Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Nafarroa

Izaba

Nafarroako ipar-ekialdean kokatua, Erronkariko herririk populatuena da. Pirinioetako lehen bi mila metroak igotzeko “Oinarrizko Kanpamendutzat” kalifika genezake. Izan ere, mendizale askok eta askok herri hori aukeratzen dute inguruko gailurretara iristeko: Lakora (1.877m), Txamantxoia (1.941m), Hiru Erregeen Mahaia (2.426m)...

Iparralderantz eginda Belagua mendatea dago. Izaba eta Santa Grazi (Zuberoa) lotzen ditu mendate horrek. San Martingo Harria dago han, Auñamendi (frantsesez Anie; 2.507 metro), Arlas (2.044 m) eta Lakora (1.877 m) mendietarako abiapuntua.

Neguan ipar eskia egiteko aukera ematen du, eta urte osoan mendira joateko aukera franko.

Jai egunetan herrian anitz jende biltzen da eta animazio ugari egoten da. Lau ezpa bortz jatetxe eta hainbat taberna daude. Eta ostatzeko aukera anitz ere bai.

 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.