Euskal Kulturaren Hari@
Eguraldia

Errepideen egoera ezagutzeko:

Tlf: 902112088 (EAE)
Tlf: 900400100 (Naf.)
www.trafico.euskadi.net

GURE AZOKA
Apiterapia liburuaren azala

KANALAK
Euskarri elektronikoak
Literatura
Administrazioa euskaraz
Egunkariaren itxiera


Gaurko hari@
Jaso Hari@ e-postaz
Harpidetza datuak aldatu
Harpidetza eten

BILAKETAK
Larrunen bilaketa aurreratua

ZERBITZUAK
@kaixo doako posta
Postalak
Euskal Kulturaren Aurkibidea
Bilatzaileak

Kioskoa
Euskara
Atsotitzak


 ALBISTEAK
Irratia
Sanzek ez du bilerarik egingo Euskalerria Irratikoekin
Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanz ez da Euskalerria Irratiko kideekin bilduko. Lehiaketa prozesu batean parte hartzen ari diren erakunde edo pertsonak bere bulegoan ez hartzeko araua duela argudiatu du. ("Berria")Lagun bati bidali  
Gara
Irakaskuntza
Nafarroako herritarren babesa jaso du "Bai Eskolak Euskalduntzeari!" kanpainak
Euskal Herriko euskalgintzako eta hezkuntzako hamabost herri eragilek otsailean abiatutako Bai Eskolak Euskalduntzeari! kanpainak Nafarroako gizartearen babesa jaso zuen atzo (otsailak 28). Iruñean egin zuten sinadura bilketara hainbat jende ezagun ere hurbildu zen. Datorren larunbatean (4) berriz, giza katea egingo dute Iruñean, Euskal Herriko eskolak euskalduntzeko eskatzeko. ("Diario de Noticias de Navarra")Lagun bati bidali  
Berria, Gara
Normalizazioa
BAMek frantses hutsean banatuko ditu hondakinen bereizketari buruzko gidak
Baiona-Angelu-Miarritze (BAM) hiri elkargoak hondakinen bereizketa selektiboa sustatzeko kanpaina jarri du martxan. 55.000 gida banatuko dituzte etxebizitzetan, frantses hutsean. Hiri elkargoko prentsa arduradunak azaldu duenez, argitaratu zuten azken gida ere frantsesez egin zuten baina inor ez zen kexatu eta horregatik, oraingoan ere ez dute pentsatu gida euskaraz kaleratzea. Lagun bati bidali  
Berria
Kultura
Euskadiko Museoen Lege-proiektua onartu du Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Euskadiko Museoen Lege-proiektua onartu zuen atzo (otsailak 28). Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak azaldu duenez, Lege-proiektu horrek "museoak ondasunak gorde eta babesteko lekutzat jotzen ditu". Horrez gain, museoak "parte-hartze kulturala eta zientifikoa sustatzen duten espazio" bilakatu nahi ditu. Onartu berri den Lege-proiektuan EAEko Museoen Aholku Batzordearen sorrera ere aurreikusi da. ("Noticias de Gipuzkoa") ("El País")Lagun bati bidali  
Berria, Deia, Diario de Noticias de Alava, El Correo
Musika
Iñigo Alberdi izendatu dute Euskadiko Orkestrako zuzendari
Iñigo Alberdi Amasorrain da Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendari nagusi berria. German Ormazabal ordezkatuko du. Iñigo Alberdi Zuzenbidean lizentziatua da. Musika ikasketei dagokienez, goi mailako bi titulu ditu: Musika Pedagogia eta klabezin irakaslea. Musika kontzertuen antolakuntzan ere aritu da. Hala, Azkoitia, Azpeitia eta Bergaran egiten den Organo Erromantikoko Zikloaren sortzailea da. Musika kritikak ere idatzi ditu hainbat komunikabidetan. EOSeko Administrazio Kontseiluak joan den asteko bileran onartu zuen Iñigo Alberdiren izendapena eta Eusko Jaurlaritzak atzoko (otsailak 28) gobernu bileran berretsi zuen. ("Noticias de Gipuzkoa")Lagun bati bidali  
Berria, Gara, El Diario Vasco, Deia, Diario de Noticias de Alava
Kultura
Roberto Arlt-ek Euskal Herriaz idatzitako kronikak plazaratu ditu Txalapartak
Roberto Arlt argentinar idazlea Euskal Herrian izan zen 1935eko azarotik 1936ko otsaila arte. Bertan ikusitakoari buruz 40 kronika inguru idatzi eta Argentinako El Mundo egunkarira bidali zituen. Txalaparta argitaletxeak idatzi haiek bildu ditu Aguafuertes vascas liburuan. Zaloa Basabek apailatu du lana. ("Deia")Lagun bati bidali  
Berria, Gara, El Diario Vasco
Literatura
Mariasun Landa IBBYren zerrendan sartu dute
Mariasun Landaren Krokodiloa ohe azpian liburua International Board on Books for Young People (IBBY) erakundearen Ohorezko Zerrendan sartu dute. Mariasun Landak 2003ko Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazionala irabazi zuen lan horrekin. IBBY erakundeak haur eta gazte literaturako mundu guztiko adituak biltzen ditu. ("Noticias de Gipuzkoa")Lagun bati bidali  
Eitb24.com, Kaixo!, Deia, El Diario Vasco
Zinema
Zinebi jaialdiko filmak proiektatuko ditu Zinebiklubek
Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailaren ekimenez sortutako Zinebiklub ekimena bihar (2) jarriko dute martxan. Ekimen horren baitan, Zinebi Bilboko Film Labur eta Dokumentalen jaialdian parte hartu duten filmak eskainiko dituzte doan, ostegunero, Barrainkua kalean dagoen Abantoko Udaltegian. ("Berria")Lagun bati bidali  
Gara, Kaixo!
Bertsolaritza
Beñat Gaztelumendik irabazi du Abra saria
Beñat Gaztelumendi añorgarrak irabazi zuen joan den larunbatean (otsailak 25) jokatutako bertsolari gazteentzako Getxoko V. Abra saria. Bigarren postua Azkaingo Xumai Muruak lortu zuen eta hirugarrena berriz, Gorritiko Julio Sotok. Bestalde, Iñaki Apalategi nagusitu zen joan den ostiralean jokatutako Erniarraiz sarian. Gaztelumendi bigarren geratu zen. Lagun bati bidali  
Berria, Irutxuloko Hitza

 IRITZIAK
Irakaskuntza
3Ldun
Koldo Biguri, itzultzailea. "Ingelesak du gaur egun ospe osoa. Irratiak egunero sartzen digu belarritik ingelesa ikasi gabe jai dugula. Bada, prozesuak indarra hartzen duen neurrian, berandu gabe ikusiko dugu proiektu piloto hirueledun hauek nola eramaten gaituzten egunen batean osperik handieneko hainbat lizentziatura ingeles hutsez eskaintzera; unibertsitate pribatuek egingo dute lehenago, zalantzarik gabe; eta ez musu truke (...) Hizkuntza-ordezkapen prozesu berri honetan, zein txoko geldituko zaio euskarari?" (2006/03/01) ("Diario de Noticias de Alava")Lagun bati bidali  


 ADIERAZPENAK
Zinema
Film laburrak: sormenean luze, azpiegituran motz
Joxe Mari Goenaga eta Ane Muñoz, zinemagileak.
Joxe Mari Goenaga: "Ekoizpen etxe dezente dago Euskal Herrian baina gehienak ETBri begira daude, hau da, telebista-ekoiztetxeak dira. Ez diot txarra denik baina egia da produktua modu batekoa ateratzen dela telebistara begira egonda: produktu telebisiboa".

Ane Muñoz: "Hemen falta dena industria da. Ekoizpenak daude, ikusleak ere asko, baina bitartekorik ez: erosleak, saltzaileak, banatzaileak, erakusleak... Beharbada administrazioak egin lezakeena alor horietako enpresa eta langileak nolabait bultzatzea da, diru laguntzen bidez edo, laburrei kasu egin diezaieten".
(2006/02/26, 2.029. zenb.)
Lagun bati bidali  
Argia
Musika
Txoriak, omenduak eta beste zenbait adiskide
Mikel Laboa, musikaria. "Beti oinarri bat izan behar da aurrera egiteko, eta oinarri hori tradizioak eman dezake. Eta ez da gure kontua soilik. Picassok asko maite zituen Afrikako pinturak. Hori bai, aurrez egindakoa kopiatzeak ez du zentzu handirik, baina oinarri hori izatea oso inportantea da horretarako". (2006ko otsaila-martxoa, 47. zenb.) ("Entzun")Lagun bati bidali  

Musika
Jamaikar soinutik gertuago
Konsul, 12 Tribu taldeko abeslaria. "Entzuten dugun reggae gehiena ingelesez entzuten dugu eta errazago egiten zaigu horrela abestea. Jamaikar reggaea egin nahi baduzu ingelesez egin behar duzu. Euskararekin saiakerak egiten ditugu baina ez da erraza reggaearen sonoritatera moldatzea. Lanean jarraituko dugu". (2006ko otsaila-martxoa, 47. zenb.) ("Entzun")Lagun bati bidali  

Kultura
"Sortzaile petoa naiz eta nire proiektuak une bakoitzean nagoen lekutik haratago doaz"
Enrique Santiago, Barañaingo Auditorioko kudeatzaile ohia. "Modan dagoena hori da ('profil ekonomikoagoa' duen kudeatzailea). Gauza bera al da ehorztetxe bat edo auditorio bat kudeatzea? Edozein modutan, arazoa ez da kudeatzailearen profila, kultura eraikinak egiteko besterik ez dela erabiltzen baizik (...) Kultura eta politika lagun onak izango dira politika garbigailuan sartu, garbitu eta benetan politika denean; ez txutxu-mutxu eta gerrak eragiten dituzten ezkutuko interesen joko nazkagarri horiek". (2006/03/01) Lagun bati bidali  
Diario de Noticias de Navarra
Kultura
"Nevadako Unibertsitateko Euskal Liburutegia euskal gaietarako Euskal Herritik kanpo dagoen erreferente handiena da"
Imanol Irizar, HABE Liburutegiko arduraduna. "Zuk erantzun nahi badiozu gizarte zabal bati, geografikoki urruti samar dagoen jendeari, beste sistema batzuk antolatu behar dituzu. Gaur egun hori, hainbat gauza behintzat posible dira teknologi berriei esker. Azken urteotako lana izan da, nolabait, katalogazio guztia egunean izan eta Internet bidez eskaintzea". (2006ko otsaila, 366. zenb.) ("HABE")Lagun bati bidali  


 ALDIZKARI OFIZIALAK
Kultura
Kultura Saila.
25/2006 DEKRETUA, otsailaren 14koa, Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duena.
Lagun bati bidali  
EHAA






ARGIA astekaria
ELKARRIZKETAK 1963-98

ZER BERRI
Azken ordukoak
Egunkariak
Irratiak
Telebistak
Aldizkariak
Buletinak
Irakaskuntza
Kultura
Agenda
Eguraldia
Zinema
Kirolak
Ekonomia
Internet
Eztabaidaguneak
Zerbitzuak

Argia, euskal kulturaren astekaria

Denbora-pasak eta hitz jokoak




.
 
.
   

RSS Sindikazioa 1.1.

Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia
ARGIA. Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403