Horixe hezkuntza arloko jendeak helarazitakoa: irakasleak arduratuta daudela, gero eta haur gehiagok duelako Arreta Gabeziaren Hiperaktibitate Nahasmendua delakoa, kopuru kezkagarrietara iristeraino. Eta hori entzunda, gogora etorri zait Diagnostiko okerren ondorio kaltegarriak erreportajean genioena: konplexua da hiperaktiboa “dena” eta hiperaktibo “dagoena” bereiztea, baina funtsezko desberdintasuna dago atzean.
Duela hamalau urte Maria Jesus Torresek iragarkia jarri zuen prentsan haur hiperaktiboak zituzten beste gurasoekin harremanetan jartzeko. Sei ama elkartu ziren kafetegi batean. Horrela sortu zen ADHI Arreta gabeziaren hiperaktibitate nahasmendua duten neska-mutil eta senitartekoen Nafarroako elkartea, Espainiako Estatuko lehena. 500 bat bazkide ditu egun.
Aise erabiltzen dugu hitza: “Ume hau hiperaktiboa da”. Eta aise sinesten dugu hala dela: diagnostiko okerrak egiten dira maiz, eta haur asko dago medikatuta, beharrik gabe. Zer da eta zer ez da hiperaktibitatea? Zein ondorio dauzka?
Sekula ez da egon gaur adina hiperaktibitate kasu umeen artean. Hala dirudi, gure inguruko eskola eta ikastoletatik datozen albisteei erreparatzen badiegu bederen. Horregatik, helduek esfortzu bat egin beharra daukagu, umeen lekuan jarri eta arazoari beste ikuspegi batetik begiratzeko, baina lasai...
Hego Euskal Herriko telebistetan makina bat aldiz eman dituzte Red Bull edariaren iragarkiak. Frantzian iragan uztailaren 15ean baimendu dute produktu horren salmenta, nahiz eta hainbat erakunde publikok aurkako iritzia eman. Frantziako ekonomia ministroak maiatzean sinatutako onarpenak osasun...
Arreta Galera eta Hiperaktibitate Nahastea (AGHN) da izendapen akademikoa, medikuen kongresuetan eta liburuetan agertzen dena. Baina jende arruntak hiperaktibitatea esaten dio, besterik gabe. Dela izen luzearekin, dela izen arruntarekin, sindrome horrek jota dauden umeen ezaugarri nagusia etengabe mugitzen egotea da: gehiegizko jarduera motorra, geratu gabe korrika, saltoka, hitz egiten aritzea, jarduera bat hasi eta berehala aldatzea, eta horrez gain, adi egoteko eta kontzentratzeko zailtasunak.