Gerry Adamsek An Phoblatch egunkarian Margaret Thatcher hil da artikulua plazaratu du. Hemen euskaratuta irakur dezakezu Sinn Feineko buruak Burdinazko Damarenheriotzaz egiten duen irakurketako. Loturak nik jarriak dira.
Enda Kenny Irlandako Taoiseach-ak (lehen ministroak) barkamena eskatu zien Magdaleneko garbitegietan giltzaperaturik egon eta tratu iraingarria jaso zuten ia 10.000 emakumeei, TheGuardian-ek argitaratu duenez. Moja katolikoak ziren garbitegi horien jabe, eta XVIII. mendetik XX. mendearen amaiera arte egon dira jardunean.
Bloody Sunday edo Igande Odoltsuan hildako hamahiru pertsonen familia kideei 50.000 liberako konpentsazioa eskaini die Britainia Handiko gobernuak, BBCk argitaratu duenez. Larriki zaurituak izan ziren beste hamahiruei ere kopuru bera eskaini diete.
Erresuma Batuko bandera udaletxetik kentzeko erabakia (eta urtean 17 egun zehatzetan zintzilikatu) ondorioak izaten ari da oraindik Belfasten, Irlanda Iparraldean. Bosgarren gauez unionistek istiluak eragin dituzte hiriaren ekialdean. Harriak, adreiluak eta molotov koktelak jaurti dizkiete...
Pat Finucane abokatu nazionalista irlandarra 1989an hil zuten paramilitar unionistek. Aste honetan batzorde berezi batek berretsi du Erresuma Batuak erraztu egin zuela haren hilketa. David Cameron lehen ministroak publikoki onartu du poliziaren eta paramilitarren arteko lankidetza.
Belfasteko udaletxean istiluak izan dira manifestari unionistak bertara sartzen saiatu direnean. Urteko 15 egun zehatzetan salbu, Erresuma Batuko bandera kentzea onartu dute Belfasteko Udalean. Bozkaketan 29-21 irabazi zuten errepublikarrek, eta hala, 1906tik zetorren jarrerari amaiera jarriko diote. Kanpoan 1.000 bat protestarik kaleak moztu dituzte eta emaitza jakitean, eraikinera sartzen saiatu dira, eta ondoren, harrika hartu dute. Poliziak hainbat pertsona atxilotu ditu.
Multimedia
Ingalaterran jaioa izan arren, Janet Muller da Gaeliko irlandarraren alde lan egiten duen Pobal taldeko burua. Berarekin izan gara hizkuntzak egun dituen erronka eta arazo nagusiez hizketan.
Michael Culbert IRAko preso izan zen 16 urtez, eta egun preso errepublikar ohien laguntzarako Coiste taldeko zuzendaria da. Berarekin mintzatu gara alde batetik preso ohi moduan, presoek gizarteratzeko duten arazoez, eta bestetik, IRAko kide ohi gisa, egungo egoeraz duen iritziaz.
Lá Nua, gaeliko irlandarrez publikatzen den egunkaririk zaharrena, arazo ekonomiko larriak medio, ixteko zorian ibili da azken hilabeteotan. Connla Lawlor erredaktore buruarekin aritu gara solasean eta lehen eskutik kontatu digu bizi duten egoera.