Kubako politikan eragiten saiatu dira AEBak, HIESaren kontrako programen aitzakian

AEBetako Estatu Departamentuak onartu du osasun eta gizarte-programak erabili dituztela Kubara gazteak bidaltzeko “praktika demokratizatzaileak” sustatzera. Programek “gizarte zibila indartzea eta kubatarrek informazio gehiago eskura izatea” ahalbidetzen zutela argudiatu dute.

Homosexualitatearen kontrako sorgin-ehiza indartzen ari da Afrikan

Homofobia hazten ari da Afrikako herrialde askotan eta homosexualen kontrako legeak eta kode penala zorrozten ari dira. Gobernuek erlijioaren edo HIESa saihestearen aitzakiapean neurriak gogortu dituzte eta sorgin-ehizak oso bizirik dirau.

Mossoak auzitara, ustez haien esku hildako pertsona bat HIESdun gisa seinalatzeagatik

HIESaren gaia lantzen duten bederatzi elkartek Kataluniako Polizien Sindikatua (SPC) auzitara eramango dute. Esquadra Mossoek jipoituta hil zuten gizon batek gaitza zuela argitaratzea leporatzen diote. 

Minbiziaren aurkako botikak banatuko ditu Indiak, Bayerren patenteen gainetik

Bayerrek patentea zuen minbiziaren aurkako sendagai baten ekoizpena baimendu du Indiako Jabetza Intelektualaren Apelazio Batzordeak. Multinazional alemaniarrak aurkeztutako helegitea arbuiatu dute Periodismo Humano atarian irakur daitekeenez, eta hemendik aurrera, botikak prezio eskuragarriagoa edukiko du.

Hiesaz hitz egitea

Horren garrantzia azpimarratu zidan Udiarraga Garciak, Bilboko Itxarobide Elkarteko kide eta CESIDA Espainiako Estatuko Hiesaren Koordinakundeko presidenteak, hiesari buruz egindako erreportajean: gaixotasunaz hitz egiteak, bistaratzeak, tabu izateari uzteak zenbateko mesedea egiten dion gaitzaren normalizazioari: “Politikariek kontu handia izaten dute gaia ez aipatzeko, hiesaz hitz egitea delako sexuaz hitz egitea, substantziekin dugun harremanaz, gizartean tabu diren gaiez. Jose Maria Aznarrek adibidez, aginte osoan ez zuen ‘hiesa’ hitza erabili. Juan Jose Ibarretxe ordea, oso irekia zen gai honetan, eta guretzat oso garrantzitsua da hitza bera esatea, gaia azaleratzea”.

"Praktikan ez dugu nahikoa baliabiderik izango legeak baztertzen dituenak artatzeko"

Agiririk ez duten etorkinak osasun sistema publikotik at utzi ditu Espainiako Gobernuaren dekretuak. Kode deontologikoa eta kontzientzia-objekziorako aukera eskutan, neurria ez dutela beteko sinatu dute hainbat medikuk, horien artean Ivan Vergarak.

HIESaren transmisioa saihesteko aurreneko pilula onartu da AEBetan

Estatu Batuetako Medikamentu Agentziak onartu du HIESa saihesteko lehen tratamendu hau. Birusaren aurkako bi botikaren baturatik sortu den Truvada izeneko pilula da eta kutsatzeko arriskua eduki aurretik hartu beharko da eta ez behin HIESa edukita. Botika honen erabilera transmisiorako arriskua egon daitekeen harremanetarako bideratuta dago.

Eramangarri... ezkutuan

Jipoi ekonomikoa eman berri diote Hiesaren Plan Nazionalari Espainiako Estatuan, eta Osasunbideak GIB birusa atzemateko proba anonimoak kendu ditu Nafarroan, baina gaitza dutenen kopuruak gora egin du azken urteotan. Jada ez da garai bateko gaixotasun beldurgarri eta hilgarria, baina gauza batzuk ez dira aldatu: testigantza eman diguten guztiek aurpegia eta izena ezkutatu dituzte erreportajerako.

Espainiako Hiesaren plan nazionalaren "heriotza" irudikatu dute Iru˝ean

Espainiako Gobernuak osasun arloan egingo dituen murrizketek Hiesaren plan nazionalaren "heriotza" ekarriko dutela salatu zuten hainbat lagunek atzo Iruñean, Nafarroako Jauregiaren aurrean. Murrizketek min gehien kolektibo ahulenei egingo dietela salatu zuten, tartean GIB birusarekin bizi behar duten gaixo kronikoei.

Lehen top modelaren itzaltze tristea

Filadelfia (AEB), 1986ko azaroaren 18a. Gia Carangi modeloa hil zen 26 urte zituela, hiesak eragindako pneumonia batek jota. Ezjakintasunak hiesa zuten gaixoak isolatzen eta baztertzen zituen garai horietan, kameraz inguratuta bizi izan zen Carangik ama soilik zuen alboan hil zenean. Handik bost...

HIESaren lexikoa sarean

Uzeik prestatu zuen HIESari buruzko hiztegia HIESaren Nazioarteko Egunerako, abenduaren 1erako. Hiztegiak termino berrienak bildu ditu eta www.uzei.com helbidean dago.

HIESaren aurkako borrokan aurrerapausoak

GIB birusak kutsatuta dauden 300 pertsonetatik batek ez du HIESa garatzen, bere sistema immunitarioak gaixotasunari aurre egiteko ahalmena duelako. Pertsona horien sistema immunitarioaren ezaugarriak aztergai dira aspaldidanik, eta aurrerapenak eten gabe lortzen dira. http://ttiki.com/19088...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagai├▒a Argia Antza iametza Adur Luditoys