Nicolás Maduro atera da garaile igandean Venezuelan egindako hauteskundeetan. Oso boto gutxigatik irabazi dio Henrique Capriles oposizioko hautagaiari: %50,6ak eman dio aldeko botoa, Caprilesen %49,1aren ondoan. Caprilesek esan du emaitzak ez dituela onartuko boto guztiak banan-banan zenbatu arte.
Ezkerreko ideologia desberdinetatik maiz entzun ditut Hugo Chavezen aurkako sasi-kritikak, haren moduak ez zituztelako gustuko. Aukeran nahiago dituzte jatorri aristokratiko eta burgeseko Salvador Allenderen modu “europarrak” edo Markos azpikomandanteak egiten dituen zurientzako...
Oso ukituta dago Nafarroako elite politiko zaharra. Nekez pentsatuko zuen UPNk Nafarroako Kutxaren auziak bere agintaritza ere horren kolokan jarriko zuenik. Baina hala da eta, ezker-eskuin, herritarrak gogaituta eta suminduta daude.
UPN eta PSNko politikarien dieten azken aferak gorenera...
“Chavez presidentea” esate hutsak erantzunak eragiten ditu interneteko sare sozialetan: Presidente? Diktadore esan nahiko duzu”, dio internauta batek. Edo: “Hitler ere hautestontzietan aukeratu zuten
Venezuelako jarduneko presidente Nicolas Madurok azaldu du Chavez pozoitu izanaren susmoa dutela. Horregatik, “egia argitzeko bidean”, aukera hori ikertuko dute. Gobernuak azaldu duenez, bertako ikerlariak ez ezik, atzerriko zientzialariak ere gonbidatuko dituzte.
Hugo Chavez Venezuelako presidente ohiaren hileta gaur egingo da Caracasen. Azken egunotan bere gorpua bisitatzera joan den jendetzaren ostean, milaka lagun biltzea espero da gaur. Atzo, akademia militarraren ateetan, zazpi kilometroko ilara osatzera iritsi ziren hari bisita egitera joan zirenak. Nicolás Maduro orain arteko presidente-ohiak hiletaren ostean hartuko du presidente kargua.
Hugo Chavez hil dela iragarri du Venezuelako Gobernuak astearte arratsaldean. 58 urte zituen eta 2011ko ekainean detektatu zioten minbizia. Ordutik lau aldiz operatu dute Habanan. Nicolás Maduro izendatu zuen bere ondorengo eta bera izango da behin behinean presidente kargua hartuko duena.
Venezuelako armada herrialdean zabaltzen ari dela iragarri du Madurok, "herritarrak babestu eta bakea bermatzeko".
Doinua: Habanera
Gizaki bat dugu Hugo
Chavez dauka abizena.
Simon Bolivarren nahia
berpizteko sortu zena.
Sustraitik aldarrikatuz
askatasunaren lema.
Hunkigarria ez al da
horrelako ekarpena?
Iraultzaren komandante
pobreen itxaropena.
Gizarte humano baten
erreferentzi...
Abenduaren 12ean operatu zuten Hugo Chavez Venezuelako presidentea. Orduz geroztik hainbat zurrumurru zabaldu dira haren osasunaren inguruan, “egoera larrian” zegoela esanez. Horiei kasurik ez egiteko eskatu du Chavezek berak eta Nicolas Maduro Venezuelako presidenteordeak.
Venezuelako hauteskunde erregionaletan Hugo Chavez presidentearen alderdia (PSUV) nagusitu da hogeita hiru estatuetatik hogeitan, nahiz eta Mirandan (Caracas hiriburua han dago) oposizioko buru Henrique Caprilesek lortu duen bozka gehien. Irabazi arren, chavismoak "eskuinaren eta inperialismoaren presio geroz eta handiagoa" jasango duela dio Guillermo Almeyra historialari eta kazetariak La Jornadan plazaratutako analisian, hauteskunde presidentzialak deitzeko indar gehiagorekin eskatuko dutelako.
Hugo Chavez Venezuelako presidenteak, okerrenean jarrita, Nicolas Maduro presidenteordea izendatu du bere ordezko. Kantzerra tratatzen ari zaizkio Kuban eta, eta bien bitartean, presidente kargua beteko du Madurok.
Laura Mintegik, Zaloa Basabek, Jakue Pascualek, Mario Zubiagak eta Imanol Galfarsorok Euskal Herriko XXI. mendeko sozialismoaz hitz egin dute hAUSnART aldizkariaren azken zenbakiko elkarrizketa banatan. Lapiko Kritikoa kolektiboak argitaratzen duen pentsamendu aldizkaria Durangoko Azokan erosteko aukera izango da. Harpidetzaz edo mezenazgo bidez ere eskura daiteke lapikokritikoa@gmail.com helbidera idatziz.
Bart gauean eginiko erasoetan beste hiru palestinar hil dira eta Israelek Gaza erasotzen jarraitzen du. Goizaldean, 45 minutuan 85 misil jaurti dituzte Russia Todayk dioenez. Israelek beste 16.000 erreserbista deitu ditu Gazako operazioa aurrera ateratzeko.
Chavezen gobernuak Espainiaren estradizio eskaerei entzungor egiten diela eta gobernura iristen bada ez dela “irregulartasun egoeren konplize” izango adierazi du Henrique Caprilesek. Hauteskunde kanpaina betean, Venezuelako oposizioko lehendakarigaiak gutuna publikatu zuen joan den larunbatean El País egunkarian. Beste hainbat konturen artean, luze jorratzen du Venezuelan errefuxiaturik dauden euskal iheslarien gaia.
Kolonbiako presidente Juan Manuel Santosek bart baieztatu du bere Gobernuaren eta FARC-en artean sekretuan egin dituzten hurbilketen ostean, gatazka armatua amaitzeko saioa egingo dutela. Gobernuaren egoitzatik eta herrialdeko telebista nazionalaren bidez emandako adierazpenean esan du bost hamarkadaz luzatu den gerrari amaiera eman nahi diotela.
“Inguratutako irla honetatik mugitzen ez banaiz, goseak hilko nau”…
Politikoki zauden tokia arriskutsua izan daiteke. Baina ihes egiterakoan, pertsona bera al zara? Askorentzat kontzientzia aldakorra izan daiteke; guretzat, berriz, deabruaren ideiarik...
2003tik aurtengo urtarrilaren 11 arte, kanbio kontrola izan da indarrean Venezuelan. Legez, dolar bakoitzeko 2,15 bolibarreko kanbio tasa finkatu zen eta, ordutik, ez da tasa hori mugitu. CADIVI erakunde publikoa arduratu da urteotan dolarrak eta bolibarrak salerosteaz, nazioarteko merkataritza zailduz eta kontrolatuz: dibisak trukatu bai baina, dolarrak saltzerakoan, ez du modu azkar eta errazean egin; burokrazia hagitz eta ustelkeria ez gutti.
Hugo Chavezen hamar urteko aginte jardunean 14 hauteskunde prozesu egin dira eta horietako gehienetan Chavezen jarraitzaileak aise gailendu zaizkie oposizioko indarrei. Iragan igandean egindako erreferendumean %10eko tartea atera zion oposizioari eta horren ondorioz, herritarrek mugarik gabeko...
Time aldizkari estatubatuarrak Internet erabiltzaileak izendatu ditu 'Urteko pertsonaia'. Orain arte pertsonaia publiko batek jaso ohi zuen izendapen hori, baina aurten internauta guztiek jaso dute, "informazioaren aroa aldatu, hedabide globalen agintea hartu eta demokrazia digital berria...
Michelle Bachelet izango da Txileko lehen lehendakaria eta Hego Amerikan gobernu buru izateko hautatzen den laugarrena. Ellen Johnson-Sirleaf, Liberiako lehendakari hautatu berria, izango da Afrikako estatu batean lehendakari izango den lehen emakumea. Bakoitza berean ezohiko mandatariak, baina...
Tituluan aipatzen dena ez da albistea oraindik, baina CIAren helburuetakoa lasai asko izan daiteke. EEBBetan bederen oso zabaldua dago asmoa eta etengabe elikatzen da. Pat Roberson telepredikatzaile ospetsuak zuzenean aipatu du Hugo Chavez Venezuelako lehendakaria hil beharko litzatekeela, eta Etxe...
Caracasen pobrezia, biolentzia, segurtasun falta, droga trafikoa, arma trafikoa eta tiroketak eguneroko ogia diren auzoan borondate handiko emakume euskaldun bat bizi da; Bidegoiango (Gipuzkoa) Miren Egiguren.
Emakume honek txiki-txikitatik jendeari laguntzeko izan duen gogoak Venezuelaraino...