Piztu Ezazu Argia 970x90

20 urte IRAk “operazio militarren erabateko etena” iragarri zuenetik

Martin McGuiness Sinn Féin alderdiko kideak eta Ipar Irlandako lehen ministrordeak azken 20 urtetan egin diren aurrerapausoez eta oraindik egiteko dagoenaz mintzatu da igandean Derryn egindako agerraldian. An Phoblacht gunean jaso dituzte bere hitzak.

Mespretxutik duintasunera, txango bat Pat Ricerekin

Irlandako mugimendu errepublikarreko militante beteranoa da Pat Rice (Camlough, 1941) eta Euskal Herrian aski ezaguna. Lanbidez hizkuntza irakasle izan da. Sinn Feineko zuzendaritzan aritutakoa, batez ere kultura eta atzerri gaietan. Alderdiaren atzerriko ordezkari ere izan da hainbatetan. Galdetu diot ea Belfast erakutsiko ote dion Argiako irakurleari, berak nahi dituen lekuak aukeratuta. Eta hark baietz.

Benvenuti to East Belfast! Italiako Giroak auzo katolikoak nola saihestu dituen

Belfastetik abiatuko da ostiralean Italiako Giroa. Herrialdea turistikoki promozionatzeko estrategia egokia dela uste dute agintariek; baita gatazka armatuaren zauriak apurka-apurka desagertuz ari direla erakusteko ere. Zer ikusiko dute, ordea, lasterketa telebistaz jarraituko duten 800 milioi...

Gerry Adamsek bere aurkako "kanpaina maltzurra" salatu du aske geratu ostean

1972an IRAk egindako hilketa baten ikerketak Gerry Adams Sinn Fein alderdiko presidentea zipriztindu du. Joan den asteazkenean atxilotu zuten eta kargurik gabe aske geratu den arren, kasua fiskaltzaren esku dago.

Memoriak

MUNDUAN gehienek goraipatu ohi dute Ipar Irlandako bake prozesua, bai han bertan eta baita atzerrian ere. Mundu errepublikarrean eta unionistan badira harekin desadostasunak dituzten taldeak, baina oso txikiak eta bazterrekoak dira. Oro har, alabaina, Stormonten elkarrekin gobernatzen duten DUP...

Altxamenduaren ospakizuna Derryko kaleetan

Irlandako mugimendu errepublikarrak larunbatean ospatu zuen 1916ko Altxamenduaren Festa, Pazko Egunarekin bat. Sinn Feinek Derryn antolatutakoa 14:00etan abiatu zen Bogsidetik eta ehunka pertsonek egin zuten hilerrirainoko ibilbidea.

Nola egin zen IRAren desarmea?

1. Bake akordioa. 1998an Ostiral Santuko Akordioa sinatu zenean, testuak lerro gutxi batzuk eskaini zizkion armen gaiari. IRA su-etenean zegoen 1997tik, baina 2005eko uztailean aldarrikatu zuen borroka armatuaren amaiera. Tartean bere armen desegitea bideratu zen.

Zerbitzu publikoak gaeliko irlandarrez izan daitezela eskatu dute milaka lagunek Dublinen

Irlandako Errepublikako eta Ipar Irlandako Gobernuei eskatu diete gaeliko irlandarra erabiltzeko herritarrek duten eskubidea errespeta dezatela. Milaka pertsona atera ziren kalera larunbatean Dublinen, hizkuntzaren normalizazioaren alde lanean ari den Conradh na Gaeilge erakundeak deituta. Manifestariek eskaera zerrenda egin zuten, bi gobernuei zuzenduta. Horietako bat da zerbitzu publikoetan "ingelesa eskaintzen zaigun estandard berak aplikatuz irlandar gaelikoa eskaintzea".

Ez da biktimarik espetxeetan

Ipar Irlandako biktimen familiek badituzte Euskal Herriko biktimek dituzten antzerako zauriak, baina horietako batzuk sendatze bidean daude, besteak beste eta arazoak arazo, haiei arreta eman dien bake prozesu bat abiarazi zutelako duela 15 urte. Egia, justizia eta memoriaren ikuspegitik esparru...

