PuntuEus

Austerizidioaren aurretik zabaldua zen prekarizidio ikusgaitza

Krisiak berak ez baina krisiari aurre egiteko agintariek erabakitako austeritate politikek neke berriak ekarri dizkiete aurreko hamarkadan denetan zabaldu den prekarizazioak eragindakoei.

Bost farmazeutikari 146 milioiko isuna jarri die Europak, antidepresibo generikoen merkaturatzea blokeatzeagatik

2013-06-21

ARGIA

Europako Batzordeak (EB) 146 milioi euroko isuna jarri die Lundbeck konpainia farmazeitukoari eta sendagai generikoen lau fabrikatzaileri, Lundbeck-ek merkaturatzen duen Citalopram antidepresiboa baino merkeagoak diren bertsioen merkaturatzea blokeatzeagatik.

Emakumearen gorputzaren brutalizazioa medikuntza modernoan

Izenburu hori dauka Marc Girarden liburuak, La brutalisation du corps féminin dans la médecine moderne. Matematikaria da ikasketaz Marc Girard eta ikerketa kliniko eta epidemiologikoan da aditua.

Europar Batzordeak sendagai generikoak saltzea oztopatu nahi dio Indiari, salatu dutenez

2013-04-11

Unai Brea

Europar Batasuna eta India Merkataritza Librerako Akordioa (MLA) prestatzen ari dira –hilabete honetan bertan guztiz amaituta egon liteke–, eta hainbat GKEk adierazi dutenez, Europar Batzordea presioa egiten ari da Indiak sendagai merkeak fabrikatu eta esportatzea oztopatzeko.

Minbiziaren aurkako botikak banatuko ditu Indiak, Bayerren patenteen gainetik

2013-03-06

Martin Vicioso

Bayerrek patentea zuen minbiziaren aurkako sendagai baten ekoizpena baimendu du Indiako Jabetza Intelektualaren Apelazio Batzordeak. Multinazional alemaniarrak aurkeztutako helegitea arbuiatu dute Periodismo Humano atarian irakur daitekeenez, eta hemendik aurrera, botikak prezio eskuragarriagoa edukiko du.

Alemaniako farmazeutika batek Greziako ospitale publikoei minbiziaren aurkako botika saltzeari utzi dio

2012-11-05

null

Alemaniako Merck KGaA enpresak minbiziari aurre egiteko botika Greziako erietxe publikoetara eramateari utzi dio, estatuak enpresarekin zituen zorrak ordaindu ez dituelako. Eribitux izeneko botikak batez ere lepoko, koloneko eta buruko kantzerrari egiten dio aurre.

Mediku jauna: botika gehiago ez, entzutea eskatu dizut

2012-05-12

Pello Zubiria

Mediku asko botiken hornitzaile bihurtu dira, osasun sisteman espezialista larregi eta jeneralista gutxiegi da, doktoreek teknologia asko darabilte baina denbora laburregia daukate gaixoentzat, familiako sendagileei sistemak arreta gutxi eskaintzen die garrantzitsuenak izanagatik... Mediku kritikoak dira horrela mintzo.

Medikuntza Fakultatea: Euskaraz %33 gaztelaniaz %67

2012-03-18

Saioa Labaka

Bi eguneko itxialdia egin zuten EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko ikasle batzuek joan den urtean. Medikuntza euskaldundu! mugimenduko ehun bat kidek komunikabideen arreta piztea lortu zuten. Euren aldarrikapena, ikasketak euskaraz egin ahal izatea. Osasun sistemaren euskalduntzea kinka larrian dagoela salatu dute.

Elikadura-alergiak: Ikerketa ordaintzen dutenek zer ikertzen duten

2012-01-15

Unai Brea

Elikadura-alergiak bikoiztu egin dira Europan azken hamar urteetan... eta batzuetan euria egiten du. Udazkenean aurkeztu zuten ikerlan eskerga baten emaitza duzu datu ikaragarri hori, baina igoeraren zergatiaz gutxi hitz egiten dute egileek. Normala balitz bezala. Ikus dezagun nor dagoen, azken batean, ikerketa horren atzean.

Elikadura-alergiak bikoiztu egin dira hamar urtetan, eta batzuetan euria egiten du

2011-11-28

Unai Brea

Hilaren 10etik 12ra Elikadura-Alergiei buruzko Nazioarteko Sinposiuma egin da Bartzelonan. Besteak beste, EuroPrevall egitasmoaren txostena aurkeztu dute bertan. 25 herrialdetan egindako ikerketaren emaitzak jasotzen ditu txostenak; hemeretzi Europakoak. 100.000 lagunen kasua aztertu dute ikerlan eskergaren egileek, eta ondorio nagusia da, nire aburuz behintzat, elikagaien ondoriozko alergiak azken hamar urteetan bikoiztu egin direla.

Generikoak errezetatu beharko dituzte medikuek, eta generikoen artean merkeenak saldu farmazialariek

2011-07-22

Lege dekretua onartu zuen atzo Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoetako osasun arduradunek osatutako taldeak. Helburua urtean 2.400 milioi euro aurreztea da.

Benetan hainbeste kostatu da botika garesti hori?

2011-07-17

Pello Zubiria

Botikak hain karu zergatik dauden galdetuta, farmaziako industriak argudiatzen du horietako bakoitza aurkitu eta frogatzeko lanak izugarri kostatzen direla. Begi zorrotzeko irakurleak aspaldi zekien hori ez zela horrela, zerbaitengatik baitira konpainia horiek etekinik handienak lortzen dituztenak. Orain, benetako zifra eta frogak azaldu dira.

"Ona da euren lanean euskara erabiltzen eta normalizatzen saiatzen diren profesionalak egotea"

2011-05-09

Pello Iturria

Farmazialari Euskaldunen Elkarteak (FEUSE) Pello Iturria nafarra saritu du FEUSEren Farmaburua sariarekin, farmazia arloan euskararen erabilera bultzatzeko eta normalizatzeko egindako lanagatik. Iruñean du farmazia, Estafeta kalean. Atzo jaso zuen saria: "Ez dugu 'Hemen,...

Tuberkulosia: Ezkutatutako pandemia

2011-05-08

Unai Brea

Munduko heriotza eragile nagusietakoa izan arren, gutxi akordatzen gara tuberkulosiaz herrialde aberatsenetan bizi garen gehienok, guztiz gainditutako zerbait bailitzan. Ez da hala ordea. Milaka pertsona hiltzen ditu egunero gaixotasun honek, eta sendatzen direnak sekulakoak sufrituta sendatzen dira. Zaharregiak dira tuberkulosiaren aurkako farmakoak.

2012rako emakume guztiak superwoman Viagra berriarekin

2010-04-18

Pello Zubiria

Urtebete barru merkatuan egongo da emakumeei libidoa iratzarraziko omen dien botika berria. Boehringer-Ingelheim laboratorioaren pilulak oraindik ez dauka izenik; bai, aldiz, konpondu behar omen duen eritasunak: emakumezkoen sexu disfuntzioa. Produktuak sortu du beharra. Mundu osoko sexologoak bildu ziren iazko uztailean International Consultation on Sexual Medicine (ICSM 2009) izeneko kongresuan. Horrelako biltzarretan ohi denez, hizlari ospetsuekin batera protagonista nagusiak farmaziako enpresak izan ohi dira, puntako berrikuntzak aurkeztuz. Pariseko biltzarrean botika izarretako bat artean bataiatu gabe zegoen, oraindik merkaturatzeko baimen guztien jabe ez delako, test guztiak osatu zain: Boehringer-Ingelheim laboratorioak laster plazaratu behar duen emakumeentzako Viagra. Pilula saldu ezinean, konpondu behar omen duen gaixotasunaz egiten zuen Boehringer-Ingelheimek promozioa bere estandean. Ahaztu “frigidotasuna” bezalako hitz itsusiak: orain emakumeen sexu disfuntzioak dira kontua. Parisen aritu zen hizlariren baten zifretan... emakumeen %40 baino gehiagok nozitzen duena. Baina zer diozu, gizona, emakumeen ia erdiak sexu harremanetan arazoak dituela? Horrela hasten da martxoan Frantziako Canal+ telebistan Spécial Investigation saioan eskaini duten erreportajea. Sophie Bonnet-ek gidatutako lanari titulutzat eman diote Les nouveaux jackpots des laboratoires pharmaceutiques (Farmaziako laborategien mauka berriak). Bonnetek hilabete luzetako ikerketa eta dokumentatze lana egin du, iturri asko arakatuz, tartean Pharmacritique blogeko arduradunei ere galdetuz. Blogan eskuragai daude erreportajearen bideoekiko loturak. Farmaziako marka handiek botikak zabaldu aurretik eritasun berriak nola sortu dituzten erakutsi du Bonnetek ia ordubeteko dokumentalean, eta adibideetako lehena balizko emakumezkoen sexu disfuntzioarena da. Sexuak beti eman du dirua. Larrutan txapeldun izateko itxaropenak, izugarri, azken urteotan Viagra pilulekin (10 euro ale bakoitza). Galdetu 650 milioi Viagra ale saldu dituen Pfizer multinazionalari, publizitatean agureak jarri ditu saltaka Queens taldearen “We are the champions” famatuarekin, baina marka laborategiak hautsi du. Gizonari sabel barreneko anaia txikia ez zutitzea marka txarra baldin bazaio, Viagraz edo gabe ederki gogortzen zaionak badu beste arrisku bat saihestu beharrekoa superman egokia izatekotan: eiakulazio goiztiarra, azkarregi korritzea alegia. Eta honetarako ere zen erremedioa Parisen, Priligy, Janssen-Cilag laborategiak merkaturatu duena. Priligyren dohainak haizatzen dituen Jacques Buvat doktoreak kameraren aurrean abonatu ditu haren birtuteak, askoz gehiago direla zakila gogortzeko arazoak dituzten gizonak baino azkarregi hustekoak dauzkatenak, hauek dakarzkien ondorio guztiekin, estresa, estutasunak, eta beste. Amerikako Estatu Batuetan gobernuak ez du legeztatu Priligy, eraginkortasuna demostratu ez duelako eta alboko kalteak sor ditzakeelako. Baina Jacques Waynberg sexologo frantsesa urrunago doa kritikan: “Aparte ez duela deusetarako balio, botika honekin naturaren legea hautsi nahi da. Arrak, naturak hala erabakita, segundo gutxi batzuetako koitorako eskubidea dauka. Contra natura da koitoa luzatu nahi izatea. Aldiz, erremedio psikiatrikoen mende jartzera goaz jende normalak”.

Eusko Jaurlaritzaren lege-zirriborroak farmazia gehiago irekitzea proposatzen du

2007-06-22

Farmazien Legea aldatzeko asmotan ari da Eusko Jaurlaritza eta horretarako proiektuaren zirriborroa idatzi du. Proiektuaren arabera, farmazia gehiago egongo lirateke biztanleko, eta farmazien arteko distantzia txikiagoa izango litzateke. Gainera, ordutegi askatasun handiagoa izateko aukera eskainiko du lege berriak eta farmazialariak 70 urtetik aurrera erretiroa hartzeko beharra aurreikusten du, besteak beste.

EPO eta hormonaz erraz puzten dira gihar globalizatuak

2006-06-11

Pello Zubiria

Milioika pertsona ari dira egunero dopatzen beren laneko edo kiroleko emaitzak hobetzeko, edo-eta itxura fisikoa aldatzeko. Tarteka horietako ale batzuk harrapatzen dituzte agintariek dopinaren kontrako kontroletan. Baina produktuok erraz eros daitezke eta denetan daude zabalduta.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys