Azken asteetan Leioako campuseko ikasleek egin dituzten protestak direla eta, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaibusen prezioa jaistea aztertuko du. Bilboko metroaren antzeko ‘gazte txartela’ ezarri lezakete, El Correok argitaratu duenez.
Ikasleak aste osoan ari dira mobilizatzen Bizkaibusen prezioak eta Leioako Campusera iristeko garraioaren prekarietatea salatzeko. Gaur, ‘Bizkaibus ez ordaindu’ lemapean, autobusetan sartzean ordaintzeari uko egiteko deia egin dute.
José Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak atzo aurkeztu zuen hezkuntza erreformari erantzun diote Euskal Herriko eta Kataluniako eragile sozial, politiko eta sindikalek. Wertek prozesua atzeratu du, soilik PPk boterea duen erkidegoak daudelako ados erreformarekin.
EHUko errektore kargurako aukeratu dute bigarrenez Iñaki Goirizelaia botoen %55arekin. Parte-hartze baxua izan da errektoretzarako hauteskundeen ezaugarri nagusia, bereziki ikasleen artean: 4.566 lagunek bozkatu dute eta 51.643 pertsonak zeukaten horretarako eskubidea. Goirizelaiak Euskadi Irratiari adierazi dionez, “azterketa sakona” egingo dute ikasleen portaera horren inguruan.
Euskal Herriko zenbait erakunde eta enpresatan ohiko astegun bateko jardura izan da gaur. Ez dago zehatz jakiterik, datu orokorrik eman ez delako, baina ARGIAk jakin duenez, zenbait udaletan zerbitzuak zabalik daude, adibidez, Hernanin eta Donostian; Gipuzkoako Foru Aldundian ere bai.ARGIAn bertan ere langileek lan egin dute, baita EMUNen eta Andoaingo Kultur Parkean ere. Bateko eta besteko langileok aldarrikatzen dute euskaldunok jaien egutegia erabakitzeko ahalmena izatea, eta bide batez, uko egiten diote urriaren 12an Hispanitatearen eguna ospatzeari.
Hego Euskal Herriko ikasleek bat egin dute Espainiako Gobernuak onartutako murrizketen aurka deitutako greba egunarekin. Ikasle Abertzaleak taldeko kideek azaldu dute "Estatuko gainontzeko nazio zapalduetako ikasle mugimenduekin batera" salatuko dituztela "inposatutako erreformak", eta "Euskal Herriak behar duen hezkuntza" aldarrikatuko dutela.
Urriaren 11n greba orokorra egingo dute Hego Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako, Galiziako eta Espainiako ikasleek Europako Banku Zentralaren eta Espainiako Gobernuak egindako murrizketen aurka. Ikasle mugimenduetako ordezkarien esanetan, PPren gobernuak ezarritako neurriak hezkuntzaren "pribatizazioa eta elitizazioa" ekarriko dute.
Unai Etxebarria eta Josune Artolazabal txirrindulari ohiek irakurri zuten atzoko agerraldian hainbat eragilek sinatutako manifestua. Espainiako Itzulia Euskal Herrira itzultzeak ez diela kirol-irizpideei erantzuten adierazi zuten, eta lasterketa "euskal nazioaren defentsa eta aldarrikapenerako" baliatuko dutela.
Aurreko astean Auzitegi Nazionalean egin zuten epaiketaren inguruan, hamasei alderdi eta gizarte eragilek eskaera bateratu bat aurkeztu zuten atzo Bilbon egindako agerraldian. Bateragune auziko epaituak absolbitzeko eta epaiketa politikoak behin betiko amaitzea eskatu dute. Auzi honen epaiak legeztatzeei bideak zabaltzeko balio behar duela ere gaineratu dute.
Bihar, hilak 6, Amurrion (Araba) egingo du Ikasle Abertzaleak-ek (IA) Ikasle Eguna. Goizeko 10:30ean hasiko dira ekitaldiak eta besteak beste, umeentzako jolasak, bazkaria, manifestazioa eta kontzertuak izango dira. Aurtengo Ikasle Egunaren leloa ondokoa da: Ikasleei erasorik ez. Hezkuntza Sistema...
Ikasle Abertzaleak gazte taldeak antolatuta gaur hasiera emango zaio Eskola Ibiltariaren aurtengo edizioari. Euskal Herria da gure eskola lelopean Lezo eta Oiartzun herriak lotuko ditu 3 eguneko martxa honek. Ingurunea ezagutzeaz gain, herri kirolak, hitzaldiak, tailerrak, ikastaroak eta abar...
ELA, LAB eta EILAS sindikatuek, Sortzen Ikasbatuaz, Ikasle Abertzaleak eta EHBE taldeek, maila pertsonalean irakasle zein ikasleek salatu dute Nafarroako Gobernuak lehen hezkuntzako testu liburuetan ezarri nahi duen "zentsura". Zenbait liburu erosteko diruz ez laguntzea erabaki du UPNren...
Nafarroako Hezkuntza Departamenduak esana zuen D ereduko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eskola liburu batzuek ez zituztela curriculumak betetzen. Hezkuntza Departamendua kexu da "Nafarroako errealitate berezia ez dutelako errespetatzen" liburuok. Horren ondorioz jakinarazi du...
Euskal Preso Politikoen ikasteko eskubidearen alde unibertsitatean orain arte burututako eta aurrerantzean egingo diren ekimenei buruzko webgunea jarri dute martxan: www.ikastekoeskubidea.info. ELA, LAB, EILAS, Ikasle Abertzaleak eta Euskal Herriak Bere Eskola sindikatu eta taldeek bat egin dute...
Ikasle Abertzaleak (IA) taldeko kideek prentsaurrekoa eskaini zuten atzo Iruñean, "Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta IAren izenak zikintzeko abian jarri duten kanpaina salatzeko". Urtarrilaren 26an Diario de Navarra egunkariak plazaratutako artikulu bat (Vandalismo en la...
10. Eskola Ibiltaria antolatu du Ikasle Abertzaleak taldeak, atzo hasi eta bihar arte Nafarroan, Lizarratik Arbizura. Hiru egunez, 40 lagun inguruk euskal eskola nazionala irudikatzea izango dute helburu eta hitzaldiak, asanbladak eta ekitaldiak egingo dituzte. Besteak beste, nekazaritza...
EHUren Gasteizko Letren Fakultateko lau filologia ikasketa desagertzeko arriskuan daudela eta, irakasle eta ikasleak mobilizazio ugari egiten ari dira azken egunotan. Atzo, Claudio Rodriguez Arabako ahaldun nagusiordeak esan zuen Unibertsitatearen eta Arabako campusaren arteko negoziazio prozesuan...
Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak, Bologna prozesuak "aukera handia" eskaintzen duela esan zuen atzo Bilbon, Ingeniarien Eskola Teknikoan. Bere lehenengo Klaustroa izan zen atzokoa. Besteak beste, Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparrura egokitutako 61doktoretza onartuko...
Iruñerriko ikasleak jasaten ari diren egoera salatzeko kanpaina jarri du abian Ikasle Abertzaleak (IA) taldeak, LAB sindikatuaren, Euskal Herrian Euskaraz taldearen eta Euskal Herriak Bere Eskola plataformaren babesarekin. Kontrol polizialaren aurrean zuzendari eta irakasleek...
Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Eraldatu, Rosa Negra eta Ikasle Abertzaleak taldeetako kideek Bolognaren Aurkako Plataforma sortu dute. "Inposatutako" proiektu horrek lehiakortasuna bultzatzea beste helbururik ez duela eta bertan behera uzten saiatuko direla adierazi...
Ikasle Abertzaleak (IA) sindikatuak 20 urte beteko ditu aurten. Urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia Erandion egingo du azaroaren 22an, Borrokak heziak, iraultza haziak lelopean. Bertso saioa, manifestazioa eta kontzertu ugari izango dira bertan. Bestalde, urteurrenaren harira prestatutako abestia...
Bihar errektoretzarako hauteskundeak egingo dira Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Juan Ignacio Perez Iglesias da hautagai bakarra, eta atzo bere programa aurkeztu behar zuen Leioako campuseko Klaustroan. Ekitaldi horren harira, Ikasle Abertzaleak (IA) taldeak prentsaurrekoa eskaini zuen...
Aldizkari honetan bertan euskal kazetari batek esan zuen sloganen herrian bizi garela eta, neurri handi batean, arrazoia duela uste dut. Eguneroko kontuei erreparatu beharrean askotan goi mailako eztabaidetan pasatzen dugu denbora eta horren ondorioz Espainiako bandera udalean dagoelako milaka...
"Ikasle Abertzaleak taldearen oposizioak ez du zerikusirik Bolognarekin. Izaera politikoa duten faktoreekin du harremana. Badira sekula ulertuko ez ditudan gauzak. Adibidez, norbait Bolognaren aurka egotea, eta diskurtso nazionalista erabiltzea, gaur egun eskaintzen ditugun tituluak...
Ikasle Abertzaleak eta Eraldatu taldeek Bologna prozesuaren aurkako Ikasle Adierazpena aurkeztu zuten atzo. Testuari atxikimendua emateko www.ikasleadierazpena.org webgunea sortu dute ikasleek. Hainbat lagunek eman diote jada babesa ekimenari. Horien tartean daude, besteak beste, Xabi Paya, Amets...
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) 2008an izango duen aurrekontua aurtengoa baino %17 handiagoa izango da. Unibertsitateko Gobernu kontseiluak aho betez onartu zuen aurrekontua: 437 milioi euro. Kopuru horren %57 inguru langileei zuzenduko zaie.
Bestalde, Ikasle Abertzaleak taldeak deituta,...
Joan den larunbatean (15) Ikasle Abertzaleek datozen lau urteetarako lan lerroak eztabaidatzeko eta zehazteko batzarra egin zuten Altsasun. Batzarrean, ikasleen mugimenduko kideez gain, bestelako herri eragileetako hainbat kide ere izan ziren. Ikasle Abertzaleak taldeko kideek azaldu dutenez,...
Atzo (1) eman zioten hasiera ofiziala Euskal Herriko Unibertsitateko ikasturte akademikoari. Leioako campusean izan ziren, besteak beste, Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko errektorea eta Tontxu Campos Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua. Ikasle...
Uztailaren 12an Galdamesetik abiatuko da Ikasle Abertzaleak taldeak antolatutako Eskola Ibiltariaren zortzigarren edizioa. Hiru egunetan zehar hamaika herri eskola, hitzaldi eta jolas izango dira. Eskola Ibiltariari Santutxun emango diote amaiera, hilaren 14an.
Ikasle Abertzaleak taldeak Euskal Herriko Unibertsitateak aurkeztutako Euskararen Plan Gidaria "iruzurra" dela salatu du. Ikasleei egiten zaien proposamena "iruzurtia eta partziala" dela azaldu du ikasleen elkarteak. Hala, ezinbestekotzak jo du "euskal lurralde osoa eta...