Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Gipuzkoa

Abaltzisketa

Abaltzisketa Gipuzkoako Tolosaldea eskualdean kokaturik dagoen herria da. 11,18 km² ditu eta 2008. urtean 317 biztanle. Donostia eta Tolosatik 39 eta 14 km-ra kokatzen da, hurrenez hurren. Txindoki (1318 m.) mendiaren magalean kokatuta dagoen herria, Aralar mendilerroan, itsaso gainetik 370 metrora. Herrira Alegiatik eta Orendainetik igarotzen den errepide batetik edo Amezketatik eta Zaldibiatik sartzen da. Abaltzisketarrei "Txalburuak" deitzen zaie.

Abaltzisketako alde zaharra euskal mendialdeko nekazaritza herrien eredu ona da. Bertan udaletxea nabarmentzen da, San Juan Bautista elizaren ondoan kokatua. Eliza XVI. mendekoa da XIII. mendeko aurrealde erromanikoa mantentzen duen arren. Kanpandorrea ere aipagarria da, 1493. urtean Abaltzisketan egindako kanpai ikusgarria daukalako.

Oso interesgarria da Nahera-Haundi baserria bisitatzea, euskal eraikuntza zaharren eredua delako. Sasiain auzoan dago, eta herrira iritsi baino lehenago dagoen desbideraketa bat hartuz iritsi daiteke hara.

Udalerri honetan, zalantzarik gabe, ospe gehien daukana Larraitzeko paisaia da, baserri-auzo bat. Txindokiren mangalean kokatuta dagoen auzoan, ermita bat dago, baserritar eta artzainen artean oso ospetsua den Ama Birjina daukana. Udan eta astebukaeretan oso bisitatua da Larraitzen diren jatetxe eta askaltokiengatik. Izan ere, Larraitzeko aparkalekutik hasten da Txindoki (1341 m), Ganbo (1451 m), Pardarri (1399 m) eta Gaztelu (899 m) mendien igoera ibilbidea.

 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.