Iparra hegoan (Mapa)

Azken geltokia: Caracas

Caracaseko kaleak.

Caracaseko kaleak.

La bandera autobus geltokiko lurrean, esterillan esnatu naiz. “Zer nolako ongi etorria Caracaseko megapolisera” pentsatu dut. Lekuak ezagutzeko modu bitxi hori aurretik ere probatua nuen. Venezia, Timisoara, Malaga, Istanbul eta Budapest ezagutzeko sistema bera edo antzekoa erabilia bait nuen. Seguruenik hori ez da hiri arrotz batean lurrartzeko modurik aproposena baina merkea izateaz gain paisai urbanoarekin kamuflatu eta etxerik gabekoen konpainiaz gozatu daiteke.  Gehiago irakurri…

“Hugo Chavez eta prozesu iraultzailea babesten duten mugimenduak heterogeneoak dira”

Gustavo Aló 23 irratsaioa aurkezten.

Gustavo Aló 23 irratsaioa aurkezten.

“Sozialismo”, “bolibartar” eta “iraultza” hitzak eta Hugo Chavezen erretratuak errepide ertzeko afixetan, kaleko hormirudietan eta janari produktuetan ikusi daitezke Venezuela osoan zehar. Marketing politiko ikusgarri horren atzean ezkutatzen dena ezagutu nahian hurbildu naiz Caracaseko 23 de enero auzora. Han Al son del 23 irrati librean, Aló 23 irratsaioa zuzentzen duen Gustavorekin bildu naiz. Zenbait gaietaz hitz egin dugu auzoko eraikin handi eta mitikoen artean pasiatzen genuen bitartean.  Gehiago irakurri…

Tepuy Roraima (arabasoen mendi berde-urdina)

Roraimako gainan. Ur putzuak eta arrosa koloreko hondarra.

Roraimako gaina. Ur putzuak eta arrosa koloreko hondarra.

Txikitan tepuiei buruzko dokumental bat ikusi nuenean piztu zitzaidan habitat endemiko horiek ezagutzeko ametsa. “Tepui” izenak pemonen hizkuntzan “mendi sakratua” esanahi du. Duela 2 milioi urte sortuak, eguzkia, haizea eta uraren igadurak milaka urte pasa ondoren Sabana Handia sortu eta tepuiak bakartu eta sakabanatu zituzten. Gehiago irakurri…

Aberri bolibartar sozialistatik

Kontzientzia sozialistadun zabor ontziak.

Kontzientzia sozialistadun zabor ontziak.

Venezuelan Maracaibotik sartzea nahiko gogorra izan da. Eguzkiak azala kiskali egiten du eta inguruan gasolina edo petrolioarenak dira sumatzen ditudan usain bakarrak. Agian topikoegia gasolinaren prezioa aipatzea, baina begiz ikusita ere sinesgaitza da gasolinak herrialde honetan duen prezioa. Litro batek euroko zentimo bat baino gutxiago balio du. Gasolina prezioak eta Maracaiboko petrolio findegiek azaldu dezakete beraz usainaren lehen inpresio hori. Gehiago irakurri…

Guajira penintsula eta Wayuu Herria

Guajirako hondartza bat eta atzealdean Wayuu Herriarentzat sakratua den Kamachi.

Guajirako hondartza bat eta atzealdean Wayuu Herriarentzat sakratua den Kamachi mendia.

Kaktusek eta zuhaixka arantzadunek zipriztintzen duten lautada mugatua da Guajirako penintsula. Patagonia eta sabanaren bakartasun basatia ekartzen dizkidate gogora bertako paisaiek. Baina leku hau berezia egiten duen gauza bakarra ez da idortasuna, baizik eta Wayuu Herria. Gehiago irakurri…

Harri sakratuen lurraldea

Kaiman bat lotan harri sakratu baten alboan.

Kaiman bat lotan harri sakratu baten alboan.

Tairona parke naturaleko itsasoko ur bero eta gazietan flotatzen, ekaitzaren erdian nago etzanda. Zeruan hodei grisek marrazten duten amildegitik milaka tanta hotz eta gozo sentitu ditzaket nire gorputza kolpatzen. Olatu finek kulunkatua, trantze moduko batean murgildu naiz eta iluntzean bakarrik konturatu naiz gisa horretan pasatako denbora luzeaz. Gehiago irakurri…

Cartagenan xelebrekeritan

Koralez inguratutako irletan ikusi daitezkeen txoriak.

Koralez inguratutako irletan ikusi daitezkeen txoriak.

Zer egiten dute Kolonbian elkarrekin mozkorkeriatan bakarrik pentsatzen duen yanki edadedun bat, munduari bira ziztu bizian eman nahi dion japoniar bat eta euskaldun despistatu bat? Galdera polita. Gure asmoa Cartagenara lehen baileen iristea zen baina uste baino aldrebesagoa izan da. Autobusez iristean Cartagena ez dirudi oso atsegina denik: beroa, zikinkeria eta hiria hankaz gora duen Transcaribe autobus sistemaren obrek. Bogotan ere arazo berdinak pairatzen dabiltza Transmilenio bus sarearekin. Nahiz eta izen hori eraman, Bogotan milurte beran segitzen dutela argi dago. Gehiago irakurri…

Urabako golko karibearra

Capurganako kostaldea.

Capurganako kostaldea.

Medellinetik azken unean onik eta salbu irtetea lortu nuen, hiru tipok lapurtzeko asmoz inguratu ninduten arren. Hasiera batean hirukote honek zer nahi zuen ulertzea asko kostatu zitzaidan, ez bainien tutik ere ulertzen ahoskera. Azkenean, tipoek amore emanda, urduri eta oldarturik armatuak zeudela esan zidaten. Orduan jabetu nintzen gertatzen ari zenaz eta ni ere izutu nintzen. Bat batean tipoetako bat nire moteltasunagatik kontua luzetxo xamar zihoala ikusirik handik alde egitea hobe zela esan zien besteei. Gertatutakoa oso ondo ulertu gabe metroko jende zurrunbiloan hartu nuen babesa. Gehiago irakurri…

Abangoardia zementuan

Antioquiako gobernua.

Antioquiako gobernua.

Zementu eta adreiluan oinarritutako modernitateak giro berezia ematen diote Medellini. Kolonbiako metro-sare bakarra hemen aurkitzen da. Bidea lur azaletik egiten duten bagoiak landaredi berde trinkoaren eta hiriaren arteko bategitea aztertzeko tresna ezin hobea dira. Gehiago irakurri…

Hormiduriak: kezkak eta ideiak leku publikoetan aldarrikatzeko arte tresnak



Egua berak margotutako hormirudiaren ondoan. "Lore guztiak moztu ditzakete baina ez dute inoiz udaberria geldituko" da muralak dioena.

Egua berak margotutako hormirudiaren ondoan. "Lore guztiak moztu ditzakete baina ez dute inoiz udaberria geldituko" irakur daiteke muralan.

Zer da La Voragine kolektiboa?

Emakumeek osatzen dugun arte urbano taldea da. La Voragine kolektiboan hormirudiak edo muralak margotzen ditugu gure kezkak eta ideiak leku publikoetan aldarrikatzeko. Hau ez da arte urbano soila, ezin baikara Estatuaren bidegabetasun eta biolentziaren aurrean isilik geratu. Gehiago irakurri…