua zirudien herri baten historian, aurrera egiteko nahiak bultzatutako akordioa. Ostiral Santuko Akordioa. Edo Belfasteko Akordioa. Edo Stormonteko Akordioa. Azken finean, herri honetara bakea ekarri duen akordioa.
Urte batzuk lehenago, izan ziren antzeko prozesu bati hasiera eman nahi izan zioten ekimenak, baina egoeraren zailtasunek ezinezko egin zuten behin eta berriz haren gauzatzea. Hala ere, 1997. urteko uztail aldera, IRAk su-etena iragarri zuen berriz ere. Major-en Gobernua joana zen eta Blair zen Downing Streeteko buru, Irlandar Errepublikako lehen ministro berriz, Ahern zen; eta bat-batean, bake prozesuak berriz ere indarra har zezakeela zirudien. Behingoagatik, loialista, errepublikar, abertzale eta unionistak –Paislyren DUP izan ezik– negoziazioetan sartu eta Ostiral Santuko Akordiorantz bideratu ziren. 1998ko apirilaren 10ean sinatu zen akordioa eta Ipar Irlandako Exekutibaren sorrera ekarri zuen horrek.
Era askotako gatazkak bizi dituzten herrietatik inbidia puntuz erreparatu ohi diegu Irlandako biztanleak, era horretako inflexio puntu batera iristea lortu dutelako. Hala ere, dena ez da arrosa arteko bidea izan, eta zailtasunak izan direnean, hauei aurre egiteko borondatea erakutsi dute bertako alderdi eta erakundeek. Hori izan liteke beren arrakastaren arrazoi nagusia: Gatazka zahar horri amaiera jartzeko borondatea. Izan dira gora beherak prozesuan ere, eta honek aurrera egin zezan, alde guztiek egin behar izan dituzte beren ekarpenak, bai IRAk bere desarmea iragarriz, bai Sinn Féinek Ipar Irlandako polizia aitortuz, baita Irlandako Errepublikako Gobernuak ere bere konstituziotik 2. eta 3. puntuak kenduz (Ipar Irlandako lurrei erreferentzia egiten zietenak), baita unionistek ere irla osorako batzordeen sorrera onartuz... Ziur, hauetako pausu bakoitzak alderdien barnean desadostasunak sortu dituela, baina batzuek traidoretzat hartu arren, aurrera egiteko ausardia erakutsi dute.
Hala, hamar urte ez dira alperrik joan eta ez dira gutxi izan Irlanda iparraldeko biztanleek sumatu dituzten aldaketak. Nagusienak ekonomiaren alorretik etorri badira ere (langabeziaren beherakada nabarmena, inbertsio eta turismoaren gorakada...), gatazka armatuaren amaiera nabarmentzekoa da. Bi urteren buruan presoen kaleratzeak ere ongi finkatu du bake prozesua, baita armada britainiarraren desmilitarizazioak ere.
Shankill auzo protestantean barrena nindoala, hogeita bost bat urte izango zituen mutil batekin hasi nintzen bertako egoeraz hizketan. Ez zidan bere izenik esan nahi izan. Buru makur zegoen, “etsaiak” beraiek baino hobeto negoziatu zuela eta pixkana-pixkana, Ingalaterrako politikariek ere, beren alde bizitza emateko prest izan diren “Ulster”-go unionistak ahaztu egin dituztela. Alderdi unionistek Ostiral Santuko Akordioa Erresuma Batuarekin duten lotura berrezartzeko izan dela gogoratu nahi izan dute halaber. Errepublikarrek berriz, Irlanda baturako lehen pauso gisa erretratatu dute akordioa, behin-behineko egoera baten aitorpena.
Ezin aipatu gabe utzi ordea, testuak biltzen duen puntu izarra. Irlanda iparraldearen etorkizuna bertako biztanleen gehiengoak erabakiko duela aitortzea izan da bi alde kontrajarriren jarrerak testu bakarrean biltzeko gai izan dena.
Urte batzuen buruan, ikusi egin behar zer den Irlanda iparraldeko gehiengoaren nahia. Erresuma Batuko parte izaten jarraitzea, ala Hego Irlandarekin duten muga kostaldera mugitzea.