Inoiz eroriko ez zen erraldoia, burdinaz egina, burdina egiteko. Gero etorri ziren “errekonbertsioa” eta antzeko hitzak. Gero joan ziren milaka lagun kalera. Pasaiako Luzuriaga fabrikako langileak elkarrizketatu ditu Koldo Izagirrek Voz y vida obrera: Luzuriaga, hogeita bost lekukotasun liburuan. Oroitzapenetik harago, hemen eta orain balio dezaketen esperientzien bilduma da.
CO2 tonaren prezioak hondoa jo du, 32 eurotik 5era erori da. Klima aldaketaren kontrako EBren estrategiaren porrota erakusten du horrek El Diagonaleko artikulu baten arabera.
Trenak 150 urte Euskadin
Erakusketa ibiltaria
Non: Amaia Kultur Zentroa, Irun. Data: apirilaren 28ra arte. Antolatzailea: Trenbidearen Euskal Museoa.
“Betidanik garbi izan dut tren geltokietan zain ematen dugun denbora zentzumenentzat oparia dela”. Burdinbidearen Euskal...
Acciona multinazional espainiarrak 1.040 langile ditu Nafarroan. Haietako 89 kaleratzeko eta beste 193ri kontratua aldi baterako eteteko asmoa dute jabeek. Gaur aurkeztu duten erregulazio espedientea Madrilen.
Huyck Wangner enpresak Zizurkilen duen lantegiko (Perot ohiko) hemeretzi behargin eta ELA sindikatuko hiru ordezkari Alemaniara abiatu ziren atzo, jabeei fabrika itxi ez dezaten eskatzeko.
Europar Batasuna eta India Merkataritza Librerako Akordioa (MLA) prestatzen ari dira –hilabete honetan bertan guztiz amaituta egon liteke–, eta hainbat GKEk adierazi dutenez, Europar Batzordea presioa egiten ari da Indiak sendagai merkeak fabrikatu eta esportatzea oztopatzeko.
Antolatzaileek armagintzan diharduten Euskal Autonomia Erkidegoko lantegiak industria sozialeko enpresa bihurtzeko eskatuko dute bihar, apirilak 6, bizikleta martxan. Bilbon hasi eta Barakaldo eta Getxotik igaroko da bizikleta martxa. Bi herri horiek aukeratu dituzte, izan ere bietan daude arma industrian aritzen diren enpresak.
Ipar Koreak bere instalazio nuklear nagusiaren erregaia behin baino gehiagotan eskaini zien AEBei, laguntza ekonomikoaren truke. Obamak proposamen guztiak arbuiatu zituen. Horrela azaldu du Russian Today hedabideak gaur, 2011n AEBetako Estatu Departamentuko funtzionario ohi Joel Witek Foreign Policy aldizkarian idatzitako artikulua berreskuratuz.
Petronorrek gaur inauguratu du Muskizko koke planta, Fuelolioaren Erredukziorako Unitatea. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia ez dira ekitaldian izan. Bai, ordea, Felipe Borboikoa. Meatzaldea Bizirik talde ekologistak deituta, koke plantaren aurkako elkarretaratzea egingo da 19:30ean Muskizko Kultur Etxearen aurrean.
2012ko martxoaren 25ean egin zen beheko argazkiko manifestazioa, Abantoko Udaleko Las Carreras auzoaren eta Petronor findegiko ate nagusiaren artean. Ia hamabost egunez Las Carrerasko eta Muskizko herritarrek jasan behar izan zuten hodei toxikoak eragin zuen mobilizazioa. Aire garbia arnasteko eskubidea aldarrikatu zuten orduko pankartan, baina ez hori bakarrik; gaur, oraindik, gertakari hari buruzko azalpen askoren zain jarraitzen dute.
2020. urtetik aurrera Bhutanen nekazaritza ekologikotik datozen fruta eta barazkiak bakarrik ekoiztuko dituzte. Neurri hori hartuko duen munduko lehen herrialdea izango da.
Bayerrek patentea zuen minbiziaren aurkako sendagai baten ekoizpena baimendu du Indiako Jabetza Intelektualaren Apelazio Batzordeak. Multinazional alemaniarrak aurkeztutako helegitea arbuiatu dute Periodismo Humano atarian irakur daitekeenez, eta hemendik aurrera, botikak prezio eskuragarriagoa edukiko du.
Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4. Epaitegiak aintzat hartu du 2009an Meatzaldea Bizirik elkarteak aurkeztutako errekurtsoa, eta balio gabe utzi ditu Muskizko Udalak Petronorri emandako bi jardun-baimen: koke plantarena eta CG6 kogenerazio plantarena.
Bere neutraltasunagatik da ezaguna Suitza. Hura da, ordea, biztanleko armarik gehien duen Europako herrialdea: 46 arma 100 biztanleko. Mundu osoan, soilik AEBek eta Yemenek gainditzen dute ehuneko hori, Small Arms Survey erakundeak jakinarazi duenez.
Zalapartatsua izan da astea Amazon liburu saltzaile erraldoiarenean: Alemanian daukan biltegi bateko langileak ia esklaboen pare lanean ari zirela argitaratu da, segurtasun enpresa neonazi baten zaintzapean –material ona nobela batentzat; idazten baduzu, Amazonek salduko du ziur–.
EAJ izan ezik Eusko Legebiltzarreko talde guztiek babestu zuten Epsilonen finantzazioarekin gertatutakoa ikertzeko PPk egindako proposamena.
Espainiako Estatuan, bere burua goresten duen politikari orok, badaki ezin duela karrera politikoa nola hala amaitu. Kapitalarekin lotzen duen zilbor hestea ez da berehalakoan hautsiko. Energiaren sektorea da horren adierazgarri: presidenteak, idazkari nagusiak, ministroak… crème de la crème guztiak amaitzen du gas, petrolio edo elektrizitate enpresa nagusietako organoetan. Bruno Estrada ekonomialariak El diario.es-en dio, Espainiaren dependentzia energetikoak baduela zerikusirik horrekin.
Jarrera bakezale eta antimilitarista erakusten ez duen krisiaren aurkako politika oro, herren ibiliko da hasieratik, Rafel Poch La Vanguardiako kazetariak Diario de Berlin blogean idatzi duenez.
(Arbizu, 1947) fraide bidean jarri zuten etxean, 9 urte zituela Oñatira bidalirik. Agustindar laterandarretan ikasi zuen, eta Gasteizen zen 1968an, Teologia ikasketak burura eramateko asmotan, Eusebio Osa zenaren gidaritzapean. Apaiz langileen sasoia zen, eta Teologia ikasketak egin...
Noizbait, emaila buzoian. “Eusebio Osaren ikasle izandakoa den Felix Razkin elkarrizketatzea gomendatu nahi dut. Erretiratu berri da, badauka zer kontatua euskalgintzaren, Euskal Herriko historiaren eta beste hainbat gairen inguruan. Gasteizen bizi da, eta bere telefono-zenbakia da…”. Abian zara bila, zer aurkituko...
78.000 eurotik gora kobratzen dituzte urtean ondorengo erakundeetako zuzendari orokorrek 2011ko datu ofizialen arabera: Etxepare Euskal Institutua, Lanbide, Energiaren Euskal Erakundea, Hazi, SPRI, EAEko Teknologi Parkeen Sarea eta Osakidetza. Sueldos Publicos webguneak seinalatu duenez, Mariano Rajoy Espainiako presidentearen soldata ofiziala baino altuagoak dira zenbaki horiek.
Orain arte egindako hirugarren murrizketarik handiena izango da eta 2017rako orain dauden 102.000 soldadutik 82.000ra jaisteko helburua dute, XVIII. mendetik armada horrek eduki duen soldadu kopururik txikiena AFP agentziak dioenez. Estatuak 38.000 milioi libra (45.000 milioi euro baino gehiago) aurreztuko lituzke.
Uruguaiko merkantzia-tren zerbitzua pribatizatzea aurreikusten duen negozio plana eskaini dio Euskotren enpresak herrialde hartako gobernu presidentziari. Proposamenak 900 milioi euro inguruko inbertsioa izango luke, eta Espainiako, Euskal Herriko eta Uruguaiko enpresen parte-hartzea.
Ipar Euskal Herriko ekonomiari begira jarri gara. Industri arloa aztertu dugu bereziki, baina laborantza eta turismoa begitik kendu gabe. Lurralde Elkargoa sortzearen aukerak animatu gaitu industria txikiaren esparruan diharduten lau eragilerengana joateko. “Nolako Lurralde Elkargoa nahiko zenukete tokiko ekonomia eraikitzeko?” galdetu diegu.
Azken egunotan, Espainiako Zerga Agentziak salaketa larria egin du Durangoko familia abertzale bati loturiko makina erremintako enpresa baten kontra. Telebistek, irratiek eta egunkariek –nazioartekoak barne– handitasunez zabaldu dute albistea, argazki eta guzti. Baina hedabideak...
Espainiako Defentsa ministroa, Pedro de Morenes y Alvarez de Eulate, Getxon jaio zen orain 64 urte. Ez zaituztet aspertuko bere lorpen akademiko eta bestelako datu biografikoekin, Wikipedian daude eta (euskaraz hemen, gaztelaniaz hemen). Goazen zuzenean 1996ra: Alderdi Popularrak Espainiako hauteskundeak irabazi ostean, Defentsako Estatu Idazkari kargua hartu zuen Morenesek, eta hantxe egin zuen legegintzaldi osoa. Aznarren bigarren agintaldian, berriz, Segurtasun Estatu Idazkaria izan zen besteak beste.
Espainiako Defentsa Ministerioak armagintza enpresekin dituen zorrak kitatzeko, alegia, kontuak "egunera jartzeko", Kongresuak 1.783 milioi euroko aparteko kreditua ematea erabaki du, PPren eta UPNren aldeko botoekin.
Mediku asko botiken hornitzaile bihurtu dira, osasun sisteman espezialista larregi eta jeneralista gutxiegi da, doktoreek teknologia asko darabilte baina denbora laburregia daukate gaixoentzat, familiako sendagileei sistemak arreta gutxi eskaintzen die garrantzitsuenak izanagatik... Mediku kritikoak dira horrela mintzo.
Larunbatean armagintza eta militarismoaren aurkako bizikleta martxa antolatu dute Bilbon Askapena, Eguzki, Ekologistak Martxan, Kakitzat, Kem-Moc eta Komite Internazionalista elkarteek.
Eusko Jaurlaritzak atzo jakinarazi zuenez, Muskizen (Bizkaia) duen findegia ixteko agindu zion duela bi aste Petronorri, isuritako bentzeno partikulen maila altuagatik. Konpainiak, aldiz, azaldu du ez dituela ateak egun bakar batean itxi, eta ez duela legeak zehaztutako gehienezko isuri maila gainditu.