Korea sufrimenduaren istorio eta Historia

Txina eta Japoniaren arteko tentsioa berpiztu dela argitaratu dute komunikabide desberdinek. Mendebaldeko potentziak Ipar Koreari begira daude, traizioa eragotzita Kim Jong-unen gobernuak beronen osaba exekutatu ostean.

"Txina munduan hoberen gobernatutako herrialdetakoa da, esatea gogorra iruditu arren"

Munduan barrena ikusten duena kontatzen digu Rafael Poch-de-Feliuk, sakontasunez eta ukitu bereziz. Jot Down aldizkarian irakurri diogu ondorengo elkarrizketa eta Larrunera ekartzea merezi duela iruditu zaigu. Biziki eskertzen diegu argitaratzeko baimena eman izana. Alemania, Txina eta Errusian ibili da batez ere eta hangoak aletzen ditu ondorengo lerroetan, komunikazioaren bozgorailu nagusienetan azaltzen direnetatik desberdin. Paperean argitaratzeko orduan genituen espazio arazoak tarteko, zatiren batzuk kendu egin ditugu. Itzulpena Nagore Irazustabarrenak egin du.

Ipar Korearekin gatazka nuklearra saihesteko aukera galdu zuen Obamak

Ipar Koreak bere instalazio nuklear nagusiaren erregaia behin baino gehiagotan eskaini zien AEBei, laguntza ekonomikoaren truke. Obamak proposamen guztiak arbuiatu zituen. Horrela azaldu du Russian Today hedabideak gaur, 2011n AEBetako Estatu Departamentuko funtzionario ohi Joel Witek Foreign Policy aldizkarian idatzitako artikulua berreskuratuz.

The Pirate Bay Ipar Koreatik?

Torrent zerbitzuen erreferentzia den The Pirate Bay webguneak hemendik aurrera Ipar Korean hartuko du ostatu. Hori jakinarazi dute euren blogean. Lehengo astean aditzera eman zuten Norvegiatik eta Kataluniatik egingo zutela lan, baina copyrightaren aldekoen presioak Norvegiako Alderdi Piratak euren babesa baztertzea eragin zuen. Oraingoan, berriz, Ipar Koreatik egingo dute lan, antza denez, ‘Lider Gorenak’ berak gonbidatuta. Erabiltzaile batzuen ustetan albistea ez da egia, webguneak egindako txantxa bat baizik.

AEBek “ekintzekin” neurtuko dituzte Ipar Korearen pausoak eta “ez hitzekin”

Kim Jong-un Ipar Koreako presidenteak bi Koreak batzeko aukerari buruz egindako adierazpenei erantzun diete AEBek: “Ikusten ditugun ekintzekin baloratuko dugu Ipar Korearen jarrera eta ez entzuten ditugun hitzekin”.

Ipar Koreako buruzagiak Hego Korearekin adiskidetzea nahi du 2013an

Ipar Koreako presidente Kim Jong-unek, Hego Korearekin adiskidetzeko helburua duela adierazi du telebista bidez. Kim Sung Hwan Hego Koreako atzerri ministroak, "erabaki egoki eta zuzenak” hartzeko eskatu dio Piongiangi.

Kim Jong-Un, Ipar Koreako buruzagi berria

Kim Jong-Un Ipar Koreako "buruzagi goren" izendatu dute, bere aita Kim Jong Il-en aldeko bi eguneko hileta-ekitaldien eta hamabi eguneko dolu-aldi ofizialaren ondoren. Bideoan, aitaren gorpua daraman autoaren aurrealdean ageri da Kim Jong-Un.

Ipar korearrek Kim Jong Il agurtu dute

Ipar Koreak Kim Jon Il buruzagiaren hileta ospatu du, hamabi eguneko dolu-aldi ofizialaren ondoren. Lerroan jarritako milaka soldadu eta herritarrek eman diote azken agurra.

Ipar Koreako buruzagi Kim Jong Il hil da

Kim Jong Il larunbatean hil zen, 69 urte zituela. Parte mediku ofizialak dio kolapso fisiko-mental baten ondorioz hil dela; adituek azaldu dutenez, bihotzekoak eman zion Ipar Koreako buruzagiari. Haren oinordekoa bere seme Kim Jong Un izango dela iragarri du KCNA agentziak.

EUSKAL MAKILAK ORAINDIK GOGOR JOTZEN DU

Gizakia sortu zen une beretik, bere garapenari loturik egon da makila. Hala izan da mundu osoan eta baita Euskal Herrian ere. Leku eta erabilpen bakoitzak makilari ezaugarri bereziak ezarri dizkio. Horregatik hain zuzen, euskaldunon ohiko bastoiari euskal makila deritzo, eta ez bestela. Euskal...

Iparragirre pastorala

Urdińarbetarrek 19 urte geroago «Iparragirre» pastoralaren bi emanaldi eskainiko dituzte. Aitzakia: Pierra Bordazarre, Etxahun-Iruri gisa ezagunagoa izan den bertsolari eta pastoralgilea zendu zela 20 urte beteko dira urriaren 1ean. Zuberotarrak egin zuen azken pastorala izan zen, baina ez zuen...

AUDIENTZIA LORTZEKO EDABEA

Gazte nahiz helduentzako moduko magazina izango da «Sorginen laratza». Antza, «Crónicas Marcianas»en eredua baino gehiago, Kataluniako TV-3en gauero egiten den magazin bat hartu dute eredutzat. Horretarako, ETB 1-ek saio baterako inoiz izan duen lantalderik zabalena bildu dute: telebista barruko...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys