Iñigo Cabacas hil zuen karga polizialeko materialaren erregistrorik ez dago, Garak jakinarazi duenez. Ertzaintzak derrigorrezko protokolo zorrotzak bete behar ditu, agente bakoitzari ematen zaizkion tresnak dokumentatuz, eta erabiliz gero arrazoiak zehaztuz.
Iñigo Cabacas. Crónica de una herida abierta (Iñigo Cabacas. Zauri ireki baten kronika) filma ostegunean estreinatuko dute, Bilborock aretoan. Naiz.info-k berriz, hilaren 22an eskainiko du. Ertzaintzaren pilotakada batek hil eta urtebetera, Cabacasi gertaturikoa lekukoen bidez kontatzen du Karlos Trijuequek ekoitzitako dokumentalak.
Istilurik ez zela jakinarazi bazioten ere, Ertzaintzaren Deustoko komisaldegiko arduradunak erasotzeko agindua eman zuen Iñigo Cabacas hil zuten gauean. Hori frogatu du Naizek eta Info7k plazaratu duten grabazio batek. Bertan, Bilboko Poza Lizenziatua kale inguruan zeuden ertzainen eta Deustuko kuarteletik aginduak ematen zituen agentearen arteko elkarrizketak entzun daitezke.
Hiltzaile bat libre dabil Ertzaintzaren baitan 2012ko apirilaren 5az geroztik. Zenbait medioren esanetan (El Correo, 2012-10-06), hiltzailea hamar ertzainen talde batean egon liteke edo akaso hiruko talde batean, baina oraingoz ez dakite nor den, tiro egin zuenean beste ertzain horiek ere tiroka...
Iñigo Cabacas gogoratzeko hainbat ekitaldi egingo da hilaren 13ra bitartean Bilbon, Polizia ereduari xake! lemapean. Ertzaintzaren pilotakada batek Basauriko gaztea hil zuela urtebete pasa denean, egungo polizia ereduari buruzko hitzaldi eta mahai-inguruak egingo dira, besteren artean.
Duela urtebete, Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek larri zauritu zuen Iñigo Cabacas Bilbon. Handik lau egunera hil zen, Basurtuko Ospitalean. Gertatutakoak ez dira argitu; ikerketa geldirik dago, eta ertzainik ez dute inputatu. Ertzaintzaren zuzendari Gervasio Gabirondoren hitzetan Cabacasen heriotza "istripua" izan zen, "inork ez zuelako nahi egindako mina eragiterik".
Iñigo Cabacas eta Xuban Nafarreteren kasuetan “indarkeria” justifikatu gabea dela adierazi du Iñigo Lamarca EAEko Arartekoak. Barne Saila kritikatu du informazioa “ukatu” eta gaia ez jorratzeagatik.
Iñigo Cabacasen heriotza eragin zuen operazioan parte hartu zuten ertzainetatik, hiruk baino ez dute aitortu eskopetekin tiro egin zutela. El Correo egunkariak jakitera eman duenez, gainerako guztiek ukatu egin dute halakorik barne galdeketetan, baina “hamar eskopeta inguru” erabili ziren gau hartan. Sei hilabete igaro dira Ertzaintzak Cabacas hil zuenetik eta agenteak oraindik ez dira pasa instrukzio epailearen aurretik, defentsak aurkeztutako peritu-frogak ere ez ditu tramitatu epaileak. “Frogak manipulatzeko denbora irabazi nahian ari direla uste dugu” adierazi dute Cabacasen senideek Garan.
Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak esan du 'Cabacas auzia' ezin daitekeela deusezean geratu, eta ondorioak izan beharko lituzkeela. "Ez dakigu Cabacasen heriotza ustekabeko baten ondorio izan zen, ala ertzain baten errua; baina gertatutakoak ondorioak izan behar ditu, gutxienez Ertzaintzaren protokolo eta praktikei dagokienean", adierazi dio Europa Press agentziari.
Iñigo Cabacasen familiak sei puntuko komunikatua aurkeztu zuen atzo (Naiz.info-n irakur daiteke, albistearen erdialdean). Bertan diotenez, Herrizaingo Sailak kalte-ordaina eskaini die esanez "komenigarriena" izango dela, "ia ezinezkoa" delako egia jakitea eta pilota jaurti zuen ertzaina identifikatzea.
Duela hiru hilabete ertzain batek jaurtitako gomazko pilotak hil zuen Iñigo Cabacas Athleticeko zale gaztea. Atzo goizean, elkarretaratze isila egin zuten Bilboko Udaletxe aurrean, udalak deituta, eta ehun bat lagun bildu ziren. Hunkituta hitz egin zuen Cabacasen aitak. Jasotako babesa eskertu zuen, baita Udalak deitutako elkarretaratzea, "nahiz eta pixka bat berandu iritsi den". Rodolfo Ares Barne sailburua kritikatu zuen ondoren.
Bilboko Udalak Iñigo Cabacasen oroimenez elkarretaratzea deitu du uztailaren 9an Bilboko Udaletxeko eskaileretan 12:00etan. Iñaki Azkunaren Gobernuak Cabacasen aldeko omenaldi bat deitu duen lehendabiziko aldia da.
Eusko Alkartasunak ez-legezko proposamena aurkeztu zuen atzo Gasteizko Legebiltzarrean, Ertzaintzak gomazko pilotak erabiltzea debekatzeko eskatuz. Atzera bota zuten egitasmoa PSEren, PPren eta UPyDren botuek, EA, Aralar, EAJ eta Ezker Anitza alde agertu ziren arren. Horren ordez, alderdi PSEk, PPk eta UPyDk horrelako materialen erabilera "mugatzearen" aldeko proposamena atera zuten aurrera. Apirilean Rodolfo Aresek iragarri zuen 2013ko urtarrilerako gomazko piloten debekatuko zituztela, salbuespeneko egoeretan izan ezik.
Duela hilabete hil zen Iñigo Cabacasen senideek deituta, manifestazio isila egingo da gaur Bilbon, Athletic Bucaresten Europa League txapelketako finala jokatzen hasi aurretik.
Oraindik ere Iñigo Cabacasen hilketaren beroan ari naiz lerrook idazten; zuek irakurtzerako denbora pixka bat igaroko da, gaia apur bat ahaztu ere bai, eta saiatuko naiz ez hoztasunez baina distantzia moduko batez idazten.
Urrunera begiratzen hasita, hogeita hamar urtera egin dezakegu...
RODOLFO ARESEK Iñigo Cabacasen hilketan Ertzaintzaren errua onartu izana eta familiari barkamena eskatu izanak bere balioa du, batez ere jarrera horrek jarraipena balu. Poliziaren biolentzia gertakarietan ez da ohikoa agintarien halako onarpenik. Baina gogoratu behar da Ares bera dela...
Milaka lagunek parte hartu zuten atzo Iñigo Cabacasen aldeko martxa isilean. Peña zuri-gorriek deituta, Athleticek Mallorcaren aurka jokatu zuen partida hasi baino ordu eta erdi lehenago abiatu zen manifestazioa Moyua plazatik San Mameserantz, Iñigo gogoan zaitugu lelopean.
Iñigo Cabacasen senide eta lagunek deituta, hamabost minutuko elkarretaratze isila egingo dute gaur Basauriko (Bizkaia) Arizgoiti plazan, 20:30ean hasita, Iñigo Pitu beti gurekin. Ez dago eskubiderik lelopean. Udalak deialdiarekin bat egin du.
Gomazko pilotak erabiltzea debekatuko dute 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera nahiz eta, neurri horrek ez dien ertzain guztiei eragingo. Horrez gain, uniformatutako ertzain guztiek identifikazio zenbaki bat eraman beharko dute 2012 ekainaren 1etik aurrera Rodolfo Aresek Legebiltzarrean egin duen agerraldian esan duenaren arabera. Horiek izan dira Aresek aurkeztutako neurri batzuk.
Atzo egin zuten hileta elizkizunean ehunka lagun bildu ziren Iñigo Cabacas gazteari azken agurra emateko. Familiak eskatuta, Jaurlaritza eta beste erakundeetako ordezkariek ez zuten hileta elizkizunean parte hartu. Athletic-eko jokalari eta klubeko zuzendaritzako ordezkari batzuk, berriz, han izan ziren.
Ertzaintzak sei pertsona identifikatu ditu Bilboko Justizia Jauregiaren ateetan, Bilboko Herri Mugimenduak egindako prentsaurrekoaren amaieran. Gaur 20:00etan Zabalburu plazan eserialdia deitu dute. Bilboko Brankak jaso du gertatutakoa ondorengo bideoan.
Autopsiak esan du gomazko pilota batek eragin duela Iñigo Cabacasen heriotza. Hau da, Ertzaintzak jaurtitako pilota batek. Zehatzago, ertzain batek. Eta pilota bota zuenak, seguruenik badaki bera dela Cabacas hil zuena, hiltzailea. Ez du gozoa izan behar, behintzat ez badu pentsatzen aginduak besterik ez zituela jaso, edo hori irakatsi diotela, edo bere lana besterik ez zuela egin, edo istripu tamalgarri bat besterik ez zela izan, edo… Denetik pasa liteke ertzain horren burutik.
Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Barne sailburuak Radio Euskadin azaldu du Iñigo Cabacas basauritarraren heriotzan posible izan dela “Ertzaintzaren aldetik arduragabekeriaren bat egotea” eta ikerketa "azken ondorioetaraino" eramango dutela esan du. Horrez gain, adierazi du gomazko piloten erabilera ordezkatzea aztertzen ari direla. Europar Batasuneko gomendio baten arabera 2012tik aurrera gomazko pilotarik ez lukete erabili behar segurtasun indarrek. Bihar azalpenak emango ditu Eusko Legebiltzarrean. Hemen entzun dezakezu elkarrizketa:
Iñigo Cabacas Ertzaintzak botatako pilotakada baten kolpearen ondorioz hil zen autopsiak argitu duenez. Lehen datuek diotenez, 28 urteko gazteak buruan zuen zauria Ertzaintzak erabiltzen duen gomazko pelota batek sortzen duenarekin bateragarria da. Golpeak buruhezurra hautsi zion, honek hemorragia eragin zuen, eta azkenik, heriotza. Lekukoek salatu dutenez, 20-30 metrotik buruaren altuerara egin zuten tiro ertzainek. Heriotza salatzeko, manifestazioa deitu dute gaur 20:00etan Algortan. Cabacasen aldeko hileta elizkizuna berriz, bihar izango da 19:30ean Bilbon.