Uztailaren 18a “Frankismoaren aurkako eguna” izendatzearen aurka agertu dira astearteko kongresuan PP eta UPN alderdiak. Ezker Anitzak (IU-ICV-CHA) proposatutako lege horrek estatu kolpearen eguna aukeratu du horretarako.
1628an, García de Góngora goitizena zeraman idazle batek Historia apologetikoa argitaratu zuen, Nafarroara tubalismoaren mitoa hedatuz. Aragoik eta Gaztelak nafar erresumaren gainean zituzten ustezko eskubideei aurre egitea zen asmoa, eta ez, egungo navarrismoak defendatzen duen gisan, Nafarroako eta Gaztelako batasunari gorazarre egitea.
Lieja (Belgika), 1180. Emakume talde batek lehen beginetxea eraiki zuen. Bertsio zabalduenaren arabera Lambert Le Bège apaizaren omenez hartu zuten izena, baina bada begina hitzak, besterik gabe, otoizlari edo eskale esan nahi duela uste duenik ere (aleman zeharrean beggen aditzak otoitz...
Frankismoko hainbat agintari eta poliziaren kontrako auzian Jesús Muñecas Aguilar guardia zibila dago inputatuta. 1976an Anparo Arangoaren torturen karira Tolosatik Donostiara lekuz aldatu zuten, baina hainbat testigantzen arabera torturatzen segitu zuen. ARGIAk Anparo Arangoaren tortura eta argazki ezagunen inguruko erreportajea kaleratuko du aste honetan, Muñecas kapitainaren segidako “biografia” osagai duela.
Hanburgo (Alemania), 1939ko maiatzaren 13a. SS St. Louis transatlantikoa Hanburgoko portutik abiatu zen Kuba helburu. Ontzian 937 bidaiari zeuden, horietatik 930 nazien jazarpenetik ihesi zihoazen judutar errefuxiatuak, gehienak alemaniarrak.
Itsasoratu eta hamar egunera, ontzia Karibeko...
Frankismo garaiko krimenak epaitzeko auzia ireki zuten Argentinan, eta egunotan biktimek euren lekukotasuna egin behar zuten bideokonferentzia bidez Argentinako kontsulatuan. Espainiako Atzerri Ministerioak egin duen presioaren ondorioz, deklarazioak bertan behera geratu dira momentuz.
Frankismoaren biktimek hitz egingo dute gaur diktaduraren krimenen kontra egiten den lehen auzian, Argentinan. Maria Servinik epaituko duen auzia 2010ean ireki zen, justizia unibertsala argudiatuz, Espainian antzeko prozesurik ez baita inoiz eman.
Michele Angiolillo militante anarkistari buruzko liburua idatzi zuen Aitor Arantzabalek kartzelan egon zen garaian. Argitaratzeko erabakia hartu du, eta muntaia auzolanean egingo dute Bergarako gaztetxean elkartuko diren herritarrek.
1960an Begoña Urroz haurra hil zuen Donostiako Amarako tren geltokian jarritako lehergailua Askatasunerako Iberiar Direktorio Iraultzailearen (DRIL) ardura izan zela diote garaiko polizia txostenek. Xavier Montanya kazetari kataluniarrak Berrian eta Vilaweben plazaratu dituen dokumentu horiek bertan behera uzten dute azken urteetan zabaldu den teoria, alegia, atentatua ETAri egoztea.
Begoña Urroz DRILek hil zuela dioten dokumentu polizialak desklasifikatu ondoren argi geratu da José Ángel Pardines Guardia Zibileko agentea izan zela ETAk hildako lehenbiziko pertsona. Baina ETA sortu zenetik Espainiako Estatuarekin izan duen gatazkan hildako aurreneko pertsona ez zen bera izan. Javier Batarrita enpresarioa lehenago hil zuen poliziak ETAko kidea zelakoan.
San Francisco (AEB), 1889. Hamahiru urte besterik ez zituela Jack London idazlea (1876-1916) Hickmott ontziratze fabrikan lanean hasi zen. Egunero hamabi eta hamazortzi ordu bitartean ematen zituen lantokian, eta baldintza gogor horiekin nazkatuta, legez kanpoko ostra-bilketan hasi zen. Alderrai...
1937an euskal armada faxisten eskuetan erori zenean, lehen elkartasun sare ezkutua sortu zuten Bittori Etxeberria baztandarrak eta beste hainbat emakumek. Eusko Jaurlaritzari igorritako informazioa oso baliotsua izan zen preso zeudenei laguntzeko. Erakunde horrek amaiera tristea izan zuen baina; kideak atxilotu eta haietako bat, Luis Alava, fusilatu egin zuten egunsentiarekin batera duela 70 urte. Geroztik, Alava Sarea izena du.
Basilea (Suitza), 1689. Johannes Fatio(1649-1891) kirurgialari eta obstetrikalaria Elisabet eta Catherina ahizpa siamdar jaioberriak bereizten saiatu zen, eta lehenengoz kirurgia arriskutsuak arrakasta izan zuen.
200.000 jaiotzatik batean anai-arreba bikiak gorputzeko hainbat ataletatik batuta...
Inoiz eroriko ez zen erraldoia, burdinaz egina, burdina egiteko. Gero etorri ziren “errekonbertsioa” eta antzeko hitzak. Gero joan ziren milaka lagun kalera. Pasaiako Luzuriaga fabrikako langileak elkarrizketatu ditu Koldo Izagirrek Voz y vida obrera: Luzuriaga, hogeita bost lekukotasun liburuan. Oroitzapenetik harago, hemen eta orain balio dezaketen esperientzien bilduma da.
Erroma, K.a. I. mendea. Publio Virgilio Maroni maskota hil zitzaion eta poeta ezagunak hileta arranditsua antolatu zion. Gaur egun ere bada maskotari gizakiei baino omenaldi bereziagoa eskaintzen dionik, baina Virgiliorenak, bizirik zen artean, ez zion seguruenik asko lagunduko; izan ere,...
Zigoitiko Etxaguen herrixkan hamabi lagunen gorpuak lurpetik azaleratu ditu Aranzadi Zientzia Elkarteak. Zantzu guztien arabera, Facundo Perezagua batailoi komunistako kideak izan daitezke, 1936ko gerra zibilean borrokaldi ugaritan parte hartu zuen taldea.
Londres, 1625. Jakue II.a erregeak lege berria jarri zuen indarrean: preso politiko irlandarrak itsasoz bestaldera bidali eta Amerikan ezarritako kolono ingelesei salduko zizkieten. 30.000 irlandar inguru eraman zituzten Mundu Berrira kolonoek eskulan gisa erabil zitzaten, gehienak katolikoak,...
Amparo Lasheras Gainzarain (Gasteiz, 1947). Gizarte laguntzaile ikasketak egin zituen gaztetan, eta kazetaritzakoak geroago, 80ko hamarkadaren hasieran, ordurako alaba biren ama zelarik. Tartean, militantzia izan zen, eta 1976ko martxoak 3ko sarraskia Gasteizen. Amparo Lasherasen baitan...
Zigoitiko Etxaguen herrixkako elizaren ondoan, errepide batek erdi estalita, 1936ko hobi bat azaleratu du Aranzadik, Euskal Herrian orain arte berreskuratu den handienetakoa da. Facundo Perezagua batailoi komunistako kideak omen dira.
1936ko gerran hil zituzten 11 lagunen gorpuak gordetzen dituen hobi komuna aurkitu dute Arabako Zigoitia herrian, Aranzadi elkarteak asteazkenean aditzera eman duenez. Orain arte Araban aurkitu den hobi komunik handiena da. “Aurkituak ez izateko moduan zeuden jarriak, ezkutatuak bezala” esan du elkarteko arduradun Francisco Etxebarria medikuak.
Newgate (Ingalaterra), 1780. Hortzetako eskuila modernoa asmatu zuen William Addisek. Baina gizakia askoz lehenago hasi zen hortzak garbitzen, Historiaurrean seguruenik; mamut haragi arrastoak hortz-hagin tarteetan izatea ez zen batere atsegina izango.
Antzinako egiptoarrek hortzetako pasta...
Belaunaldi borrokalari eta gogor baten azken ordezkariak dira. 95 urtetik gora dute. 1936ko Gerra Zibileko gudari eta milizianoak dira. Hitzaldiak, omenaldiak, egunkarietara gutunak… Bizitzaren azken txanpan, euren ideien eta askatasunaren alde zutik diraute oraindik: Felix Padin anarkistak, Jose Moreno nazionalistak eta Marcelo Usabiaga komunistak hitzak tirokatzen jarraitzen dute memoriaren lubakietatik.
MIL, GARI eta Action Directe talde armatuen sortzaile, mende laurdeneko kartzelalditik ateratzen ari da Jann-Marc Rouillan (1952, Auch, Gaskoinia). 1970 eta 1980ko hamarkadetako Europako mugimendu ezkertiar iraultzaileen protagonista eta testigu pribilegiatu, hainbat liburutan ematen ditu orain bere oroitzapenak. Borroka egiteari ez diola puska batean utziko, alegia.
San Juan uharteak (egungo AEB), Atlantikoa, 1859. AEBetako ipar-mendebaldeko artxipelagoan kolono britainiar nahiz estatubatuarrak bizi ziren, eta bi potentziak uharteak mendean hartzeko ahaleginetan ari ziren. Lyman Cutlar izeneko kolono estatubatuarrak zerri bat ikusi zuen bere patata saila...
Pordenone (Friuli, Italia), 1900. Jacuzzi familiak jaioterritik alde egitea erabaki zuen, itsasoaz bestaldera bizibide hobea lortu asmoz. AEBetan zazpi anaiek, beren bizimodua hobetzeaz gain, beste askorena ere hobetzea lortuko zuten mende erdi geroago.
Kaliforniako Berkeleyn ezarri ziren...
1913ko martxoaren 3an 5.000 emakume baino gehiagok manifestazioa egin zuten Washingtonen, Woodrow Wilson presidentearen kargu-hartzearen bezperan, boto eskubidea eskatzeko. Istiluak izan ziren poliziaren erantzun gogorra medio, eta hil horren 17an, barrutiko polizia superintendentea kargutik...
Martxoaren 3an 37 urte bete ziren Gasteizko San Frantzisko Asiskoren elizaren barruan grebalariak egiten ari ziren bileran poliziak sarraskia burutu zuenetik; hainbat zauritu eta bost hildako izan ziren. Haien izenak: Romualdo Barroso, Pedro María Martínez Ocio, Francisco Aznar,...
Lizarra (Nafarroa), 1310. Ordenantza baten bidez “hiltzen duena, hil dadila” legea ezarri zuten. Hogei urte geroago, Tuterako ordenantza batek ondorio berbera izan zuen. Behe Erdi Aroan, Nafarroan, urteko 27 exekuzio izan ohi ziren batez beste. Marka guztiak 1347an hautsi zituzten,...
1976ko martxoaren 3an, greba orokor baten testuinguruan, langile talde handi bat Gasteizko Zaramaga auzoko elizan bildu zen. Asanblada hori indarrez zapaldu zuen poliziak: bost langile hil zituzten tirokatuta, eta ehundaka zauritu. Pasa den igandean, urtero legez, gertatutakoak oroitu zituzten herritarrek. Aldi berean, hainbat gazte eliza horretara sartu eta bertan astebete emateko asmoa zutela iragarri zuten. "Langileek duela 37 urte hasi zuten borroka aurrera doala erakutsi nahi dugu", azaldu digute gazte horiek.
Grup de Periodistes Ramon Barnils eta Mèdia.cat hedabideen behatoki kritikoak 2012an, hedabide ohikoetan gutxi edo batere agertu ez diren gaiak jorratu dituzte. Gai hauetako bat da: Francoren ministro izandako bederatzi pertsonen ibilbidea azaltzen duen bideoa. Azken 30 urteotan kargu...
XII-XVI mendeen arteko biztanleriaren bilakaera aztertu du Iosu Etxezarraga Ortuondok hitzaldi honetan.
Antolatzailea: "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako historiagileen elkartea
Irudiak: Donostiako Koldo Mitxelena
Espainiako Gerra Zibilean Bizkaiak jasan zituen bonbardaketa ugariei eta haien ondorioei buruzko dokumentala. Esperientzia hura bizi izan zuten pertsonen lekukotzak jasotzen dira.
Iturria: eitb.tv
Gotzon Elortza (Bilbo, Bizkaia, 1923 - Getxo, Bizkaia, 2012ko ekainaren 11) Bilbon jaiotako getxoztar zinema-zuzendaria izan zen. Euskal Herriko zinemagintzaren aitzindaria; euskarazko lehen dokumentalen egilea izan zen. Lan hau 1959koa da.
Zer geratzen zaigu gizarte-eredu frantsesetik hogeita hamar urteko neoliberalismoaren ondoren? Pribatizazio sistematikoa eta merkatuen irentsi-nahia aseezinak dira. Soziologo, kazetari, ekintzaile, paperik gabeko, ijito, errefuxiatu politiko eta artistek publikoa den horren lapurreta...
2012ko abenduaren 29an Bakaikuko Nafarroa Bizirikek antolatutako mural margoketa herritarra. Nafarroaren konkista eta menderatzea salatu eta deskonkista aldarrikatu dute.
Iturria: bakaiku.info
IRUÑA-VELEIAKO idazkun eta grafitoei buruzko dokumentala, 42 minutukoa. 2006an IRUÑA-VELEIAN aurkitutako ezohiko ostraka edo buztin zatiak aurkeztu zirenetik eztabaida sutsua ezagutu da aditu batzorde batek aurkikuntzak faltsuak direla ebatzi zuenetik. Batez ere ostraketan...
Nafarroako Erresuma 1512 urtean erori zen. Amaiurtarrek 1522ra arte eutsi zioten Gazteluari, hamar urtez buru egin zioten konkistari. 2000.an "Haien ametsa gurea da" ikuskizuna eratzeari ekin zioten Pier Paul Berzaitz zuberotarraren eskutik. Amaiurren eta Maulen dugu...
778. urtean, Orreaga aldean, Charlemagne Frankoen erregearen gibel armada suntsitu zuten bertako biztanleek, Roland Charlemagne-ren iloba garbituz denbora berean. Gatazka hau iragan zen lekuaz eztabaidatzen segitzen dute oraindik historialariek. Orreaga eta Donibane Garazi juntatzen dituen...
Nafarroa Bizirik kolektiboak egindako bideoa, ekainaren 16an Iruñean egin behar duten manifestaziora dei egiteko. Musika Bizardunak taldekoena da, eta bideoan bertan ere agertzen dira.
"Oiartzuarren lekukotasunak josatzeaz gainera, Euskal Herrian ikus-entzunezko formatuan estreinakoz bildu den gertaera bat erakusten digu erreportaje honek: bost fusilatuen gorpuzkinak zituen hobi komun baten bilatze eta hobitik ateratze prozesua zuzen-zuzenean eta irudi zirraragarriz...
Gipuzkoako Aldundiak frankismoaren biktimei iazko abenduaren 14an eskeini zien omenaldia osorik. Malko haiei esker, orain itsasoa gara izenburupean, Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin zen ekitaldia. Bertan Pako Etxebarria Aranzadi elkarteko kideak, Josu Chueca historialariak, Eñaut...
Lehendakaritzara, trikimailuen bidez,lehen lehendakari ez-nazionalista iristen denean hirugarren karlistadarako hazia sortzen da eta bi zientifiko karlistak Zumalakarregi berpizten saiatuko dira. Esperimentuan idiazabalgo gazta lehiaketan aurkeztuko duten gazta kutsatu egiten da eta ondorioz...
Dokumental honetan 1936. urtean Irungo zubitik Ipar Euskal Herrira zein Frantziarako bidea hartu zuten pertsonen bizipenak eta zubi horren inguran jazotako istorioak biltzen dira.
Iturria: eitb.tv
40 urte pasa dira 1968ko maiatzetik. Zer geratu zaigu udaberri hartatik? Dokumental labur honetan bildu ditugu urte hartan Parisen ikasle ziren hiru pertsonaren testigantzak.
Pruden Gartzia historialariari elkarrizketa egin diogu euskara eta historiaren inguruan. Euskaltzaindiako Azkue Liburutegiko zuzendariak euskararen bilakaerari buruzko hainbat gako eman dizkigu: Euskal eliteen jarrera gure hizkuntzaren inguruan, Lazarragaren eskuizkribuaren garrantzia...