Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Bermeo
Donostia
Ondarroa
Donibane Lohizune
Bakio
Zarautz
Hendaia
Miarritze
Publizitatea
Banner
Gomendatu

Kostaldea

Euskal Herriak mutur batetik bestera 225 kilometroko kostaldea du, eta bertan, 104 hondartza inguru aurki daitezke. Hiru alde ezberdin ditu, ia-ia zuzenan Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko mugekin bat egiten dutenak.

 

Oro har oso kosta basatia eat labartsua da. Hainbat puntutan 100 metro baino altuagoak diren itsas-labarrak daude. Dena den, 104 hondartza inguru ere badaude Euskal Herrian, eta horiek jende askoren jomuga izaten dira uda sasoian. Horietako zenbaitetan nazioarteko surf txapelketak antolatzen dira.

 

Zenbait uharte ere badira euskal kostaldean. Egun ez dago bat bera ere populatuta eta tamainaz handiena Donostiako Santa Klarakoa da. Getarian San Anton mendia dago, Getariako arratoia gisa ezagunagoa, harrizko penintsula txiki bat. Eskualde horretan, horrez gain,  flyscha agertzen da, harrizko egitura laminar sedimentario bat. Horregatik mundu osoan ezaguna ere egin da.

 

Lapurdiko kosta, askoz lauagoa da. Hondartza geroz eta luzeagoak daude eta hegiak altuera txikikoak dira.

 

Bizkaiko kostan Euskal Herrian iparraldeenen dagoen lekuetako bat dago, Matxitxako lurmuturra, Bermeon.

 

Bermeoko portua baxurako arrantza kairik garrantzitsuena da gaur egun euskal lurralde osoan. Alturakoari dagokionez, Ondarroakoa da nabarmenena.

 

Iturria: Wikipedia

Jarri punteroa hizki baten gainean herria hautatzeko
Euskal Herrian ihesi logoa

2012 Euskal Herrian IHESI - Komunikazio Biziagoa S.L. Industrialdea, 15 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Nor gara | Kontaktua | Mapa | Lege oharra |

RSS Proposamenak sindikatu RSS bidez

Creative commons
Argia.com
iametza interaktiboak garatuta