Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Presoen gaian Rajoyk ez du pausorik emateko asmorik, Urkulluk hala eskatu arren

2013-04-29

Lander Arbelaitz

Presoen gerturatzeaz ere hitz egin zuten Urkulluk eta Rajoyk joan den apirilaren 10ean egin zuten bileran, asteburuan EuropaPressek iturri jeltzale eta popularrak aipatuz zabaldu duenez. EAEko lehendakariak euskal presoen aferan pausoak emateko eskatu zion, Madrilen inmobilismoa baliatuz “ezker abertzalea biktimismoa egiten ari baita” Urkulluren ustez. Rajoyk dena entzun bai, baina ez zuen aldaketarik hitz eman.

Zer esan nahi du aurrekontuak luzatzeak?

Aurrekontu proiektua erretiratuko duela iragarri du Iñigo Urkulluk eta badirudi EAEk aurrekontu luzatuak izango dituela. Zer esan nahi du horrek?

Aurrekontu proiektua atzera botako du Urkulluk, Legebiltzarrak betorik jar ez diezaion

2013-04-25

Jon Torner Zabala

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak atzera botako du aurtengo aurrekontu proiektua, atzo Bruselan jakinarazi zuenez. Legebiltzarrak aurrekontuei betorik ez jartzea lortu nahi du Jaurlaritzak.

PP Urkulluren aurrekontuak babestetik gertuago

2013-04-17

Lide Hernando

Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria eta PPko Antonio Basagoitirekin atzo bildu ostean, bi alderdiak aurrekontuetan “gutxienekoen akordio” batera iristea gertuago egon liteke.

Urkullu eta Rajoy isilean bildu ziren joan den asteazkenean

2013-04-15

Martin Vicioso

EAEko Lehendakariak eta Espainiako presidenteak lehengo astean isilpeko bilera izan zutela jakinarazi du ABCk. Batez ere kontu ekonomikoak izan zituzten mintzagai, baina bakegintzaz ere aritu ziren.

Estatus politiko berria herritarrekin "kontrastatu" nahi du Urkulluk

2013-04-10

Urko Apaolaza

Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako gobernu programak aurreikusten du autogobernu ponentzia bat osatzea Eusko Legebiltzarrean eta hortik ateratako emaitza “herri kontrastearen mende” jarriko lukete. Gisa horretan definitu du Iñigo Urkulluk hauteskundeetan agindutako autogobernuari buruzko galdeketa, 2015erako “estatus politiko berria” ekarriko lukeena.

2005etik euskara sustatzeko aurrekontu baxuena aurkeztu du Jaurlaritzak

2013-04-08

Martin Vicioso

Euskararen sustapenerako 99,9 milioi euro bideratuko ditu Jaurlaritzak, 2005etik kopururik baxuena. Gara egunkariak gaur egin duen analisian azken hamar urteetako aurrekontuak eta euskara indartzera bideratu duten diru kopurua aztertu ditu.

EAEko aurrekontuak, Madrilekin eta Bruselarekin otzanak

2013-03-24

Juan Mari Arregi

EAJren Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoarentzat aurkeztutako aurrekontuek Madrili eta Bruselari men egiten diete. Kapitalismoak Europan inposatu duen “austeritate” filosofiarekin bat egin dute aurrekontuok; Grezian, Portugalen, Italian eta Espainian langabezia eta miseria eragiten...

Langabezia, AHT eta Urkullu

2013-03-21

Juan Mari Arregi

Urkullu lehendakariak EAEn enplegua sustatzeko plana aurkeztu du eta konpromisoa hartu du 44.000 lanpostu sortzeko 2016ra bitartean, horietatik 12.711 aurten bertan. Egungo langabezia tasa biztanleria aktiboaren %15,93koa da, eta 2013an krisiak 19.000 lagun jaurtiko ditu lanik gabe kalera. Urkulluk berak onartu du plan hau ez dela “sendagarria”, enplegu eza “arintzeko” baino ez duela balioko.

12.711 lanpostu berri sortu nahi ditu aurten Urkulluren planak

2013-03-19

ARGIA

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Enplegua Sustatzeko 2013-2016 Plana aurkeztu zuen atzo. Lau urtean 3.630 milioi euro inbertituz, 44.000 lanpostu sortzea da asmoa, eta enpresa txiki eta ertainetako beste 112.000 mantentzea. Aurten bertan, 12.711 lanpostu sortzea eta 42.185 mantentzea aurreikusten du planak. Eraikuntza arloan, enpresa txiki eta ertainetan, gazteen kontratazioan eta autoenpleguan pizgarriak izango ditu planak.

EAEko lurralde politikako aurrekontuaren %59 AHTrentzat

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren aurrekontua ia %20 mehetu da iazkoarekin alderatzen badugu. Dena dela, Abiadura Handiko Trena egiteko, iaz bezala, 350,68 milioi euro erabiliko ditu. Horrek esan nahi du Sailaren aurrekontuaren %59 AHTk irentsiko duela. 2012an aurrekontuaren %47,4 izan zen.

Gizarte gastuetara 711 milioi euro gutxiago bideratuko ditu Jaurlaritzak

2013-03-13

Jon Torner Zabala

Eusko Jaurlaritzaren 2013. urterako aurrekontu proiektuak %10,8ko murrizketa aurreikusi du: 9.316,7 milioi euroko aurrekontua izango du, iaz baino 1.132 milioi euro gutxiago. Gizarte gastuetara 711,5 milioi euro gutxiago bideratuko dira, iaz baino %9,3 gutxiago.

Fiskalitatea errotik aldatzeko eskatu du ELAk

2013-03-05

Martin Vicioso

Hego Euskal Herriko ogasunek 6.500 milioi euro gehiago bilduko lituzkete Europar Batasuneko bataz besteko presio fiskalarekin. Hori adierazi du ELAko idazkari nagusi Adolfo "Txiki" Muñozek fiskalitatearen harira egindako agerpenean. Sindikatuaren arabera, politika fiskala “errotik” aldatu beharra dago iruzurrarekin amaitzeko.

Zer sartu du maletan Urkulluk Moncloara joateko?

2013-01-30

Urko Apaolaza

EAJren eta PPren arteko harremanak gero eta estuagoak dira. Bizkaiko Aldundian eta Gasteizko Udalean adostutako aurrekontuek bidea xamurragoa jarri diote Iñigo Urkullu lehendakariari Moncloarako bidaian. Baina oraindik badaude korapiloak askatzeko, zer gai sartu ditu maletan Urkulluk gaurko bilerara eramateko? Azken egunetan egindako adierazpenen arabera, hauek izan litezke horietako batzuk.

Urkulluk espetxe politika aldatzeko eskatuko dio Rajoyri

2013-01-14

Jon Torner Zabala

Euskal presoen eskubideen aldeko Bilbon egindako manifestazio jendetsuak hainbat erreakzio utzi ditu. 115.000 pertsona bildu zirela zabaldu dute hainbat hedabidek, eta beraz, Euskal Herrian egindako manifestaziorik jendetsuena izan daiteke Bilbon asteburuan egindakoa. Batak eta besteak esan dutena bildu dugu.

Aukera bikaina naziogintzarako

2012-12-23

Xabier Letona

EAE-KO herritarrek badute lehendakari berria, Iñigo Urkullu. Baina Urkullu ez da euskal gizarteko lehendakaria, Ibarretxe lehendakariak behin eta berriz errepikatzen zuen gisan. Ona litzateke Urkulluk behin eta berriz harri berean estropezurik ez egitea. Lurrak oihuka dio ez dela euskal herritar guztien lehendakaria.

Urkullu izendatu dute EAEko lehendakari

2012-12-13

ARGIA

EAJko legebiltzarkideen botoek emandako gehiengo sinplearekin Iñigo Urkullu lehendakari izendatu du Eusko Legebiltzarrak.

EAEko lehendakariaren inbestidura saioa zuzenean

2012-12-12

ARGIA

EAEko lehendakaria aukeratzeko inbestidura saioa gaur goizean hasi da. Laura Mintegik eta Iñigo Urkulluk beraien proposamenak azalduko dituzte eguerdira bitartean. Urkulluk gaur lehendakari izateko adina babes ez daukanez, bihar izendatuko dute autonomia erkidegoko presidente gehiengo sinplez.
ETA

Urkullu, ETA desegiten lagundu

2012-11-11

Xabier Letona

ETAren amaieraren azken kapituluak jarraitzen ari denak badaki borroka armatuarekin amaitzeko emandako urratsetan, Estatuak eta alderdi gehienek beti eskatzen dutela urrats bat gehiago. Eta hala izango da ETAk bere desagerpena iragartzen duenean ere, hori ere etorriko baita eta, seguruenik,...

Bakegintzaren aukera eta murrizketen arriskua

2012-10-28

Urko Apaolaza

EAJk uste baino errazago garaitu ditu EAEko hauteskundeak, baina EH Bilduk ere emaitza oso onak lortu ditu. Bien artean azken urteotako legebiltzar abertzaleena osatzen dute. Ez dirudi ordea burujabetzaren arloan ados jarriko direnik, bakegintza eta normalizazioa sendotzea izango da bien elkarlanaren lehentasunetako bat. Murrizketei dagokienez, aurrez aurre izango dira.

Independentzia hotsak inoiz baino ozenago kanpainan

2012-10-21

Urko Apaolaza

Urriaren 21eko hauteskunde gauean bi emaitzetan jarri beharko litzateke begirada: batetik, PSEren eta PPren hondoratzea norainokoa izango ote den, eta bestetik EH Bilduk nolako estu hartuko duen EAJ. Hurrengo legegintzaldiko hitzarmenak eta politikak bi datu horien araberakoak izango dira

"Federalismoa autonomiaren parekoa bada, ez dut onartzen"

2012-10-14

Mikel Asurmendi

(Alonsotegi, 1961). Euskal Filologia ikasia. EAJko EBBko presidentea 2007tik. EAJk eta ezker abertzaleak gaur egunean ez dutela “estrategia bateratua” partekatzerik, esan digu, baita hau esan ere: “Ezker abertzaleak hartu duen ibilbidea betez gero, etorkizunean aukera hori aztertu liteke”. EAJren Eusko Jaurlaritzarako lehendakarigaia da.
EAJ

Krisiaz, autogobernuaz eta bakegintzaz mintzatuko dira Urkullu eta Rajoy

2012-06-26

null

Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaia Mariano Rajoy Espainiako Estatuko presidentearekin bilduko da gaur Moncloan. 14:30ean dute hitzordua eta 16:00etan hedabideen aurrean agerraldia egingo du Urkulluk, baina dagoeneko aurreratu du zein izango diren presidenteari proposatuko dizkion mintzagaiak. Hiru gai nagusiri helduko die Urkulluk: krisi ekonomikoari nola aurre egin, autogobernuan sakontzeko beharra (Kontzertu ekonomikoa errespetatu dezala eskatuz, besteak beste), eta bake eta normalizazio prozesua "sendotzeko" eman beharreko urratsak.

Rajoy "urratsak egiteko prest" ikusi du Urkulluk

2012-02-01

null

Bi orduz Madrilgo Moncloako jauregian batzartuta izan ziren Iñigo Urkullu EAJko burua eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Rajoyk ez du bilera osteko baloraziorik egin, baina Iñigo Urkulluren esanetan normalizazio eta bake bidean "urratsak egiteko prest" ikusi du Espainiako presidentea.

"Patxi Lopez bere irudiari begira ari den lehendakaria da"

2009-07-26

Mikel Asurmendi

PSE-EEk Arabako Foru Aldundian ez duela zentsura moziorik aurkeztuko esan aurretik elkarrizketatu genuen EAJko EBBko presidentea. Iraganeko nahiz eguneroko gaiak izan ditugu mintzagai. PSE, Batasuna nahiz PPrekiko jarrera politikoa eskaini digu Iñigo Urkulluk (Alonsotegi, 1961). Udazkena itxaron barik, politikari udan ekitea hobesten du berak.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys