Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Euskal estatua, nola eta nolakoa

2013-03-31

Joseba Egibar

Euskal Nazioa osatzen duten herritarren elkartea da Euskal Herria. Politikoki, Euskadi izena duen Nazioa, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa biak, Lapurdi eta Zuberoak osatua. Nazio kontzientzia duen herriari, zer izan nahi duen erabakitzeko eskubidea dagokio, nazioartean funtsezko giza eskubidetzat aitortua: autodeterminazio-eskubidea.

Zaila, baina izango da

2013-03-31

Carles Puigdemont

Kataluniak Estatua lortzeko prozesua bere azken fasean sartu da, seguruenik konplexuena eta korapilatsuena. Kosta ahala kosta herritarrak burujabetza kontsulta batera deitu behar ditugu, eta egoera horren mugara iristen garen neurrian, posizioak gero eta gehiago definitzen dira.

Indepen... zer?

2013-03-31

Pako Aristi

Euskal jendea oso galduta ikusten dut independentziaren gaiaren aurrean, eta harritzen naiz, zeren, teorian, independentziaren bidea jorratzeko sortu zen ETA, eta PNVren lan instituzionalak ere helburu hori agertu izan du, lotsati eta urtean behin bada ere, jomuga.

"Hitz magiko bat balego, hori aldebakartasuna da"

2013-03-31

Xabier Letona

Asko hitz egiten da independentziaz, eta helmuga horretara iritsi nahi duenak badaki bidea langaz betea dagoela. Bide horretako oztopoez, aukerez, eta  kontraesanez, aldiz, gutxi hitz egiten da. Hori da orrion helburua, horietan sakontzea. Egoera aldatzen ari da Europan, hor dira Kataluniako eta Eskoziako kasuak, eta Euskal Herriari ere zabal dakioke bere leihoa. Euskal independentismoa zertan den aztertzeko elkarrizketatu dugu Mario Zubiaga, EHUko Euskal Nazionalismoari buruzko Masterraren burua. 

Independentzia epeka, zatika?

2013-03-31

Floren Aoiz

Ikuspegi aldaketa sakon eta zabala gertatzen ari da Euskal Herrian independentziaren aitzin. Afera ez da zenbaki esparruan mugatzen.

Espainiako armadako jeneral batek Katalunia erasotzeko aukera iradoki du

2013-03-04

ARGIA

Otsailaren 6an Madrilen Espainiako Konstituzioari eta armadari buruzko konferentzia egin zuten. La Tribune egunkari frantziarrak dioenez, “erreserban dauden hainbat ofizialek hitza hartu zuten”, tartean Juan Antonio Chicharro generalak. “Kezka sentsazio orokorra adierazi zuen, beldurra, segurtasun eza eta nahasmena Espainiako armadan Kataluniaren balizko sezesioaren aurrean”.

Aljeria 1962, Katalunia 2014

2013-03-03

Xabier Letona

Txiki Benegas, PSOEko diputatua (El Pais, 2013-2-21): “Espainiar lurraldearen zati bat banatzeko proposatzen den erabaki eskubide hori ez da eskubide bat; nahi bat izan daiteke, helburu edo aldarrikapen politikoa, baina ez eskubidea”. Arrazoi askok eragin zuten XX. mendeko...

Italiako hauteskundeei begiratu independentista

2013-02-20

Martin Vicioso

Igandean eta astelehenean izango diren Italiako hauteskundeetan parte hartuko duten mugimendu autonomista eta independentisten analisi bat egin du vilaweb.cat webgune kataluniarrak. 630 diputatu eta 315 senatari aukeratuko dituzte, eta guztira 184 hautagaitza aurkeztu dira, horietatik batzuk euren lurraldearentzat beste estatus bat eskatzen dutenak. Zaila izango dute ordezkaritza lortzea, bozken %4a lortu behar baitute.

Legeetatik at, legea hautsi barik

2013-02-03

Xabier Letona

Katalunian hasi da independentziaranzko oztopo lasterketa. Orain, gobernuak badu legitimitate instituzionala erreferenduma deitzeko eta ez nolanahiko gehiengoarekin: 85 adierazpenaren alde eta 41 aurka (gehi CUPeko bi abstentzio). CiUren eta ERCren akordioaren arabera, erreferenduma 2014an...

Kataluniako subiranotasunaren eta erabakitze eskubidearen aldeko adierazpena euskaraz

2013-01-24

Lander Arbelaitz

Atzo Kataluniako parlamentuak subiranotasun aldarrikapena onartu zuen, eta hala, subjektu burujabea dela adierazi zuen gehiengo zabal batekin. 85 bozka alde, 41 aurka eta 22 abstentzio. Vilaweb agerkari digitalak irakurleei testua beste hizkuntzetara itzultzeko laguntza eskatu zien eta hainbat izan dira egindako itzulpenak. Horien artean Andoni Urtasunek euskarara itzuli zuen testaua pixka bat zuzenduta ekarri dugu hona, Creative Commons lizentziei esker. Originala hemen ikus dezakezu Vilaweben bertan, eta hemen egindako beste itzulpenak.

Kataluniako Parlamentuak burujabetza adierazpen historikoa onartu du

2013-01-23

Lander Arbelaitz

Kataluniako parlamentuak burujabetza adierazpena onartu du, eta beraz, adierazi du erabakitzeko eskubidea duela. 85 boto alde, 41 aurka eta 2 abstentzio. CiUk, ERCk eta ICVk adierazpenari baiezkoa eman diote. CUPek "baiezko kritikoa" eman dio aldeko boto batekin eta bi abstentziorekin. PSCk azkenean ezezkoa bozkatu du, baina bost diputatuk ez bozkatzea erabaki dute. PPk eta Ciutadansek ere ezezkoa bozkatu dute.

Azawad

2012-12-16

Amaia Lasa Alegria

Nikaraguan igarotako egunetan ahaztu ezin ditudan ikasgai ugari barneratu nituen betiko. Horietako bat nire lagun estatubatuar batek esaten zidana: guztiz arriskutsua zela herri horrentzat mundu mailako albistegietan izan ondoren, bat-batean isiltasuna ezartzea lurralde horren inguruan....

Europan aliatuak bilatuko ditu Rajoyk, independentzia lortu nahi duten herriekiko jarrera adosteko

2012-02-28

null

Espainiako Gobernuko iturrietatik ABC egunkariak jakin ahal izan duenez, Europako aliatuekin gestio diplomatikoak abiatuko ditu Mariano Rajoy presidenteak, estatuetatik banandu nahi duten herriek independentzia lortuko balute horien aurrean Europan zein jarrera azaldu adosteko.
Multimedia

2012-02-27  |  Independentismoa

Independentziarako estrategiak

Kontra eztabaida programak ekoitzitako saioa. Euskal Estatu baten ideia etengabe azaltzen da gure egunerokotasunean, asko izanik alde edo aurka agertzen direnak. Estatua lortzeko erabili beharreko estrategiaren inguruan desadostasun ugari daude aldekoen artean, eta ez dugu ongi definitutako...

1970-01-01 Independentismoa

1970-01-01 Independentismoa

Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys