Piztu Ezazu Argia 970x90

 Liburuak 

Hustu gabeko iturria

Saioa Ruiz Gonzalez

2359. alea
2013-03-03
alde 1    kontra 0


Andrej Longo::Hamar


Pasazaizte, 2012


Itzultzailea::Josu Zabaleta


Hamar zenbaki esanguratsuak (Dieci, 2007) eman dio izena Andrej Longoren liburuari. Bertan, Hamar Aginduak hari narratibo gisa hartuta, Napoliko egunerokotasun bortitza irudikatzen duten kopuru bereko istorioak biltzen dira.

Jainkoak agindu bezala zintzotasunez bizi beharra dugu, eta horretarako 1etik 10erako lehentasun-ordena sortu zuen. Hau da, zeruan bake eternoa eskuratu ahal izateko, lege moral perfektuaz jabetzeko errezeta pasa zigun.

Denborak aurrera egin ahala Lege Santuak guregan eraginik ez duela uste dugu baina, tantak badira ere, iturri beretik edaten jarraitzen dugu. Ihesi egin nahi izan badiogu ere, 1etik 10era edo dena dela, estruktura jerarkiko baten menpe bizi gara. Horregatik, katolizismoak ezarri digun Jainkoaren gauza guztien gaineko lehentasunaren dogma forma eta irudi desberdinak hartuz joan dela esan daiteke. Horren errepresentazio argia, hain ezaguna zaigun mafia siziliarrean aurkitzen dugu.

Napoliko bazter ilun itogarrietan girotzen diren ipuinek helarazi bezala, mafiak ordezkatu du Jainko Jaunaren irudia. Katolizismoaren printzipioetatik ez oso urrun, La Cosa Nostrak ezarri duen arau zerrenda –Capo(jainko)aren esanei kasu egin, lanean zintzoa izan, familia eta oinordekotzaren garrantzia, ondasunak, emakumearen isiltasuna– bilakatu da Napolin bizirauteko lege sakratua. Liburuan barrena murgildu ahala konturatzen gara, jainkoak gauza guztien motor gisa funtzionatzen duen bezala, gertakizun ororen atzean mafia ezkutatzen dela: “…eta arauak bete nahi ez badituzu, ez dago dudarik bala bat sarraraziko dizula buruan. Horrela funtzionatzen baitute hemen gauzek” (8. orr).

Josu Zabaletak euskaratu dituen hamar istorio gordin hauetan, Longok, beste askok aurretik egin duten bezala, jainkotasunaren sinbologia zapuztu nahi izan duela pentsa dezakegu. Oraindik ere kultura judu-kristauan errotzen den tradizio bati uko eginez, miseria gizakiarena baino ez dela agerian uzten duen errealismo zikinaren korronteari heldu dio Napoliko alderdi gogorrenaren ereduaz baliatuz. Azken finean  “norbaitek egin behar zuen, ezin genuen betirako jarraitu horrela” (43. orr).

Ipuin liburu gehienetan bezala, honetan ere denetarik topatzen dugu. Badira astun egiten direnak, hotz uzten dutenak, amaiera irekikoak eta alderantziz, baita bitan edo gehiagotan irakurtzea merezi dutenak ere. Borobilduz, Longorena liburu irakurrien zerrendan sar genezake.

Piztu Ezazu ARGIA 685x50
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
azala  
azala2358
 
azala2357

2359 zenbakia.
2013ko martxoaren 03a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys