Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Euskarari lehentasuna ematen dioten udalen kontrako helegitea salatzeko elkarretaratzea gaur EHEk

2013-05-17

Martin Vicioso

Espainiako Estatuaren abokatuak helegitea jarri die Anoetako eta Lezoko udalei eguneroko jardueran euskarari lehentasuna emateagatik. Ustez, erdaldunak diskriminatzen dituelakoan. Egoera salatzeko EHEk elkarretaratzea egingo du 11:30ean Espainako Gobernuak Araba, Gipuzkoa eta Bizkairako Gasteizen duen ordezkaritzaren aurrean.

Iruñeko euskalgintzak herritarrei argazkiak eskatu dizkie, paisaia linguistikoa ez dela errespetatzen frogatzeko

Iruñeko euskalgintzak Aldatuko dugu! ekimena jarri du abian eta herritarrei eskatu die hizkuntza eskubideak betetzen ez dituzten paisaia linguistikoaren elementuei argazkiak ateratzeko. Euskalgintzak Udalean kexa moduan tramitatuko ditu argazkiok.

Euskal Konfederazioa: “Ikas-Biren asmoa kolpe mediatikoa egitea da”

2013-04-10

ARGIA

Ikas-Bi eskola publiko elebiduneko guraso elkarteak martxoaren 26an egindako kritikei erantzun die Euskal Konfederazioak (AEK, Seaska, Euskal Irratiak eta Ikas). Ikas-Bik zalantzak agertu zituen Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) Konfederazioari ematen dizkien diru-laguntzen inguruan. Euskal Konfederazioak dio “kolpe mediatikoa” bilatzeko egin dutela.

2005etik euskara sustatzeko aurrekontu baxuena aurkeztu du Jaurlaritzak

2013-04-08

Martin Vicioso

Euskararen sustapenerako 99,9 milioi euro bideratuko ditu Jaurlaritzak, 2005etik kopururik baxuena. Gara egunkariak gaur egin duen analisian azken hamar urteetako aurrekontuak eta euskara indartzera bideratu duten diru kopurua aztertu ditu.

UEMAn beste bost udalerri: Zarautz, Lekeitio, Tolosa, Lesaka eta Munitibar

2013-03-13

Urko Apaolaza

UEMA elkartean bilduta dauden herritarren kopuruak nabarmen egingo du gora, datorren larunbatean beste bost udalerri batuko baitira udalerri euskaldunen mankomunitatera: hala, 69 udalerrik osatuko dute UEMA eta 216.000 biztanlek jasoko dituzte bere zerbitzuak.

Alberto Barandiaran: "Euskal hedabideek ezin dute onartu murrizketa gehiago"

2013-02-18

ARGIA

"Euskal hedabideek bat egin dute argi dutelako estrategiko direla, eta hori da garrantzitsuena", dio Alberto Barandiaran Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteko zuzendariak, Edurne Elizondok Berrian egindako elkarrizketan.

Osakidetza euskalduntzeko egitasmo berria eskatu dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari

2013-02-15

ARGIA

Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio 2005-2011 bitarteko Osakidetzako Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren azterketa egiteko, eta hortik ateratako ondorioetatik aurrera begirako pausoak emateko, 67-2003 dekretuari (pdf) jarraiki. Euskararen erabilera sustatzeko egitasmo berriak bi ardatz izango lituzke: hizkuntza eskubideak bermatzea eta kalitatezko osasun zerbitzua eskaintzea.

Haur eskoletan gaztelaniari leku gehiago ematea babestu dute EAJk, PPk eta UPyDk

2013-02-08

ARGIA

PPk aurkeztu zuen atzo Legebiltzarrean Haurreskola Partzuergoko eskoletarako proposamena. Ingelesa eta gaztelania erabiltzeko proposamena zen, baina ez zuen aurrera egin. Azkenean, erdibideko bat onartu zuten PPk, EAJk eta UPyDk. Gaur egun, EAEko Haurreskola Partzuergoko eskoletan euskara hutsean aritzen dira.

Udalerriek eskatu ahala zonalde mistoa zabaltzea galarazi du Nafarroako parlamentuak

2013-01-25

ARGIA

NaBaik egin zuen proposamena: zonalde mistoa automatikoki zabaltzea, alegia, udalerriek udal batzarretan gehiengo absolutuz onartuz gero zonalde ez euskadunetik mistora aldatu nahi dutela, hala onartzea. NaBairen proposamena Bilduk, Izquierda-Ezkerrak eta Geroa Baiko bi parlamentari ez atxikituk babestu zuten, PSN abstenitu egin zen eta UPNk eta PPNk kontra bozkatu zuten.

Politikaz (euskaraz)

2013-01-08

Mikel Asurmendi

Hemerotekari begira ari naiz, nire partikularrari. Berria egunerokotik moztutako txatalak birpasatzen ari naiz: 1: EAEko Euskararen Legeak 30 urte erreportajea kari, besteak beste, hauxe irakurri dut: “Oraingo legeari eutsi nahi diote EH Bilduk ez beste alderdiek”. 2: Beste...

"Esaten da Euskal Herria aro berri batean sartu dela, baina euskararena denek ahaztu dute"

Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia da. Donostiako manifestazioa igaro berri,  eta José Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak lege proiektua aurkeztu eta segituan elkarrizketatu dugu. Werten “zartakoak” esnatuko ote gaituen galdetzen du, hots,  euskarak behar duen zentralitatea hartuko ote duen behingoz."

Euskalduna, bizipozetik eta minetik

2012-12-09

Xabier Letona

Euskaldun moduan pozik  egoteko arrazoi asko dago gaur egun. Nagusiena euskaldun gisa bizi ahal izatea bera, eta horretarako aukerak asko dira: era modernoan, kalitate handiz eta bizipozetik. Euskaldunak gizarte modernoan hiztunak behar dituen tresnarik gehienak ditu eskura: hezkuntzan,...

El basko da asko

2012-12-03

Koldo Izagirre

Urtebete izanen da, agian gehiago, ez aspaldi nolanahi ere, prentsan, geltokietan eta berriztatze lanetan ziren eraikin handietan (ikusgarria izan zen), esne txarrarena oinarri hartuta Kaiku markak euskara erdararen zerbitzuko ipini zuela (ezer berririk ez). Era zabar samarrean egin baitzuen euskararekikoa (elebitasun morroitua), zer esanik eman zuen bazterretan (publizitate efikaza beraz), harako "esne txarra" eta "ni kaiku naiz" ezin adierazgarriago batzuk bitarteko.

Euskararen normalizazio prozesua azeleratzeko eskatu dute milaka pertsonak Donostian

2012-12-01

Irati Sarasua

Milaka pertsona bildu dira larunbatean Donostian, Kontseiluak deituta  "Euskaraz bizi nahi dut" lelopean. Anoeta estadioan hasi eta Bulebarrean amaitu da. Euskalgintzako ordezkari ugarik egin dute bat deialdiarekin, eta pankartaren atzean izan dira besteak beste, Juanmari Larrarte Berria taldeko kontseilari ordezkaria, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia, Jakes Bortairu Iparraldeko AEK-ko koordinatzailea eta Igone Lamarain Euskal Herrian Euskarazeko lehendakaria.

'Euskaraz bizi nahi dugu' manifestazioa bihar Kontseiluak deituta

2012-11-30

Biharko Donostian elkartzeko deialdia egin du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Euskaraz bizi nahi dugu du leloa manifestazioak, eta euskalgintza, kultura eta gizarte arloko hainbat eragilek, eta norbanako euskaltzaleek egin dute bat manifestazioarekin.

Hizkuntza-politika berrirako iruzkinak

2012an kaleratu diren Inkesta Soziolinguistikoak eta Kale Neurketak erakutsi digutenez euskararen erabilerak zenbait eremutan motel egin du gora eta beste batzuetan goia jo. Izan ere, euskara jakin eta maitatzen duten elebidun askok gehiago erabiltzen dute erdara euskara baino. Egungo...

"Hemengo jendeak ez daki ETB3 dagoenik ere"

Ane Miren Iruretagoiena Lakuntzako (Nafarroa) Luis Fuentes ikastetxeko zuzendaria da. Ehundik gora ikasle dituzte Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, denak D ereduan. Lekeitiarrak ez dauka saltzeko eskola, ezta herria ere.

Euskara lehenesteko urratsak Gipuzkoako Diputazioan

2012-11-04

Iure Eizagirre

Gipuzkoako Foru Aldundiak euskarari lehentasuna emateko proposatutako neurriek zeresan ugari eman dute azken asteotan. Batez ere bi neurrik harrotu dituzte hautsak: prentsaurrekoak euskaraz ematea eta kontratazio publikoan hizkuntza eskakizuna sartu izana. Alabaina, Diputazioaren hizkuntza politikak hori baino askoz gehiago biltzen du.

Euskaraz bizitzeko nahia eta eskubidea aldarrikatuko dute abenduaren 1ean Donostian

Euskal hiztunen komunitatea “indartzeko” manifestazioa deitu du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak datorren abenduaren 1erako. “Euskaraz bizi nahi dugu” lelopean abiatuko da arratsaldeko 17:00etan Donostiako Anoeta estadioaren paretik.

Kontseiluak webgunea sortu du hautagai politikoek euskara tarteko egindako promesak biltzeko

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak www.aginduazor.eu webgunea jarri du abian, alderdi politikoek eta hautagaiek euskararen normalizazioari lotuta egindako promesak jasotzeko. Hautagaiek hartutako konpromisoak jaso eta herritarren artean hedatzea da helburua. Ondoren, hauteskunde garaian agindutako promesak bete ditzaten eragitea da asmoa.

Behatokia: "Administrazio bakar batek ere ez du hizkuntza-eskubideen bermerako urrats eraginkorrik garatu"

"Administrazio bakar batek ere ez du hizkuntza-eskubideen bermerako urrats eraginkorrik garatu eta euskal hiztunari ukatu egiten zaio berezko hizkuntza erabiltzea bere eguneroko bizitzan, galarazi egiten diote administrazioetako zerbitzuek berezko hizkuntzan jardutea", adierazi zuten atzo Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriatik eta Kontseiluko idazkari nagusi eta Behatokiko lehendakari Paul Bilbaok, Behatokiaren hamar urteotako lana laburbiltzeko Bilbon eskainitako prentsaurrekoan.

"Nafarroako Gobernuak euskararen aldeko mugimendua desagerrarazi nahi du"

2011-11-17

Kontseilua

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak salatu duenez, "itotze ekonomikoaren bitartez, Nafarroako Gobernuak euskararen aldeko mugimendua desagerrarazi nahi du".

Osakidetzako oposaketetan hizkuntz eskubideak urratzen badira Kontseilua eta Behatokiak auzitara joko dute

“Haserre” agertu dira Osakidetzako lan eskaintza berriarekin Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia eta Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendaria. Beren ustez, Rafael Bengoak proposatutako aldaketak “atzerapauso onartezina” dira euskararentzat. Osakidetzak aukeztutako lan eskaintza berriaren harira, Behatokiko zuzendariak Jaurlaritzak argitaratutako deialdi guztiak banan banan aztertuko dituztela eta aukerarik egonez gero, auzitara joko dutela jakitera eman du.

Hizkuntza politiketan ez direla "beharrezkoak diren urratsak egin" dio Kontseiluak

Hizkuntza-Politikari buruzko 2010eko Urtekaria aurkeztu du Kontseiluak lehen aldiz. Iaz euskararen normalizazioaren bidean gertatutako albiste, iritzi artikulu eta iruzkinak jaso dituzte modu kronologikoan antolatuta. Urtekaria digitala da.

Euskararen Legea, udalen hizkuntza politiketarako oztopo

Agerraldia egin zuen atzo Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Iruñean, Nafarroako hizkuntza politiken neurketan ateratako ondorioak aurkezteko. 23 udalerri aztertu ditu Kontseiluak eta, dioenez, lauk bakarrik egiten dituzte euskararen normalizaziorako politika egokiak. Euskararen Legea jo dute neurri egokiak aurrera eramateko oztopo nagusi gisa.

Kontseilua: "Herritar andanak aldarrikatzen du euskaraz bizi nahi duela"

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak urteko batzarra egin zuen larunbatean Altsasun (Nafarroa). Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak adierazi zuen euskaraz bizitzeko eskubidearen alde lanean jarraituko dutela: “Herritar andanak aldarrikatu du euskaraz bizi nahi duela, eta Kontseiluak pertsona horien ahalegina babestu eta bultzatu nahi du. Zentzu horretan aurrerapausoak eman daitezen lan egingo dugu aurten”. Euskaraz bizitzeko eskubidea eztabaida soziopolitikoan kokatzeko deia egin zuen Bilbaok. Bestalde, Xabier Mendiguren Bereziartu Kontseiluko ohorezko lehendakari izendatzea erabaki zuten larunbateko batzarrean.

Kontseiluak aztertutako udalen %76k ez du hizkuntza politika egokirik

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 66 udalen hizkuntza politikak ikertu ditu 2010. urtean eta emaitzak atzo jakinarazi zituzten Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok eta Kontseiluko kide Maite Indak. Ikerketaren arabera, 66 udal horietatik 16k (%24) baino ez dituzte hiztunen hizkuntza...

Ertzaintzaren lan eskaintza berrian euskararen ezagutza ez dela bermatzen salatu du Behatokiak

Hizkuntza Eskubideen Behatokiak prentsaurreko batean azaldu duenez Ertzaintzaren lan eskaintza publiko berrian 260 lanpostutatik 108tan soilik eskatuko dute derrigorrezko lehen hizkuntz eskakizuna. Paul Bilbao Behatokiko zuzendariaren esanetan deialdiak ez du bermatzen euskara dakiten ertzainen...

Osakidetza eta Herrizaingo Saila dira hizkuntz eskubideak gehien urratu dituztenak

2008an gertaturiko hizkuntz eskubideen urraketak biltzen dituen txostena eman zion atzo Paul Bilbao, Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendariak, Iñigo Lamarka EAEko Arartekoari. Behatokiak, inoiz baino kexa gehiago jaso ditu aurten eta jomuga nagusi Osakidetza eta Herrizaingo Saila izan...

Frantziako Gobernuaren jarrera salatu du Behatokiak

Hizkuntz Eskubideen Behatokiko ordezkariek urteko txostena aurkeztu zuten atzo Baionan. Paul Bilbao zuzendariaren hitzetan, “Behatokiak egiten duen irakurketa Nazio Batuen Erakundeak berretsi du 2008an, baina Frantziako Gobernuari bost axola zer gomendio egiten zaion”. “Tamalez,...
Multimedia

2012-07-12  |  Hizkuntza politika

Euskararen kontrako diskurtsoa neutralizatzeaz

Soziolinguistika Klusterrak laugarren urtez antolatuta, Euskal Soziolinguistika Jardunaldien baitan, J.C. Etxegoien “Xamar” elkarrizketatu zuen Belen Uranga klusterreko kideak. Bertan Xamarrek, ohi duen estilo bizi eta zorrotzean hainbat kontu azpimarratu zituen. Besteak beste:...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys