Gaur Bagdaden hamarnaka lagun hil dira eta beste hainbat zauritu ekintzaile suniek jaurtitako lehergailuen eztandaren ondorioz, zenbait hedabidek argitara eman dutenez. Bihar beteko dira hamar urte AEBek Irak inbaditu zutenetik.
Gervasio Sánchez kazetariak hainbat iruzkin argitaratu zituen bere Twiterrean atzo, El Paísek hainbat soldadu espainiarrek preso irakiarrak torturatu zituztela erakusten duen bideoa argitaratu ostean. Kazetariak salatu zuenez, egunkariak lehenagotik zekien soldadu espainiarrek irakiarrak torturatzen zituztela, eta hamar urte hauetan ikerketa bat egiteko inongo ahaleginik egin ez duela.
Espainiako armadako kideek preso irakiarrak torturatu zituztela frogatu du El País egunkariak argitaraturiko bideo batek, AEBek herrialdea indarrez hartu zutenetik hamar urte betetzear daudenean. Gertakaria Irakeko Diwaniya basean izan zen, 2004 hasieran. Gervasio Sanchez kazetariak dio, gainera, El Paísek 2005etik zekiela soldadu espainiarrek tratu txarrak eman zituztela.
Bertako askok aipatzen duten arren Amerikako Estatu Batuen hegemonia ezberdina dela historian zehar ikusi diren beste inperioekiko, yankien inperialismoak aurretik Holandak eta Britainia Handiak ezarritakoen eredu oso antzekoa darabil. Julian Go soziologoak aurreikusi du AEBek atzerri politika gogortu egingo dutela berriro.
2003-2007 bitartean torturatu zituzten 71 presori, 5,28 milioi dolar ordaindu dizkie Abu Ghraibeko presoak torturatzeko agindu zuen AEBtako kontratista enpresa baten filialak Al Jazeerak jakinarazi duenez. CACI kontratista ere epaiketaren zain dago antzeko akusazioekin.
162 irakiarrek 10,2 milioi euro jaso dituzte aurten, Britainia Handiko soldaduek haiek torturatu eta legez kanpo atxilotu zituztelako. Barne Ministerioak jakinarazi duenez uneotan beste 196 kasu aztertzen ari dira. Oraindik beste ehunka salaketa jasoko dituztela aurreikusi dute agintariek.
Hildako eta zauritu ugari eragin dituzte gaur goizean Baghdaden gertatuako hainbat leherketak. Iturri ezberdinen arabera, hildakoen kopurua 40 eta 60 artekoa izan da eta zaurituena 150 eta 175 artekoa. Albiste agentziek zabaldu dutenez eraso antolatua izan da eta hamalau eztanda izan dira gutxienez. AEBek herrialde utzi zutenetik lehenengo atentatua izan da gaurkoa.
2004an bi alditan eraso zuen Irakeko Faluja AEBetako armadak, otsailean lehenbizi, azaroan ostera. Hiria suntsitu zuten, Saddam Husseinen militarrak eta gerrillari sunitak babesten zituelakoan. Gaur han sortzen diren haurretako asko malformazio beldurgarriekin dator mundura. Berdin Basran eta Naiafen. Iskilu modernoen kalteak.
Irakeko inbasioak zortzi urte beteko ditu udaberri honetan. Washingtonek bere azken tropak urte amaieran erretiratuko dituela iragarri du. Diotenez, segurtasuna hobetu du eta demokrazia bidean da arabiar herrialdea. Berta-bertatik, baina, oso desberdina da ikuspegia.
PETROLIOA Libiari egindako erasoaren muinean dagoela pentsatzeko arrazoiak ugariak dira, erasoaren arrazoi nagusia zibilen defentsa dela pentsatzeko baino askoz gehiago. NBEko 1973 ebazpena, zibilen babesean oinarritzen da, baina orain arte Frantziak, Erresuma Batuak eta AEBek gidatutako...
Apirilaren 23an Lannemezaneko epaitegiak aztertuko du Georges Ibrahim Abdallah militante libanoar presoaren zazpigarren eskaria baldintzapeko askapena lortzeko. Frantzian 24 urte preso daraman Abdallah-ren kasuak “berunezko urteak” gogorarazten ditu.
Azzam Al-Ahmed Romane herrixkan jaio zen (Jenin), eta gogoan du hango olibondo bakoitza, hango meskita atzea, eta jolaserako erabiltzen zuten lur puska oro. Herritik alde egin beharrean izan zen, eta Jordanian bizi izan zen OLP (Palestinako Askatasunarentzako Erakundea) sortu eta Palestinara itzuli arte. Sei ministeriotatik pasa ondoren, lehen ministro-orde da Al Fata eta Hamasen arteko koalizioko gobernu berrian. Gobernuko bigarren gizona da, baina Haniyeh ezin denez Gazatik atera, Azzam Al-Ahmedek egiten ditu Zisjordanian lehen ministro lanak.
Mundua ohartu da musulmanen artean badirela sunitak eta xiitak, Irakeko gerra bi komunitateon arteko borrokaz nahasiagotu denean. Gero, Libanoko labirintoaren osagai nagusietako bat dela ikusi da. Zerk bereizten ditu? Gauza askok: fedeak, jatorri sozialak, geopolitikak...
Musulman sunita eta xiiten arteko berezitasunak ezagutu nahi dituzte Mendebaldeko analistek, ohartu baitira Ekialde Hurbileko geopolitikaren analisirik ezin dela zuzen egin Islamaren barruko bi korronte horiek eta atzetik dituzten herritar eta mugimendu ugariak konprenitu gabe. Open Democracy aldizkari elektronikoak artikulu mordoxka plazaratu du honetaz, hainbat adituk idatzita. Hauetako bakoitzak dauka bere analisia, eta denek dute egiatik zerbait. Bi aukeratzen hasita, Hazem Saghieh kazetariak ezberdintasun erlijiozko eta sozialak azpimarratu ditu, eta Fred Halliday irakasleak berriz, garrantzizkoena xiismoaren erabilera geopolitikoa dela uste du.
Hil honetan lau urte beteko dira amerikar tropak Iraken sartu zirenetik. Lau urteotan, Irakeko gerrak ohiko hedabideen albisteak ireki ditu ia egunero: Abu Graibh, Faluja edota bonba autoen irudiak, besteak beste, gure egunerokotasunaren zati bihurtu dira jada. Irudiak irudi, nekez iristen zaigu kaleko jendearen testigantzarik, gerra honen amesgaiztoa bizi duenaren ahotsik. Datozen orrietan duzuen kronika 26 urteko xiita bagdadar batek idatzitakoa da, Samer S.Hassanek.
Bagdadeko zuhaitzak desagertu egin dira negu honetan. Kerosenoaren prezioa berriro igotzean, jende asko ibili da aizkorekin kalean, kozinatzeko edo etxea berotzeko egur bila. Izan ere, bizitza asko garestitu da gerra hasi zenetik eta jada 10 dolar balio ditu bi egunerako behar diren 10 litro kerosenok. Beste gauza batzuk, ordea, biziki merkeagoak dira orain. Adibidez, 10 dolarren truke mertzenario batek norbait bahitu edo hil dezake. Egia esan, bizitzaren balioa asko merkatu da gerra hasi zenetik.
Fidel Castroren gaixotasunaren berri izan genuenetik, behin eta berriz entzun dira Kubako Iraultzaren buruaren eta Augusto Pinocheten arteko konparaketak. «Hego Amerikako bi tirano zahar hiltzorian» eta tankera bereko txorakeriak entzun ditugu geroztik. Biak, Fidel eta Augusto, eskola berekoak...
Erik Schechter Jerusalem Post egunkari israeldarreko kazetaria da eta gai militarretan aditua. Bere elkarrizketa eta erreportaietan nabari da kontakto onak dituela bai Israelgo eta bai Estatu Batuetako armadetako buruzagien artean. Urtarrilaren 20an World Press aldizkariaren web gunean plazaratu du...
Madrilgo sarraskiak eta ondorengo egunetan gertatutako heriotzek iradokitako gogoetak idatzi ditugu erreportajearen lehen partean. Hainbat pertsona adituen ûEuskal Herrikoak nahiz Estatukoakû iritziak eta gogoetak jaso ditugu jarraian.
