Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Ikusi Zuberoako herriak

Bildoze-Onizepea
Maule-Lextarre
Larraine
Barkoxe
Ligi-Atherei
Santa Grazi
Altzürükü
Sohüta
Publizitatea
Banner
Gomendatu

Zuberoa

Zuberoa (zubereraz, Xiberua edo Xiberoa; frantsesez, Soule) Euskal Herriko herrialderik txikiena da eta biztanle gutxien dituena: 814,5 km² eta 17.018 biztanle. Euskal Herriaren ipar-ekialdean dago, Pirinioen iparraldean. Hiriburua Maule-Lextarre du. Mugakide ditu Bearno ekialdean eta iparraldean, Nafarroa Beherea mendebaldean eta Nafarroa Garaiko Erronkari hegoaldean. Zuberoako euskalkia zuberera da.

Hiru lurralde-mota bereizten dira Zuberoan: iparraldean, lur behere lauak dira nagusi; erdialdea menditsuagoa da eta oihanaldeak zabalak dira; hegoaldean, Ahüñemendi edo Pirinio mendiak daude, eta Orhi mendia da Zuberoako garaiena (2017 m, Larrañe).

Pirinioetan, mendebaldetik hasiz gero, 2.000 metrotik gorakoa den lehenengo tontorra da Orhi, eta Euskal Herri osoko gailurrik garaienetan laugarrena da.

Zuberoa nekazaritza-lurraldea izan da batez ere, baina, gaur egun, zerbitzuek dute pisu nagusia: langileen % 48,9k dihardu sektore horretan, eta % 21,5ek lehen sektorean (2001). Zerbitzuen sektorea da, oro har, Euskal Herriko hiriburuetan jende gehien enplegatzen duen sektorea; Maule-Lextarre da, ordea, sektore horretan jende gutxien hartzen duena (% 56,3). Bestalde, Zuberoan hartzen dute emakumezkoek biztanle okupatuen zati handiena (% 43,1), Lapurdirekin batera (% 45).

Horrenbestez, Zuberoak 43 udalerri ditu, eta jendetsuenak hauek dira (1999ko biztanle-kopuruak):

  •     Maule-Lextarre (3.347 biztanle).
  •     Sohüta (1.104 biztanle).
  •     Barkoxe (774 biztanle).
  •     Bildoze-Onizepea (743 biztanle).
  •     Atharratze (590 biztanle).
     

Zuberoako jatorrizko hizkuntza euskara da, zuberera, ia lurralde osoan. Euskarak atzera egin du, azken mendean batez ere, frantsesaren mesedetan, eta euskaldunen ehunekoa gero eta txikiagoa da: 1866-2001 bitartean, hiru herritarretik bi euskal hiztun izatetik (% 65,0), lautik bat edo gutxiago izatera pasatu dira (% 22,8). Erabilera oso apala da (% 5,8).

Horrez gain, Zuberoako inguru batzuetan (Montoriko inguru batzuk, Jeztaze eta abar) jatorrizko hizkutza gaskoia da, eta badira inguru elebidun batzuk ere, etxaldearen arabera gaskoia edo euskara nagusituz, Zuberoa ekialdean (Eskiula...) bezala. Dena den, bai euskaldunen artean, bai gaskoi hiztunen artean, hizkuntza horiek galdu eta frantsesarekin ordezkatzeko prozesua azkarra da, belaunaldi gazteetan batez ere.

Iturria: Euskarazko Wikipedia

Jarri punteroa hizki baten gainean herria hautatzeko

ARGAZKIEN EGILETZAK:

Orri honetan ikusten dituzun argazki guztiak Creative Commons lizentziapean daude. Argazki bakoitzaren beheko eskuin erpinean dagoen CC ikurraren gainean punteroa jarriz gero, jatorrizko argazkiari buruzko informazioa topatuko duzu. Informazio hori ageri dela, klik eginez gero, jatorrizkora joateko aukera daukazu.

Euskal Herrian ihesi logoa

2012 Euskal Herrian IHESI - Komunikazio Biziagoa S.L. Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Nor gara | Kontaktua | Mapa | Lege oharra |

RSS Proposamenak sindikatu RSS bidez

Creative commons
Argia.com
iametza interaktiboak garatuta