Piztu Ezazu Argia 970x90

 Elkarrizketak 

Su Ta Gar: «Oportunistatzat jo gaituztenek ez dute putzik balio»

Alberto Irazu

1316. alea
1990-12-09
alde 0    kontra 0
"Su Ta Gar" musika taldeari elkarrizketa

«Etsi gabe» diskoa grabatzen ari dira
Su Ta Gar: «Oportunistatzat jo gaituztenek ez dute putzik balio»
Entzun duten guztia hitz gozoak izan ez badira ere, sekula ez bezala ari dira Su Ta Gar-ekoak "etsi gabe" lanean IZko estudiotan.
Gauzek okerreko bidea hartzen ez badute, otsaila alderako izango da zer entzun laukoteak plazaratuko duen elepea aitzaki.

ARGIA. Noiz hasi zineten? Zenbat kontzertu eman dituzue tarte horretan?

SU TA GAR. 88an hasi ginen jotzen. Gure lehenengo kontzertua urte hortako Abuztuaren 14an eman genuen. Ordutik hona hirurogeita bost bat kontziertu egin ditugu.

A. Ez da lehenengo aldia estudioko lanei ekiten diezuela. Iaz kaleratutako maketa hor dago horren erakusgarri. Atzera begira, zer nolakoak izan ziren lehen emaitzak?

S.T.G. Egia esan bi maketa izan dira, baina jende gehienak bat baino ez du ezagutzen. Lehenengoa mahai bat erosi eta lokalean nola hala grabatutako zinta izan zen, Eibar eta ondoko herrietan lagunentzako zabaldutakoa. Bigarrena berriz, toki gehiagotara heldu zen, mila bat kopia edo salduko genituen.

A. Nola jaso zenuten diskoa grabatzeko eskaintza? Zein disketxek kaleratuko du zuen lana?

S.T.G. Gure kontaktua den Matxitxak deitu zigun, disketxekoak gure kantekin disko bat ateratzeko prest zeudela esanaz eta nahi ote genuen galdezka. Baietz erantzun genuen eta kantak prestatzeari ekin genion. Orain estudioan sartuta gaude, Kaki Arkarazo tekniko dugula. Hiru astetan zehar ariko gara «Etsi gabe» grabatzen.

A. Zenbat kanta izango dira?

S.T.G. Disko normalak hamar kantuz osatuta daude, baina Konpakt diskoan hamaika sartu ditugu. Singlea ere kaleratuko dugu, oraindik ze bi kantek osatuko duten jakin ez badakigu ere.

A. Euskarazko lehengo talde heavya izan zarete, hori dela eta oportunistatzat jo zaituztenak ere izan dira, egoeraz aprobetxatu nahi izan duzuela esan duenik...Doazela pikutara! Ergelak!. Ez da batere logikoa holakorik pentsatzea eta are gutxiago horrelakoak esaten hastea. Guk horrelako kritikak ez ditugu kontuan hartzen, tankera horretako jendeaz paso egiten dugu. Oportunistatzat jo gaituztenek ez dute putzik balio.

A. Dena den, zuen entzulegoa ez da entzulego heavy tradizionala...

S.T.G. Ez. Entzulegoa euskalduna dugu. Baina beste era batekoa. Delirium eta Hertzainak entzuten duenik etor daiteke gure kontzertu batera. Hizkuntza ulertzen ez duten heavyak ere etortzen dira.

A. Entzulego euskalduna aipatu duzue... hori zalantzarik gabe euskara erabiltzen duzuelako da. Zer moduz moldatzen dira Euskara eta heavya?

S.T.G. Beste gauza batzuk alde batera utziz, euskara erdara baino hobeto gelditzen da guk jotzen dugun musikan, lirikoagoa bait da. Honek muga batzuk ezartzen dizkigu kanpora ateratzeko orduan baina...

A. Zuen letretan"Gudari" eta "Jo ta ke" kasu-Euskal Herriko egoerarekin loturiko gaiak jorratu dituzue, diskoa atera osteko etapan ildo beretik jarraituko al dute zuen hitzek? Maiz gertatzen den gauza izaten bait da famatu izan aurretik oso erradikalak izandakoak garai batetan esandakoetaz erabat ahaztea...

S.T.G. Gure letrak nahikoa fuerteak dira, tortura, Euskal Herrian gertatzen diren gauzak... Inguratzen gaituzten gaietaz aritzen gara, bai politikotaz bai gizarte mailakotaz. Gure hitzetan mitologia heavyek hain erabiliaere ageri da, beti ere hemengoan oinarrituta, hala ere. Honen adibidea «Mari» kanta duzu. Orain arte bezala segitzeko asmotan gara.

A. Gaztetxe eta antzeko toki txikitan kontzertu asko egin dituzue, hasi berriak diren taldeentzat jotzeko lekuak ba al daude? Infraestruktura aldetik ba al da non jo ?

S.T.G. Gaztetxoekin kriston aurrerapausua egin da. Gaztetxeak gero eta leku haundiago eta hobetan jo ahal izateko bidea dira, - udaletxeren batekin kontratu on bat lortzeko esate baterako.

A. Hala ere, garai batetan talde heavyek ez zuten Gaztetxeetan jotzen. Orain hasi zarete, zer dela eta aldaketa hori, ez al zarete beńarrak jota edo joaten hasi?

S.T.G. Gaztetxeetako kontzertuek punk eta antzerakoetara jo izan dute beti, eta horiek Heavyaren kontrakoena dira. Gaur egun pentsakera hori aldatu egin da, jendeak onartu egiten du talde Heavyek gaztetxetan jotzea, garai batetan jende askok ez zukeen hori onartuko! Talde heavyen aldetik harrokeria egon izan da akaso, baina baita horrelako tokitan jotzeko beldurra ere.

A. Gaztetxeak alde batera utzita eta heavyari dagokionez, gaur egun Trash Metal korrontea da indarrean dagoena, eta disketxe haundiak ere alde horretara jo dute nabarmen. Zuen heavya berriz, nahikoa tradizionala da...

S.T.G. Bai, Trash-Metal eta Hardcore aldera jo dute gehientsuek. Espazio berri bat ireki da eta horruntz jo da kriston mugimendua sortaraziz, beraz normala da konpainia haundiek joera hori bereganatzea. Nahiz eta mugimendua horrelako gauzen kontra joan berez, jende asko etorri da modak aginduta. Gu klasiko samarrak gara hala ere, Estigia, Soziedad Alkoholika eta holakoen ondoan.

A. Berehala egin duzue tartetxoa musika lokalean. Zein izan da hain azkar igotzearen arrazoia?

S.T.G. Gauza ezberdinak ateratzen direnean atentzioa deitzen dute. Guk euskaraz abesteak, herri honen egoeraz kontzientziatuta egoteak eta gainerakoa orain arte egin denarekiko ezberdina izan da, heavy mailan behintzat. Baliteke hori izatea.
Alberto Irazu
Eńaut Apaolaza

Hasiera hasieratik Heavy klasikoari lau Eibartarrek.
48-49


Gaiez\Kultura\Musika\Musika mode\Taldeak\SU TA GAR
Egileez\IRAZU1\Kultura
Egileez\APAOLAZA1\Kultura


Piztu Ezazu ARGIA 685x50
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 

Publizitatea

azala  
azala1315
 
azala1314

1316 zenbakia.
1990ko abenduaren 09a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys