Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Ikusi Gipuzkoako herriak

Zestoa
Donostia
Arrasate
Oiartzun
Hernani
Zarautz
Oñati
Hondarribia
Publizitatea
Banner
Gomendatu
Aizpurua autobusak

Gipuzkoa

Gipuzkoa Euskal Herriaren ipar-erdialdean dagoen lurraldea da. Mugakide ditu Bizkaia mendebaldean, Araba hego-mendebaldean, Nafarroa ekialdean, Lapurdi ipar-ekialdean eta Bizkaiko golkoa iparraldean. Hedaduraz 1.909 km² ditu, eta 92 km-ko itsasertzak hondartza bila dabiltzan milaka bisitariren helburu egiten du urtero. 2008ko erroldan, 709.363 biztanle zituen Gipuzkoak, eta horien laurdena hiriburuan bizi dira: Donostian.

Gipuzkoa izena lehenekoz 1014. urteko dokumentu nafar batean ageri da non Donostia aldeko lur batzuen donazioa aipatzen den. Bada fidagarritasun handiagoa duen 1025 urteko beste dokumentu bat ere. Orohar beraz esan liteke gaur egun lurralde honek darman izena bigarren milurtekoaren hasierarekin batera zabaldu eta erabiltzen hasi zela.

Gipuzkoan mintzatzen den euskara hiru euskalkitan sailkatzen da: Gipuzkera (nagusiena), Bizkaiera (mendebaldean) eta Nafarrera (ipar-ekialdean).

Bisitariak aukera ezberdinak ditu herrialde hau gozatzeko. Hiriburua bera, kostaldeko herriak, edo barnealdeko Gipuzkoa berdea. Denak ere, aukera ederrak.

Kultura aldetik ere, museo ugari daude herrialdean, batzuk aipatzearren, Donostiako San Telmo Museoa edo Eureka! Zientzia Museoa, Photomuseum-Argazki eta Zinema Museoa Zarautzen,Txontxongiloaren Museoa / TOPIC Tolosan, Cristóbal Balenciaga Museoa Getarian, Idiazabal Gazta interpretatzeko eta dastatzeko Zentroa, Euskal Burdinaren Museoa Legazpin, Barandiaran Museoa Ataunen, Armagintzaren Museoa Eibarren, Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa Astigarragan.

Iturria: Euskarazko Wikipedia

Jarri punteroa hizki baten gainean herria hautatzeko

ARGAZKIEN EGILETZAK:

Orri honetan ikusten dituzun argazki guztiak Creative Commons lizentziapean daude. Argazki bakoitzaren beheko eskuin erpinean dagoen CC ikurraren gainean punteroa jarriz gero, jatorrizko argazkiari buruzko informazioa topatuko duzu. Informazio hori ageri dela, klik eginez gero, jatorrizkora joateko aukera daukazu.

Euskal Herrian ihesi logoa

2012 Euskal Herrian IHESI - Komunikazio Biziagoa S.L. Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Nor gara | Kontaktua | Mapa | Lege oharra |

RSS Proposamenak sindikatu RSS bidez

Creative commons
Argia.com
iametza interaktiboak garatuta