PuntuEus

Armagintzaren finantzazio publikoa eta Israelekin harremana salatuko dute Bilbotik Getxora bizikleta martxan

2014-04-24

Iera Aranburu

Larunbatean gastu militarren eta argamintzaren aurkako 7. bizikleta martxa hasiko dute arma industrian aritzen diren enpresen aurka. Ekimena Askapena, Eguzki, Ekologistak Martxan, Kakitzat, KEM-MOC eta Komite Internazionalistak elkarteek antolatu dute.

Euskal gatazkaren egoeraz hitz egingo da atzerrian, VIII. Elkartasun Astean

2014-04-04

Iera Aranburu

Euskal Herriaren Lagunak (EHL) sareko kideek hainbat ekimen antolatu dituzte Europan eta Latinoamerikan Euskal Herriko egoeraz informatzeko. Italian, Bolivian, Txilen, Kolonbian eta Argentinan izango du oihartzuna Elkartasun Asteak.

Palestinarron min eta sufrimenduaren barrunbeetatik

2014-04-02

Axier Lopez

Palestinaren Askapenerako Herri Frontearen kide historiko Ali Mohamed Jaddehek Bilboko argazki honi jarritako testua.

Esne Beltza - Free Palestine

2014-03-27

ARGIA

Esne Beltza taldeak Biladi Hadi egitasmoarentzat egindako abestia.

Pareta bat haizeari

2014-03-26

Amets Arzallus

Al Walaja inguruko palestinarrak Jerusalemera joan daitezen eragozteko, Israelgo Gobernua eraikitzen ari den harresia. Amets Arzallus bertsolariak argazkiari jarritako bertsoa.

Elkartasuna irakasle

2014-03-24

Gabi Basa˝ez

Elkartasunezko ekintzak eta horien gaineko eztabaida teorikoak aurrera egin ahala, sozialismoaren nolakotasuna zehaztu ez ezik, beste herri batzuekin partekatu beharreko kontuak motxilan gehitu dizkigu.

Newroz, herri kurduaren Aberri eguna ospatuko da gaur Bilbon

2014-03-21

Ane Lusarreta

Komite Internazionalistek, Bilbo Zaharreko Jai Batzordeak eta Goizalde Kultur elkarteak antolatu dute Newroz jaia. Herri kurduaren egun nazionala ospatzeko bi ekimen egingo dira: Mahai-ingurua 19:30ean Zirikan, eta Bilbo Zaharreko plazan sua, janaria eta musika zein dantza kurduak.

Istante baten irudi izoztua

Bidali Hadi proiekturako, Ainere Tolosa aktoreak idatzi zuen testua Belenen Irantzu Pastorrek egin zuen argazkiaren inguruan.

Sahararen aldeko ekintzaileak Ondarroan izan dira

2014-03-14

Ane Lusarreta

Nguia El Hawasi, Hayat Erguibi eta Murghia Abdulah sahararren eskubideen aldeko ekintzaileak Ondarroako Etxelila emakumeen topalekuan izan dira beren herriari buruzko hitzaldi bat ematen.

BDP alderdi kurdua emakumeek gidatuta doa hauteskundeetara

2014-03-14

Iera Aranburu

Bake eta Demokraziarako Alderdiak (BDP) Turkian martxoaren 30ean egin behar diren udal hauteskundeetarako hautagaitza bikoitzeko sistema aurkeztuko du. Hauteskundeak irabaztekotan emakume eta gizon bana izango dira udalburu herri bakoitzean.

NATOren aurkako ekimenak, ezezkoaren 28. urteurrenean

2014-03-12

ARGIA

1986ko martxoaren 12ko erreferendumean Hego Euskal Herriak ezezkoa eman zion NATOri. Data hura gogoan, 1949an sortutako aliantza militarraren aurkako ekimenak izango dira hainbat herritan, Askapenak antolatuta.

Palestinari Euskal Herritik egindako hamaika begirada ostiraletik aurrera ARGIAn

2014-03-12

ARGIA

Ostiralean "Biladi Hadi – Hamaika begirada Palestinari, Euskal Herritik” liburua eta musika CDaren izen bereko bloga zabalduko dugu ARGIAn. Biladi Hadi brigadako kideek Palestinan egindako argazkiei buruz Euskal Herriko hainbat lagunek idatzitako testuak argitaratuko ditugu astean bitan. Ostiraletan aldiz, liburuarekin batera banatutako musika diskoaren abesti bana.
AEB

Pantera Beltzetako kide bat 44 urteren ostean aske

2014-03-07

Ane Lusarreta

Marshall “Eddie” Conway aste honetan askatu dute, kartzelan berrogeita lau urteko zigorra bete ostean.
AEB

Coca Colari boikota egiteko beste arrazoi bat

2014-02-05

Axier Lopez

Zeinek esango zidan niri AEBetako sektore arrazista, nazionalista eta atzerakoienekin inoiz bat egingo nuenik. Eta hara non, gaur da eguna. Bideoaren harira, sare sozialetan Coca-Colari boikota egiteko deia egin baitute yankietan yankienek: #BoycottCoke.

Kataluniako dantza talde bateko bi kide auzipetu dituzte presoen argazkiak erakusteagatik

Cop a Cop bastoners dantza taldeko bi kidek Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute, 2012ko Diadaren egunean bi preso politikoren argazkiak erakusteagatik.

Asel Luzarragaren kontrako muntaia bere azken liburuaren ardatz

Asel Luzarraga idazleak Los buenos no usan paraguas. Desmontando un montaje; desnudando al Estado. (Zintzoek ez dute aterkirik erabiltzen. Muntaia bat desmontatuz; Estatua biluztuz ) bere aurkako salaketa, atxiloketa eta bizipenak biltzen dituen liburua aurkeztuko du urriaren 8an, asteartearekin.

Igor Goikolearen atxiloketa erakusten duen bideoa

2013-08-21

ARGIA

Igor Goikolea brigadista euskalduna Euskal Herrira itzuli da Palestinan militar israeldarren esku egon ostean. Askapena mugimendu internazionalistak atxiloketaren bideoa argitaratu du.

Igor Goikolea Palestinan atxilotutako brigadista etxean da

2013-08-19

Xuban Zubiria

Goikolea astero AL-Ma sara herri palestinarrean egiten diren protestaldietako batean parte hartzen ari zela atxilotu zuten Israelgo soldaduek.

Baionan larunbatean Georges Abdallah askatzeko manifestazioa

Giza eskubideen aldeko eta ezkerreko hainbat talde eta elkartek deituta, martxoaren 16an manifestazioa egingo dute Baionako presondegiaren muruen inguruetan, goizeko 11etan hasita. Frantziak azken 29 urteotan preso daukan Georges Ibrahim Abdallah militante libanotarraren askatzea eskatuko dute.
CiU

'Mas'-ek ez du beti 'gehiago' esan nahi

Kataluniako Principaten hauteskunde autonomikoak aurreratuko dituztela adierazi ondoren, Artur Mas-ek, Generalitateko presidenteak, Principaten independentziarako balizko bide orri bat aurkeztu duela ikusi dugu.

Saharako 23 preso politiko epaitzen hasi direla salatzeko elkarretaratzea egin dute Bilbon

2012-10-24

Josu Urtubia

Gaur eguerdian egin da preso politiko sahararren aldeko elkarretaratzea Bilboko Marokoko Kontsulatuan, Askapenak deituta. Saleko (Maroko) espetxean dauden 23 preso politiko saharar epaitzearen kontra deitu dute protesta.

Askapena: "Euskal internazionalismoa inoiz baino beharrezkoagoa da egun"

2012-10-01

Askapenak 25. urteurren festa ospatuko du azaroaren 10ean Altsasun, 25 urte eta aurrera goaz! lelopean. Urte hauetan guztietan nazioartean lanean aritu diren brigadistek egingo dute bat Altsasun. Urteurrenaren harira emandako prentsaurrekoan zubi lanak eskaintzen jarraitzea beharrezkoa dela adierazi zuten Askapenako kideek.

Armagintzaren aurkako bizikleta martxa antolatu dute Bilbon

2012-04-12

Larunbatean armagintza eta militarismoaren aurkako bizikleta martxa antolatu dute Bilbon Askapena, Eguzki, Ekologistak Martxan, Kakitzat, Kem-Moc eta Komite Internazionalista elkarteek.

Euskal Herriarekiko Nazioarteko Elkartasun Astea antolatu du Askapenak

2012-02-16

Askapena erakundeak Euskal Herriarekiko 6. Nazioarteko Elkartasun Astea aurkeztu zuen atzo. Larunbat honetan hasi eta martxoaren 3ra arte, Europa eta Amerikako hamabost herrialdetan Euskal Herriaren eskubideen aldeko ekitaldiak antolatu dituzte. Antolatzaileen esanetan, helburua Euskal Herriaren ahotsa nazioartera eramatea da. Ekimenak Herrira, Ahaztuak 1936-77, AHT Elkarlana, Kukutza eta Ikasle Abertzaleak taldeen babesa du, besteak beste.

Kubaren aurkako blokeoak 50 urte bete ditu

2012-02-08

AEBek Kuban ezarritako blokeoaren 50. urteurrena dela eta, elkarretaratzea egin zuten atzo Bilbon. Komite Internazionalistak, Askapena, eta Euskadi Kuba elkarteek deituta, 1962.urtean John F. Kennedy, garai hartako AEBetako presidenteak, ezarritako neurria salatu zuten bertan bildutakoek.

"Biladi Hadi. Hamaika begirada Palestinari, Euskal Herritik' liburu-CDa plazaratu dute

2011-12-07

Biladi Hadi elkartasun brigadako kideak bi bider izan ziren 2010ean Palestinan. Bidaia horietan ateratako irudiei musika eta hitzak jarri dizkiete Euskal Herrian hainbat esparrutan lanean ari diren lagunekin elkarlanean.

Askapenako bost kide auzipetu dituzte

2011-09-07

Pablo Ruz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak auzipetu egin ditu iazko irailaren 28ko operazioan atxilotuak izan ziren Askapenako zazpi kideetatik bost: Walter Wendelin, Gabi Basañez, Unai Vazquez, David Soto eta Aritz Ganboa. Magistratuaren autoaren arabera, "atzerrian...

Larunbat honetan herrien independentzia aldarrikatuko du Askapenak Gernikan

2010-10-14

Askapena erakunde internazionalistak urtero ospatzen duen Internazionalista Eguna egingo da larunbat honetan Ziortza-Bolibar eta Gernika artean. "Hego Amerikako herrien bigarren eta benetako independentzia baten alde" ospatuko dute aurtengo edizioa Hego Amerikako zenbait herriren independentziaren 200. urteurrena profitatuz. Aldarrikapen eta jai egun berezia izango da, joan den irailaren 28an Espainiako Auzitegi Nazionalak bere aurka agindutako polizia operazioa gogoan izango baitute Askapenako kideek. Horregatik, larunbat honetan "internazionalismoa eta elkartasuna ez dira delitu" mezua zabalduko du Gernika-Lumoko kaleetan.

Askapenako zazpi kide atxilotu dituzte

2010-09-28

Gabi Basañez, Unai Vazquez, Itxaso Lekuona, Walter Wendelin, Ruben Sanchez, David Soto eta Aritz Ganboa Askapena erakundeko kideak atxilotu ditu Espainiako Poliziak, "ETAren nazioarteko frontea" osatzea egotzita. Albiste agentziek esan dutenez, "Europa, Erdialdeko Amerika eta...

'Gara'-ko kazetari bati ez diote Israelen sartzen utzi

2010-09-09

Garako kazetari bati Israelen sartzea debekatu diote. Askapena erakunde internazionalistak antolatutako Biladi Hadi izeneko brigada kulturalarekin zihoan Palestinara. Duela astebete inguru irten zen brigada eta tartean hainbat kazetari daude, ARGIAko bat eta Hala Bedi irratiko beste bat barne. Mezu...
Multimedia

2014-02-19  |  Internazionalismoa

Askapenaren brigada internazionalistak

Herrien arteko elkartasuna ardatz, Askapenak hainbat herrialdetara brigadan joateko aukera jarri du aurten ere, Palestina, Mendebaldeko Sahara, Bolivia, Gaztela eta Katalunia besteak beste. Esperientzia hau bizi izan duten hiru gaztek, lehen pertsonan kontatu digute zer den brigada batean...

2011-11-11  |  Internazionalismoa

Brad, beste gau bat barrikadetan

Brad Will, dokumentalgile independiente, militante anarkista eta Indymedia, komunikabide independienteen mundu mailako sareko kidea izan zen. Willek 36 urte zituen, dokumentalgile, kazetari eta argazkilari lez egiten zuen lan New York, Bolivia eta Brasilgo Indymediarentzat. Mexikoko Oaxaka...

2011-10-14  |  Internazionalismoa

Internazionalak Palestinan

Kontrol militarren gineak okupatu, indusmakinak geldiarazi, militarren atzetik joan hirian etxeak okupatzen dituztenean, palestinarren eta armadaren arteko liskarretan tartean jarri babesik gabe.. Nazioarteko Elkartasun Mugimenduaren ekintzaileak Palestinako biztanleekin bat egiten dute munduko...

2010-12-29  |  Internazionalismoa

Biladi, gure lurretik elkartasunez

Biladi Hadi -Biladi-k nire lurra edo nire herria esan nahi du arabieraz-, musikari, pailazo, idazle, kazetari eta kultur munduko beste zenbait eragilez osaturiko brigada kulturala izan da. Hain zuzen ere, arlo horietan guztietan Palestinari elkartasuna adierazteko asmoz jaiotako proiektua da.

2010-06-03  |  Internazionalismoa

Independentziaren aldarria Bruselan

Nazioarteko 50 gazte eragilek bultzatuta Euskal Herriaren independentzia eta euskal gazteriaren eskubideen defentsa aldarrikatzeko ehunka gazte bildu zituen GazteHerria ekimenak Bruselan (Belgika). Europar Batasuneko hiriburuan egindako manifestaldi honek gazte independentisten bilgune berriaren...

2008-11-13  |  Internazionalismoa

Theodulos Francos, brigadista baionarra

1936ko Gerran, milaka lagun elkartu ziren Nazioarteko Brigadetan Espainiako Errepublikaren alde borrokatzeko. Baionako Theodulo Francosek ez zuen zalantzarik izan gerrak Bartzelonan harrapatu zuenean: "La Commune de Paris deituriko batailoi antzekoa osatu genuen eta hor aritu ginen"....
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagai├▒a Argia Antza iametza Adur Luditoys