Donostian sortutako Forvo webgunea munduko 50 onenen zerrendan sartu du Time aldizkariak. Ahoskatze hiztegia da Forvo. Ia 300 hizkuntzetako 1.730.000 hitz baino gehiago nola ahoskatzen diren entzun daiteke jada, eta kopurua gorantz doa etengabe. Hitzak ez ditu makina batek ahoskatzen, lekuan lekuko erabiltzaileek baizik.
Koloniako auzitegiak Google zigortuko du bilaketetako iradokizun automatiko iraingarriak egiteagatik. Enpresari baten izena ‘iruzur’ eta ‘zientziologia’ terminoekin erlazionatu zuen bilatzaileak, eta salaketa jarri zuen.
ICANNek (Interneteko izen eta zenbakien esleipenerako erakundea) bart gauean eman du albistea: “Hamar urtez lan egin ostean, Bretainiak Interneterako luzapen propioa erabiltzeko baimena lortu du: .bzh”.
“Mister Yahoo!” izandako enpresari eta ekintzaile euskaldun eta kementsu ezagunak igerian darrai Interneteko negozioen itsaso zabalean. Orain “Mister Nestoria” dena negozioez, Interneten erronkez eta nazioarteko enpresa munduan euskalduna izatearen abantailez mintzatu zaigu.
Informatikari Euskaldunen IX. Bilkura (IEB2013): Informatika eta Mugikorrak ekitaldia egingo da gaur Donostiako Teknologi Elkartean, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatuta. Gaur egun telefonoek Internetekin eta informatikarekin duten harremana jorratuko da ikastaroan.
Umap-en apirileko azkeneko datuak kontuan hartuz gero, 4.237 euskal tuiterlari aktibo dabiltza sarean. Ranking horretan, azken astean euskarazko txioren bat idatzi dutenak eta euskaraz maiztasun minimo batekin aritzen direnak sartzen dira.
Espainiako Auzitegi Nazionalak Ernai gazte erakundearen webgunea ixteko agindu du "terrorismoa goratu izanagatik", Eloy Velasco epaileak autoan dioenez.
Ezkerreko militanteek Facebook sareaz egiten duten erabilera kezkagarria da. Hala uste dute Nadir kolektibo tekno-aktibista alemaniarreko kideek. Zuckerbergen asmakizuna datuak prozesatzeko makina izateaz gain, militanteek euren burua eta mugimendu osoarena konprometitzeko egina dela uste dute, euren webgunean azaldu dutenez. Beste kolektibo alternatibo eta antikapitalista batzuk, Nodo50 eta Riseup esaterako, bere egin dute Nadirren adierazpena.
Anonymous talde hacktibistak Israelen aurkako bigarren erasoa egin du igandean; Twiterren #OpIsrael izenez ezagutarazi dute operazioa. Taldeak dio hainbat milioi dolarreko kaltea eragin dutela; Israelek, aldiz, arazo handirik ez dela egon adierazi du.
Mozilla fundazioak Firefox nabigatzailearen 20. bertsioa kaleratu du Linux, Windows, Mac eta Android plataformetarako. Lotura honetatik jaitsi daiteke euskarazko bertsioa.
WikiLeaks taldeak Twitter bidez adierazi duenez dokumentu berriak desklasifikatu ditzake aurki. “K Proiektu Berezia” izena eman dio egitasmoari eta prentsaurrean aurkeztuko dute datorren astelehenean Washingtonen.
Trollak Interneten iskanbila bilatzen duten pertsonak izaten dira. Dibertsio modura, eztabaidetako parte-hartzaileak zatitu eta haserraraztea da haien helburua. Portaera hori arma politiko modura nola erabili erakutsiko dute Gernikako Astran ostiralean eta larunbatean.
SGAEri buruzko kontuak beti izaten dira nahiko ilunak baina Anton Reixak martxoaren 13an argitaratu zuen komunikatua irakurri (Naizek eman zuen gaiaren berri astelehenean), eta bistan da Espainiako Autore, Editore eta 40 Lapurren Elkartean ere mailak eta mailak daudela.
Kontinente bakoitzeko mendi tontor garaienen irudiak jaso ditu Google Maps zerbitzuak. 360 graduko argazki ikusgarrien bidez, aukera dugu Aconcagua, Kilimanjaro edota Everestera birtualki bidaiatzeko.
Datuak babesteko Europar Batasuneko araudian, Interneten "ahaztua izateko eskubidea" gehitu nahi dute Europako Batzordeak eta Parlamentuak. Erabiltzaileen datu pertsonal eta pribatu oro ezabatzera derrigortuko lituzke konpainiak, baina Facebook-eko ordezkariek adierazi dute ezin dutela hori erabat bermatu.
Telebista kateek Internet bidez euren edukiak zabaltzen dituzten zerbitzuak debeka ditzakete baimena eskatu gabe. Europako Justizia Auzitegi Gorenak hartutako erabakia da, eta etorkizunerako aurrekaria ezarri dezakeen auzia da.
Torrent zerbitzuen erreferentzia den The Pirate Bay webguneak hemendik aurrera Ipar Korean hartuko du ostatu. Hori jakinarazi dute euren blogean. Lehengo astean aditzera eman zuten Norvegiatik eta Kataluniatik egingo zutela lan, baina copyrightaren aldekoen presioak Norvegiako Alderdi Piratak euren babesa baztertzea eragin zuen. Oraingoan, berriz, Ipar Koreatik egingo dute lan, antza denez, ‘Lider Gorenak’ berak gonbidatuta. Erabiltzaile batzuen ustetan albistea ez da egia, webguneak egindako txantxa bat baizik.
Multimedia kanalaren azpiatal gisa, Solasaldiak gunea ireki du Argiak webgunean. Bertan hitzaldiak, mahai-inguruak eta eztabaidak aurkituko ditu erabiltzaileak. Gai zehatzen inguruan gogoetarako euskarazko materiala biltzea da asmoa. Dagoeneko 100 jarri ditugu eskura.
Tabernan zigarroak eta kalean kontainerrak erretzen ziren garaikoak dira The Arlotes euskarazko marrazki bizidunetako protagonistak. Umorez eta musikaz lagundurik, Ruben Sanchez eta Uraitz Soubies proiektuaren egileak elkartu zituen XX. mende amaierako Gasteiz hura ekarriko dute gogora. Hamar kapituluak Argiako Beranduegi saioan egongo dira ikusgai; lehenengoa aste honetan.
Iñi
Gipuzkoarra. Lehen kolpean oso tipo gogorra dela ematen du baina lasaia da. Nahiko “normala”. Gaya da baina Harryk ez dio entenditzen. Bateria jotzen du.
Bego
Bizkaitarra da, hippy itxurakoa, eta arlotea den arren, taldeko intelektualena da. Gitarra jotzen du...
Twitterrek norberak idatzitako mezu guztiak jaisteko aukera ematen du. Artxibo hori nola jaitsi azaldu du Asier Sarasuak bere Eibartik blogean. Lizentzia libreei esker ondoren irakurgai daukazue.
Microsoft enpresak, garai berrietara egokitzeko eta dirua aurrezteko asmoz, Hotmail itxi egingo duela esan du Rafael Rios enpresako marketin arduradunak, elcorreo.com-ek jaso duenez.
Lan baldintza txarretan eta muturreko eskuinarekin erlazioa duen segurtasun enpresa bateko guardiek zainduta aritzen dira Amazonek Alemanian dituen lantegiko langileak. ARD telebista kate germaniarrak Ausgeliefert! Leiharbeiter bei Amazon izeneko dokumentala eman du. Bertan, liburuen salerosketa elektronikoaren lider den enpresako aldi baterako langileen baldintzak ikertu dituzte.
Multimedia kanalean Solasaldien kanala ireki dugula jakinarazi nahi dugu. Bertan hitzaldi, mahai-inguru eta eztabaidak topatuko ditu erabiltzaileak. Gai zehatzen inguruan euskaraz egindako gogoetarako materiala bilduko dugu kanal berri honetan.
Frantziako Ikasle Juduen Sindikatu batek salaketa jarri du Twitterren jasotzen diren komentario antisemita eta arrazistengatik. Frantziako Tribunalak dio txio horiek debekatu beharko dituela 15 eguneko epean. Era berean, poliziari lagundu beharko dio argitaratu dituzten jabeak identifikatzen.
Megaupload zerbitzuaren fundatzaile Kim Schmitzek artxiboak bildu eta deskargatzeko Mega ataria sortu du, FBIk Megaupload itxi eta urtebetera. Euskaraz eta beste 31 hizkuntzatan dago eskuragarri.
26 urterekin bere buruaz beste egin du Aaron Swartz informatikariak. New Yorken zeukan etxebizitzan aurkitu zuten hilda joan den ostiralean.
Twitter sare sozialean #herrira hitza duten mezuak dituzu ikusgai ondoren.
Legez kanpoko deskargak egiteko webguneak ixteak ez du ezertarako balio, Bostoneko Northeastern unibertsitateko hainbat ikerlarik argitaratu duten txostenaren arabera. Zenbat eta gehiago zentsuratu, orduan eta atari gehiago zabaltzen dira zeregin horretarako.
Webkomikiak izeneko podcast-artxiboa Entzutekoak karpetan sartu nuen duela hilabete inguru. Beste hainbat artxiboren moduan, zulo beltzean galtzeko arriskua zuen Radio3-ko saio hark ere. Duela bizpahiru egun erreskatatu egin nuen, ordea, eta horri esker jakin ahal izan dut Aitor Eraña gasteiztarrak irabazi zuela iaz webkomiki onenaren saria Madrilgo Expocomic azokan, RIP obrarekin. Tira, horri esker jakin ahal izan dut Aitor Eraña 2009an hasi zela sareratzen hilerri bateko gora-beherak jasotzen dituen RIP webkomikia, eta iazko abuztuan amaitu zuela, behin-behinekoz bederen.
Multimedia
The Arlotes beren lehen kontzertua ematera doaz Altsasuko gaztetxean. Iristea, ordea, ez da hain erraza izango.
Musika: Queen, "Bohemian rapsody" eta La mexikana klandestina, "Mundu ederrenean"
Creative Commons legislazio eta teknologia berriak erabiliz sormenezko lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea helburu duen irabazteko asmorik gabeko erakundea da. Zergatik sortu zen eta zertarako balio duen azaltzen du 6 minutuko bideo honek.
Azpitituluak: azpitituluak.com
BAGA telebistako "Legardagutxiko errotaria" telesaioa ezagutuko dugu, munduko luzeena... 40 urtetik gora emititzen!. Bestalde, Harryk Iñi gaya dela jakin duenetik, sexualitatea besterik ez du buruan, marraskiloek bezala denok baitauzkagu emea eta arra barruan... Harryk emeak,...
Harryk amets arraroa egin du lokuluxkan; gero kalean dabilelarik, jendea ari du, eta gainera tabernan 'kokoteko' tipo itsaskor bat dago, Iñiren laguna... Zer behar du mutil heterosexual arrunt batek bere laguna gaya dela konturatzeko?
Informazio gehiago: TheArlotes.net
Osteguna da eta Harry eta gainerako arloteek ikasle pisuan daukate festatxo bat eta ondoren parranda. Iñi eta Harryk ikusten dute Baga telebistan 'Iluna'-k eginiko 'goizegi' saioko erreportai bat, euskal gizakien ligatzeko ohituren gainekoa, eta Harry saiatuko da...
Taldekoak geratu dira 'The Arlotes' tabernan entsaioa egiteko, Goizek kontatzen die lanean oso puteatua dagoela, besteak beste enkargau nazkagarri bat duelako. Bestalde Harry iristen denean talde berri baten maketa bat darama entzuteko... Atal honetan Bakterius tabernaria ezagutuko dugu...
'The Arlotes marrrazki bizidunen lehen atala.
Ostegun gaua da eta Harry prestatzen ari da kalera irteteko, Iñi, bere fakultateko lagunarekin geratu da tabernan, beste bi neska ezagutzeko (Bego eta Goiz) eta 4ek musika talde bat osatzeko.
Musika:
Kontrairo: Titiriteroak,...
Wikileaks webguneak dokumentu eta bideo ezkutuak bildu eta argitaratzen ditu. Julian Assange bere sortzailea, AEBetako agintariek galdekatu nahirik dabiltzana, TED.com-eko kide batekin aritu da atariaren funtzionamenduaz, bere lorpenez, baita hau sortzera zerk bultzatzen duen ere. Solasaldian...
Sareko Argiaren 10. urteurren ekitaldian Vicent Partal Vilaweb.cat-eko zuzendaria telebista tradizionalaren etorkizun ilunazmintzatu zen. Egungo egoeratik haratago sortzen ari diren proiektuak erakutsi zituen zuzendari kataluniarrak, eta hizkuntza txikiek ere beren aukerak izango dituztela ziur...
Vicent Partal katalan hizkuntzak urteetan egin dituen aurrerapausoei buruz mintzatu zitzaien Sareko Argiaren 10. urteurren festara hurbildu zirenei. Hemen hitzaldiaren 10 minutuko zati bat dago ikusgai.
Donostiako Victoria Eugenia antzokian ospatu zen joan zen ostiralean Sareko Argiaren 10. urteurren ekitaldia. Esti Parada ARGIAko sustapen arduraduna, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako hizkuntz politikako sailburuordea, Xabier Letona ARGIAko zuzendaria eta Vicent Partal Vilaweb-eko zuzendaria...
Hamar urte pasa dira Argia aldizkariak 1997. urtean internetera saltoa egin zuenetik. Orduz geroztik aldaketak ugari izan dira unibertso digitalean eta hauen eraginaz mintzatzen dira bideo honetan garai hartako eta egungo zenbait protagonista.
1997. urtetik gaur arte Internetek izan duen garapenari eta aurrera begirako erronkei buruz hitz egin dugu Intern unibertsoan –Euskal Herriko eta euskarazko munduan behintzat– aski ezagunak diren lau aditurekin.
Indymedia Euskal Herria web guneak bost urte bete dituela-eta, Marko Txopitea 'Txopi' Indymediako kidea elkarrizketatu dugu. Indymedia sarearen sorrera garaiez eta dituzten helburuez hitz egin digu, besteak beste.