Jakin-mina da Joseba Iriondoren bertuteetako bat. Mutikotan, ikastolatik irteeran aitarekin ezagutu zuen Herri Irratiko mikrofono eta kableen kazetari mundua. Urte batzuk geroago, institututik pipar eginda, aitak harrapatuko zuen beldurrez trebatu zen surfean. Kantauri osoko lehen surf irakaslea izan zen. Eta euskarazko komunikazioan ere, gerra kazetaritzan eskola sortu du. Ahal duenero, abentura bila irteten du surf oholarekin, eta ahal balu, oraintxe itzuliko litzateke gerra egoeraren batera albiste freskoak harrapatzera.
Oraindik bere irakurleek aurpegia ezagutzen ez dioten gizonak, dear_raed.blogspot.com helbidean azaltzen ditu bere kronikak eta bertan daude bildurik iazko irailetik hona idatzi dituen guztiak ere. Baina nor da "Salam-Pax" («Bakea" arabieraz eta latinez) sinatzen duen gizon hau? Kazetari ingeles...
Irakeko gerran hedabideen zeregina abiapuntu izan dugu Kebir Sabarrekin:«Orain arteko gerretan AEBek abantailaz jokatu dute, Al Yazira katea sortu arte ez zuen hedabide ahaltsu bat aurrez aurre izan. Al Yazirak CNNren nagusitasunari aurre egin dio orain. Arabiarren lehen kate independente honek...
Irak izan genuen hizpide eta Irakera itzuli gara berriz ere. Oraingoan, gaiak beste neurri bat hartu du ordea. Pello Zubiriak eremuan kokatugaitu eta zazpi adituk AEBak Iraken aurka prestatzen ari diren eraso militarraren gainean jardun dute.George Bushen eta Sadam Husseinen arteko xake-mate partidaren atzean hamaika dira interesak, hamaika jukutriak. Interes adinako arrazoibilatu daiteke gerra hitzaz mozorroturiko eraso posible honen atzean. Guk, euskaldun eta europar izanagatik, ez diogu gertuko errealitate honiitzuri egin nahi izan.
Ehun milaka kontatu beharko dira Iraken gerrak eragingo dituen heriotzak. Eta munduko petrolio erreserbarik handiena oinpean duen herrialde horretan guduek eragingo dituzten kalte ekonomikoek ere zenbakia izanen du laster. Denbora asko baino lehen, Estatu Batuek gerra abiarazteko erabakia aspaldi...
Toni Negrik «Inperioa» liburua argitaratu zuenetik eztabaida teoriko interesgarria ematen ari da zenbait zirkulutan. Niri asko gogoratzen dit, duela mende bat super-inperialismoaren inguruan piztu zuenarekin. Garai hartan ezkerreko teoriko batzuk zera zioten: kapitalismoak jadanik mundu izaera du...
Estatu Batuetako George Bush presidenteak Irakek omen dituen ustezko artsenal nuklearrekin eta fabrikatzen omen dituen destrukzio masiboko armekin zerikusia duten hainbat deklarazio ofizial egin du Sadam Husseinen erregimenaren kontra abiarazi duen ofentsiba justifikatzeko, eta agian beste gerra...
Iraken kontrako gerraren espektatibek -betiere laburra bada, horrela interesatzen baita- erne jarrarazten ari ditu mundu osoko petrolio enpresak, putreak harrapakinaren atzetik bezala, petrolioaren banaketaz jabetzeko. Horrela, Italiako petrolioaren sektoreko iturriak adieraztera iritsi dira ezen,...
Eta orain zer? Hauxe da Iraki lurra jo erazi ondoren airean geratzen den galdera. 1991ko ama guztien guduaren ondoren erantzun barik jarraitzen zuen galderak eta berdintsu 1992an, 1993an, 1996an eta 1998an Iraki egindako erasoak eta gero. Golkoko gerraz geroztik jasandako eraso militarrik...
Xabier Gereño idazleari elkarrizketa
Xabier Gereñok «Kuwaiten harrapatuak» fikziozko elaberria argitaratu du
«Husseinek Hitler gogorarazten dt eta ni Saddam Husseinen kontra nago»
Gerra hurbil dagoela susmatu eta sei iparramerikarrek ihesari emango...