Korrontea

Gurpilak beste abiadura bat hartu du urtarrilaren ondoko manifestazioarekin, baina oraindik ez dakigu nora eramango gaituen. Gero esango dute mobilizazioek ez dutela garrantzirik. Ikusi Burgosko Gamonal auzoan ere. Mobilizazioak arrakastatsuak badira eta une egoki batean beste hainbat egoerekin...

Iraganeko mamuak kale eta harresietan uluka

Gerra, gatazka, terrorismoa... Halakoez aritzen ziren 1972an Belfasten eta halakoez jarduten dute 2014an ere. Prozesu korapilatsua tarteko, bakea bideratu dute azken 15 urteetan. Baina ez dute iragana bateratu, egia ez da guztiz azaleratu eta mamuen beldur dira. Ezingo dute dena adostu, baina hainbat kontu bai, eta horrek etorkizuna eraikitzen lagunduko die.

"Guretzat egia da inportanteena, Estatuarentzat justizia formala"

Pat Finucane Center (PFC) giza eskubideak eta egiaren berreskurapenean diharduen gobernuz kanpoko erakundea da eta bertan ari da lanean Paul O’Connor 1992tik. Europar Batasuneko eta Irlandako Gobernuaren diruak sostengatzen dute elkartea. Pat Finucane 1989an loialistek hil zuten Belfasteko...

Akordiorik ez Ipar Irlandako elkarrizketetan

Akordiorik ez dute lortu Belfasten negoziazioetan aritu diren bost alderdi nagusien artean, gau osoa negoziatzen igaro arren. Astearte goizean egin dute publiko albistea, urtea amaitu aurretik akordioa lortzea baitzuten helburu.

Haass elkarrizketen azken txanpa Ipar Irlandan

Urtea amaitu aurretik Ipar Irlandako alderdi nagusiak akordioa lortzen saiatuko dira banderak, desfileak eta iraganaren irakurketaren gaien gainean. Joan den astelehenean egin zuten azken negoziazio saioa eta goizeko laurak arte jardun zuten hizketan akordioa lortu barik.

Alec Reid hil da, apaiz irlandar bakegilea

Irlandako bake prozesuan paper garrantzitsua bete zuen Alec Reid apaiza Dublingo ospitalean hil da. Euskal Herrian ere bitartekari lanak egin zituen hainbat urtez.

Soldadu britainiar ohiek Belfasten zibilak hil zituztela aitortu dute

Britainia Handiko armadako kideek Irlanda Iparraldeko zibilak hil zituzten, operazio hauetan ibilitako kide batzuek BBCri aitortu diotenez.

'Bloody Sunday' eragin zuten soldadu britainiarrak auzipetu ditzakete

41 urteren ostean, 20 soldadu atxilotu eta auzipetu ditzakete Bloody Sundayko hilketen harira. 1972ko urtarrilaren 30ean, Ipar Irlandako Derry herrian, 14 manifestari hil zituzten soldadu britainiarrek. Geroztik “igande odoltsua” deitzen diote egunari.

Gazte baten aurkako eraso sektario basatia Belfasteko iparraldean

Ciaran Ferrini Belfast Iparraldeko interfaze batetik gertu egin zioten eraso, azken bi hilabeteetan loialistek biolentzia eta beldurra etengabe barreiatu duten eremu batean.

Doire, britainiarren kulturaren hiri 2013an

Erresuma Batuko 2013ko Kulturaren Hiria da Derry (errepublikarren izena), Londonderry (unionistena eta ofiziala), Doire gaelikoz. Bakeak hiria dezente aldatu duen inpresioa dut, batez ere tentsioari dagokionez.

"Datozen 10 urteetan Belfasten 30 harresi bota nahi ditugu"

Belfasteko alkatea da iragan ekainaren 3tik. Sinn Feineko alkatea. Ez da alderdi horretako lehena baina, alderdi unionisten hainbeste urtetako nagusitasunaren ondoren, oraindik ere berezia egiten da. Datorren urteko ekainera arte izango da alkate. Bere leloa: “Etorkizuneko Belfast eraikitzen - elkarrekin”. Donostiako bake gailurrean izango da urriaren 11n.

Derryn ere atez ate, baina…

Irlandako Derryn hondakinak atez ate biltzen dituzte, bi multzotan: ostiral batean organikoa eta errefusa dena batera, hurrengo ostiralean plastiko, paper, beira… dena nahasian. Bi edukiontzi daude etxeko kanpoaldean eta han doaz pilatzen multzo biak.

Irlandako literatura eta gatazka: alde pertsonala eta politikoa

XVIII. mendean loratu zenetik, nobela irlandarrak Irlanda eta Britainia Handiaren arteko erlazio historiko, sozio-politiko, ekonomiko eta kulturalen sare korapilatsua jorratu du. Zehazki erlijio, klase, arraza eta genero kontuak eta horiek naziotasunarekin eta nazio izaerarekin duten...

Gerry Adamsen artikulua Thatcherren heriotzaren harira

Gerry Adamsek An Phoblatch egunkarian Margaret Thatcher hil da artikulua plazaratu du. Hemen euskaratuta irakur dezakezu Sinn Feineko buruak Burdinazko Damarenheriotzaz egiten duen irakurketako. Loturak nik jarriak dira.

Bloody Sunday-ko biktimen familiei Londresek proposatu dien konpentsazio ekonomikoa: 50.000 libera familiako

Bloody Sunday edo Igande Odoltsuan hildako hamahiru pertsonen familia kideei 50.000 liberako konpentsazioa eskaini die Britainia Handiko gobernuak, BBCk argitaratu duenez. Larriki zaurituak izan ziren beste hamahiruei ere kopuru bera eskaini diete.

Istiluak eragin dituzte unionistek bosgarren gauez jarraian Belfasten, banderaren auziagatik

Erresuma Batuko bandera udaletxetik kentzeko erabakia (eta urtean 17 egun zehatzetan zintzilikatu) ondorioak izaten ari da oraindik Belfasten, Irlanda Iparraldean. Bosgarren gauez unionistek istiluak eragin dituzte hiriaren ekialdean. Harriak, adreiluak eta molotov koktelak jaurti dizkiete...

David Cameronek onartu du Pat Finucane abokatu irlandarraren hilketak Estatuaren laguntza jaso zuela

Pat Finucane abokatu nazionalista irlandarra 1989an hil zuten paramilitar unionistek. Aste honetan batzorde berezi batek berretsi du Erresuma Batuak erraztu egin zuela haren hilketa. David Cameron lehen ministroak publikoki onartu du poliziaren eta paramilitarren arteko lankidetza.

Istiluak eragin dituzte mila bat unionistak Belfasteko udaletxean, Erresuma Batuko bandera kentzeko ebazpenagatik

Belfasteko udaletxean istiluak izan dira manifestari unionistak bertara sartzen saiatu direnean. Urteko 15 egun zehatzetan salbu, Erresuma Batuko bandera kentzea onartu dute Belfasteko Udalean. Bozkaketan 29-21 irabazi zuten errepublikarrek, eta hala, 1906tik zetorren jarrerari amaiera jarriko diote. Kanpoan 1.000 bat protestarik kaleak moztu dituzte eta emaitza jakitean, eraikinera sartzen saiatu dira, eta ondoren, harrika hartu dute. Poliziak hainbat pertsona atxilotu ditu.

Itxiko ote zauria?

1972ko urtarrilaren 30ean, epaiketarik gabeko espetxeratzea baimentzen zuen legearen kontrako manifestazio batean, Armada britainiarrak 26 zibil balaz zauritu zituen Ipar Irlandako Derry hirian. Haietako 13 egun berean hil ziren eta hamalaugarrena lau hilabete geroago. Egun hura Bloody Sunday (Igande Odoltsua) izenarekin ezagutzen da geroztik.

Bakerako bidean oztopoak gainditzen

Garai berriak ari da bizitzen Ipar Irlandako bigarren hiria. Bake prozesuan murgildurik, komunitate nazionalista eta unionista inoiz baino gertuago daude. Kultura Hiriburuaren izendapena, Bloody Sundayren arazoaren konponbidea, Foyle ibaiaren gaineko Bakearen Zubiaren inaugurazioa, britainiar armadaren desagerpena eta biztanleriaren berezko baikortasuna aro berriaren seinale dira. Azaletik harago joanda, antzematen da konponbidea ez dela hain erraza eta bukaera ez dagoela hain hurbil. Zauriak sakonak dira eta edozein txinpartak ezkutuko mamuak esnatzeko arriskua du.

Ipar Irlandan iraganaren gaurkotasuna zertan den ezagutzeko ezinbesteko hiru argitalpen

Dealing with the Past? (Healing Through Remembering). Honakoa da argitalpenaren titulu osoa: Iragana kudeatuz? Ipar Irlandako gatazkaren Ikuspegi Juridiko eta Politikoekiko Begirada Orokor bat. Healing Through Remembering (Oroituz Sendatu) elkarteak kaleratu zuen 2013ko udazkenean. Egilea...
Multimedia

2011-06-15  |  Irlanda iparraldea

Gorka Espiau, "Pluja Seca" dokumentalaren egilea

Gorka Espiau algortarrak Pluja Seca (Euri Lehorra) izeneko dokumentala egin du Kataluniako TV3 telebistarentzat. Nazioarteko bitartekaritzek gatazka politikoen konponketan izan duten jarduerari buruz dihardu dokumentalak Hego Afrika, Irlanda eta Euskal Herriko esperientzien errepasoa eginez....

2008-04-07  |  Irlanda iparraldea

Gaeliko irlandarraren arazo eta erronkez

Ingalaterran jaioa izan arren, Janet Muller da Gaeliko irlandarraren alde lan egiten duen Pobal taldeko burua. Berarekin izan gara hizkuntzak egun dituen erronka eta arazo nagusiez hizketan.

2008-04-01  |  Irlanda iparraldea

Irlandako mural apolitikoak

Bake prozesua aurrera doan honetan, mural guztiak ez dira beti politikarekin lotura dutenak. Argazki galeria honetan bakearekin eta bestelako gaiekin lotutako Belfast eta Derryko muralak ikus daitezke.

2008-03-28  |  Irlanda iparraldea

Irlandako mural loialistak

Argazki galeria honetan Belfast eta Derryko kaleetan aurkitutako mural loialisten bilduma txiki bat aurki daiteke bere azalpenekin.

2008-03-27  |  Irlanda iparraldea

IRAko kide ohi batekin solasean

Michael Culbert IRAko preso izan zen 16 urtez, eta egun preso errepublikar ohien laguntzarako Coiste taldeko zuzendaria da. Berarekin mintzatu gara alde batetik preso ohi moduan, presoek gizarteratzeko duten arazoez, eta bestetik, IRAko kide ohi gisa, egungo egoeraz duen iritziaz.

2008-03-26  |  Irlanda iparraldea

Brendan Hughesen hileta

IRAko kide historikoa zen Brendan Hughes. Status politikoa berreskuratzeko borrokan, 1980. urteko gose greben gidari izana. 1986. urtetik aurrera kartzelatik libre, baina protestek sortutako gaixotasunen preso, 59 urterekin zendu da otsail amaieran.

2008-03-25  |  Irlanda iparraldea

Irlandako mural errepublikarrak

Argazki galeria honetan Belfast eta Derryko kaleetan aurkitutako mural errepublikarren bilduma txiki bat aurki daiteke bere azalpenekin.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys