Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Ibilaldia Portugaleten: Ezkerraldean euskararen aldapa leuntzen

2013-05-24

Lide Hernando

Igande honetan izango da 35. Ibilaldia Portugaleten, Asti Leku ikastolak antolatuta. Guztira 7,3 kilometroko ibilbidea izango du eta aurreikuspenek diote 80.000 eta 100.000 euskaltzale artean izango dituela bisitari.

Lanbide ezberdinen egunerokoa, guraso eta ikasle ohien eskutik

2013-05-19

Marijo Deogracias

50 urte betetzen ditu aurten Portugaleteko Asti-Leku ikastolak, mende erdi ezkerraldea euskalduntzen. Maiatzaren 26an ospatuko den Ibilaldia antolatzeaz gain (1982koa ere eurek prestatu zuten), egitasmo berria dute esku artean: ogibide ezberdinetako gurasoek euren lanaren berri emango diete etorkizuneko bidea aukeratzear diren Batxilergoko ikasleei.

Lasserre senatariak ikastolen finantzazioa debekatzen duen Falloux legea zuzentzeko eskatu du

2013-05-08

Lide Hernando

Jean-Jaqcues Lasserre senatariak hezkuntza zentro pribatuen finantziazio publikoa debekatzen duen Falloux legea zuzentzeko eskatuko du hurrengo asteko bilkuran.

Euskaraz ikasi nahi dutenen bizilekua

2013-05-05

Lide Hernando

Urtero legez, Herri Urrats antolatu du Seaskak, hilaren 12rako. Seaskaren lorpenen artean dago Baionako Bernat Etxepare ikastetxea, Ipar Euskal Herrian ikasketak euskaraz ematen dituen lizeo bakarra. Urrun bizi diren ikasleengan pentsatuz, lizeotik gertu barnetegi bat sortzea erabaki zen eta astelehenetik ostiralera gazte ugari bizi da bertan, hezitzaileen ardurapean. Barnetegira hurbildu gara, euren egunerokoa ezagutu asmoz.

Euskal Konfederazioa: “Ikas-Biren asmoa kolpe mediatikoa egitea da”

2013-04-10

ARGIA

Ikas-Bi eskola publiko elebiduneko guraso elkarteak martxoaren 26an egindako kritikei erantzun die Euskal Konfederazioak (AEK, Seaska, Euskal Irratiak eta Ikas). Ikas-Bik zalantzak agertu zituen Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) Konfederazioari ematen dizkien diru-laguntzen inguruan. Euskal Konfederazioak dio “kolpe mediatikoa” bilatzeko egin dutela.

Paueko prefeta, ikastolen auzian konponbidea bilatzeko prest

2013-02-05

ARGIA

Lionel Beffre Pirinio Atlantikoetako prefetak ikastolen auzia konpontzeko borondatea agertu du, legea beteko duela berretsi arren. Hala adierazi zuten atzo Paxkal Indok eta Hur Gorostiagak, Seaskako lehendakariak eta zuzendariak, prefetarekin Pauen egindako bileraren ostean.

Seaskaren aldeko manifestazioa Twitterren

2013-02-02

ARGIA

Seaskak manifestazioa deitu dute larunbat honetan 17:00etan Hendaiako tren geltokitik abiatuta. "seaska"(r)i buruzko Txioak !function(d,s,id){var js,fjs=d.getElementsByTagName(s)[0];if(!d.getElementById(id)){js=d.createElement(s);js.id=id;js.src="//platform.twitter.com/widgets.js";fjs.parentNode.insertBefore(js,fjs);}}(document,"script","twitter-wjs");

Seaskak manifestazioa deitu du Hendaian larunbaterako

2013-01-29

ARGIA

Falloux Legea baliatuta, Patrick Dallenes Baionako suprefetak debekatu egin dio Hendaiako Udalari herriko ikastola laguntzea. Erabakia atzera botatzeko eskatu zion Seaskako lehendakari Paxkal Indok atzoko prentsaurrekoan eta XIX. mendeko lege hori aldatzeko beharra azpimarratu zuen. Datorren larunbaterako, "euskara sostengatzera" deitu zituen Indok "euskaltzale oro", Hendaiako geltokitik abiatuta arratsaldeko bostetan egingo den manifestazioan.

Seaskako ikastolen %90 kolokan?

2013-01-28

ARGIA

1850eko Falloux Legea baliatuta, Patrick Dallenes Baionako suprefetak debekatu egin dio Hendaiako Herriko Etxeari hango ikastola laguntzea. Lege horrek debekatu egiten du eskola pribatuei diru edo eraikin publikoak ematea. Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariaren hitzetan, euren zentroen “%90 dira kolokan”.

Argia Ikastolak boluntarioak eskatu ditu Nafarroa Oinez antolatzeko

2013-01-16

ARGIA

Tuterako Argia Ikastolak 2013ko Nafarroa Oinez antolatuko du eta laguntza eskatu du. Bakarka edo taldeka, egunean bertan txosnetan edo salmenta gunetan egoteko eta Nafarroa Oinez eguna baino lehen antolatzen diren edozein ekintzetan laguntzeko eskaera egin dute. Lagundu nahi izanez gero formularioa bete behar da.

"Gurea baino publikoagorik ba al dago?"

2012-11-18

Aritz Galarraga

Euskal Herriko Ikastolak europar kooperatiba-elkarteko burua, hots, Ikastolen Elkartekoa.

Ipar Euskal Herriko euskararen aldeko eragileek 1,6 milioi euro jasoko dituzte, iazko kopuru bera

Euskararen Erankunde Publikoak (EEP) eta Eusko Jaurlaritzak atzo sinatutako akordioaren arabera, bi erakundeek 1,6 milioi euro bideratuko dituzte Ipar Euskal Herrian euskara sustatzera. Iazko kopuru bera da. Diru gehien jasoko dute: Seaskak (405.000 euro), AEKk (300.000 euro) eta Euskal Irratiak (285.000 euro).

Realak eta Olympique Lyonnaisek elkarren aurka jokatuko dute Seaska laguntzeko

Uztailaren 20an (18:00) izango da Reala eta Olympique Lyonnais talde frantziarraren arteko futbol partida Donibane Lohizuneko Pavillon Bleu futbol zelaian. Seaska sareko Xalbador ikastolaren (Kanbo, Lapurdi) eraikina eraberritzen udaberrian hasi ziren eta partidan bildutako dirua horretan inbertituko da. Ikastola duela 30 urte eraiki zuten Kanboko (Lapurdi) ikastolako gurasoek eta zaharkituta geratu zaie. Diru laguntza publikoak jasotzen dituzten arren oraindik ere milioi bat euroko gastuak geratzen zaizkie obra behar bezala bukatzeko.

Senpereko aintzira gainezka

Herri Urratsek, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festak sostengu garrantzitsua lortu zuen atzo, joan den urtetik aurreikusita duen hazkundeari erantzuteko hain premiazkoa duena. Iazko Herri Urratsen emaitza oso ona izan zen, Seaskako zuzendari Hur Gorostiagaren hitzetan, “eta aurten berdintsua edo hobea izan da”.

Hiru ikastola, hiru errealitate

2012-05-05

Aitor Zabaleta

Seaskak 1964an Ipar Euskal Herriko lehen ikastola Arrangoitzen sortu zuenetik, asko aldatu da egoera. Egun, ia 3.000 ikasle biltzen ditu Seaskak, 29 ikastoletan banatuta. Herri Urrats jaiaren atarian, horietako hirutara gerturatu gara, hiru esperientzia aberasgarri bildu nahian: Kanboko Xalbador Kolegioa, Alozeko ikastola eta Ziburuko ikastola proiektua.

Deiadar manifestazioa geroz eta atxikimendu gehiago jasotzen ari da

Euskal Konfederazioak eta Kontseiluak euskararen ofizialtasuna eta euskal hiztunen eskubideak bermatuko dituen legea eskatzeko larunbaterako antolatutako Deiadar manifestazioa gero eta atxikimendu gehiago biltzen ari da. Besteak beste, Bizi!, Seaska, Batera, Ikas Bi, Biga Bai, EH Bai, Euskaltzaindia eta UEMA elkarteek Baionan izango direla iragarri dute.

Hiru Saretak euskarazko irakaskuntza bermatzeko eskatu du

Hiru Sareta plataforma osatzen duten Seaska, Biga Bai eta Euskal Haziak elkarteek Baionako Akademia Ikuskaritzari eskatu diote euskarazko irakaskuntza bermatzeko neurriak har ditzala, gaur egungo hezkuntza sistemak ez duelako halakorik bermatzen.

Ipar Euskal Herriko bi eleko eskola publikoan lehen aldiz 5.000 ikasletik gora

Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan irailera begira eskolan matrikulatu diren haurren datuak eskutan ditu Euskararen Erakunde Publikoak eta datu horien arabera, lehenengo aldiz eskola publikoan 5.000tik gora haur arituko dira bi eleko (euskara eta frantsesa) irakaskuntzan.

Haur ezinduen integrazioaren aldeko artelan enkantea egingo dute Senperen

Haur ezinduen integrazioa xede duen Seaska ikastoletako lan-taldeak Euskal Herriko hamahiru artistaren artelanak jaso ditu dohaintzan. Obra horiek enkantera aterako dituzte hilaren 18an, Senpereko (Lapurdi) Larraldea etxean. Besteren artean, Irkus Robles Arangiz, Rosa Valverde, Michel Hacala, Agurtzane Andueza, Xabier Soubelet, Gorriti, Nestor Basterretxea eta Zoe Bray artisten obrak jarriko dituzte salgai.

Euskal futbolari ohien partida Donibane Lohizunen, Seaska laguntzeko

Seaska Iparraldeko ikastolen federazioak antolatuta, euskal jokalari ohien arteko partida jokatuko da astelehenean (hilaren 31n) Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Kexiloa zelaian, 18:00etan. Euskal Futbolaren Festan, Ipar Euskal Herriko taldea eta Hegoaldekoa arituko dira nor baino nor. Hegoaldeko...

Ikas-Bik ez du EEPrekin akordiorik sinatuko

Euskararen Erakunde Publikoari (EEP) bere funtzioa ez betetzea leporatu dio Ikas-Bik, atzo Baionako Euskararen Erakunde Publikoaren egoitza aurrean egindako prentsaurrekoan. EEPrekin dituen desadostasunak direla-eta, aurten erakunde honekin hitzarmenik ez sinatzea erabaki du Ikas-Bik eta beraz, 20.000 euroko diru laguntza jasotzeari uko egingo dio.

Seaskako ikastolek 150 ikasle gehiago izango dituzte ikasturte berrian

Ikas maila guztiak kontuan hartuta, 150 ikasle gehiago izango dituzte Ipar Euskal Herriko ikastolek ikasturte honetan. Iazko joera jarraituz ikastoletako matrikulazio kopuruak gora egin du eta aurten ia 3.000 ikasle izango dira Iparraldeko 29 ikastoletan. Aurreko ikasturtean bezala, aurtengoan...

1,6 miloi euro jasoko dituzte Ipar Euskal Herriko euskararen aldeko eragileek

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Eusko Jaurlaritzak Ipar Euskal Herrian euskararen alde lanean diharduten eragileei eman beharreko diru funtsa zehaztu eta banatu zuten atzo. Zehazki, 1,13 miloi euro jarri ditu EEPk, eta 470.000 euro Eusko Jaurlaritzak. Hezkuntza arloko eragileek jasoko...

Beste eskola eredu bat bultzatu nahi du Bizi Toki egitasmoak

Ipar Euskal Herriko hainbat gurasok jarri dute abian Bizi Toki egitasmoa. Helburutzat dute eskola eredu berria sortzea, eskola bizi-toki bihurtzea, beste balio batzuk bultzatzea. Proiektua eraikitze fasean dago, hausnarketa eta eztabaida prozesuan, baina apurka-apurka ari dira gauzak zehazten.

Frantsesez egin beharko dute aurten ere baxoa Ipar Euskal Herriko ikasleek

Gaur hasiko dute baxoa Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikasleek Baionan. Aurten ere frantsesez egin beharko dituzte probak nahiz eta iaz Bordeleko errektoretzak azterketak euskaraz egitea aztertuko zuela esan. Seaskaren Etxepare lizeoko ikasleek eskaria egin zioten errektoretzari baina ez dute helburua lortu.

"EEPren lana ez da legea galdegitea, euskararen tokia zabaltzea baizik"

2011-06-02

Frantxua Maitia

Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) presidente kargua hartu berri du Frantxua Maitiak. Erakundearen egoeraz zein etorkizuneko erronkez mintzatu da Berriari eskainitako elkarrizketan. "Gizarte osoak euskara bere gain hartu behar du, eta erabili egunerokoan; izan dadila bizi sozialean...

Ikastolak. Seaskako gurasoen zama

Hileroko kuotak ordaintzeaz gainera, tokian tokiko festetan nahiz bestela antolatutako ekimenetan lan egin behar izaten dute Seaskako ikastoletako gurasoek. Jakina, baita Herri Urratsen ere, maiatzaren 8an. Gogoaren araberako hautua baino gehiago, estrukturalki kontuan hartua den betekizuna da haientzat; ezinbestekoa, urteko aurrekontuak osatzeko.

Seaskak jasaten duen irakasle falta salatu dute Baionan

Seaskak deituta, milaka euskaltzale elkarretaratu ziren apirilaren 30ean Baionan. Hezkuntza ereduaren kalitatea bermatu ahal izateko ikastolei dagozkien lanpostuak eta baliabideak eskatu zituzten karriketan, eta Frantziako Hezkuntzari zuzenki, emandako hitza betetzeko exijitu zitzaion.

Senpereko aintzira jendez betetzeko deia egin du Seaskak

28. Herri Urratsa ospatuko da datorren maiatzaren 8an Senpereko aintziran. Kanboko Xalbador Ikastetxearen lanen gastuei aurre egiteko erabiliko dute jasotako dirua. Aurreko urteetan ohikoa baino jende gutxiago gerturatu dela ohartuta, parte hartzeko deialdi berezia egin du Seaskak, Ipar Euskal Herriko Ikastolen elkarteak.

Seaskaren "egoera larria" salatzeko manifestazioa egingo dute gaur

Kasu, ikastolak kexu lelopean manifestazioa egingo dute Baionan gaur, Lauga kiroldegitik 17:00etan abiatuta. Seaskak irakasle falta duela, eta horren aurrean Frantziako Gobernuak laguntzarik ez duela ematen salatuko dute.
Multimedia

2009-03-26  |  Ikastolak

Xan Goenaga, euskararen militantea

Xan Goenaga, Baionako AEKn eta langile-taldeentzako euskara trebatzaile dabil lanean. Euskararen alde lan handia egindakoa da, Iparraldeko lehen euskara eskolen lekuko, AEKren sortzaileetako bat eta Seaskan irakasle izandakoa da. Elkarrizketa irakurri ARGIA astekarian

2008-01-06  |  Ikastolak

Seaskaren kulunka

Gabon usainean elkarrizketatu ditugu Erasun eta Indo Seaskako lehendakariordeak. Ikasturte hasierako gorabeheren ondoren lasaituta daude, baina urtarrileko bi gertakizun garrantzitsuren zain.

1970-01-01 Ikastolak

Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys