Ahozko Hiztegiak euskara estandarraren azentua nolakoa den entzuteko aukera ematen du. Argitaratu berri den 5000 Hiztegian dago oinarrituta.
Karmele Rotaetxe Amusategi hizkuntzalari bilbotarra hil da, 81 urte zituela. 1979ko abenduan euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak, eta 2004ko azaroan ohorezko euskaltzain.
Donostiako Udalak erabaki du Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi”-ri Hiritar Merituaren Domina ematea.
Beheko suaren aldamenean prentsa gainbegiratzen aurkitu dugu idazlea, Azpeitiako Loiola auzoko Kiruri jatetxean. Sacamantecas nuen aita (Txalaparta, 2012) liburuaren aitzakian ekin diogu solasari, baina laster egin dugu garai eta gai batetik bestera jauzi, ilusioak aletuz eta desilusioak biluztuz, idazle oparoaren konpainian.
Sexologian diharduten profesional euskaldunek lan-baliabide berria dute eskura, Euskal Herriko Unibertsitateak Sexologiako Hiztegia osatu baitu, Nerea Sancho sexologo eta irakaslearen zuzendaritzapean.
Kalifornia, Iowa, Chicago… eta berdin Massachussets, Illinois edo New Jersey. Hemen bertakoak bagenitu bezala kontatzen dizkigute hango tornado, urakan eta uholak. Beharrik, alderantziz ari da Roslyn Frank, gureak han-hemen kontatzen.
Roslyn Frank (Kalifornia, AEB, 1939) Linguistika eta Literatura ikasketak egina Iowako Unibertsitatean, Espainiera eta Portuges departamentuko irakasle eta ikertzailea izan da bertan. Aspaldi du euskararekin eta Euskal Herriarekin lotura, eta hainbat eta hainbat lan argitaratu ditu gure...
Duela bi urte, Euskara batuaren bigarren jaiotza argitaratu zuen Xabier Amurizak. Orain, berriz, Zazpi ebidentzia birjaiotzarako (Lanku, 2012), aurreko haren erreferentzia eginez datorrena, euskararen norabidean “gako erabakiorrak” litezkeenak landuz beti.
Ilunak argitzeko asmotan, hainbat irakurgai literario ditu adibide, datorren urtean argitaratuko duen 4x4 Operazioa nobelatik hartuak.