LOMCEren aurkako manifestazioa antolatu dute urriaren 12rako Bilbon. Nafarroako eta EAEko legebiltzar eta gobernuei Werten legea “inolaz ere ez” aplikatzeko eskatu diete hezkuntzako hainbat eragilek (Ikastolen Elkartea, Sortzen Ikasbatuaz, ELA, LAB, STEE-EILAS, EUE, Ikasle Abertzaleak, Hik Hasi eta Nafarroako ikastetxeetako zuzendarien elkarteak). Euskal Herrian hezkuntza sistema eraiki arte borrokan jarraituko dutela jakinarazi dute mobilizazioaren deitzaileek.
“Arnasa hartu beharra dago, eta ireki ateak, arrainak urak eta euskarak bere unibertsitatea”. Xabier Amurizaren hitzak kantatu zituen Oskorrik 1979an. Handik hona, bidean da euskarazko unibertsitatea. Egin dituen urratsetan, hortxe Udako Euskal Unibertsitatea UEU, eta hortxe Mari Karmen Menika.
Oherakoan zirika hasi zaio gurasoa, “irakaslearekin bilera dugu, berak esango digu lan asko egin ote duzun eta zenbat ikasi duzun”. Ilunpean bost urteko zintzurretik ateratako barre karkaila hedatu da gelan.
Ekainaren 16arekin, Amurrion izango da Araba Euskaraz jaia, Aresketa Ikastolak antolaturik. Laugarren aldiz hartuko du Araialdeko herri honek euskararen eta ikastolen jai handia. 34 urte dira sortu zenetik, euskararen irakaskuntza beti helburu. Erabilera da oraingo xedea.
Ekainaren 9an, igandean, Olaberrian Gipuzkoako Eskola Txikien Festa egingo da. Eskola txikien topagunean ikasleak, irakasleak, gurasoak eta udal ordezkariak bilduko dira.
"2011ko ikasle-greba arrakastatsuekin hasitako bideak aurrera darrai Kolonbian. Duela bi urte gobernu kolonbiarrak egin nahi izan zuen lanbide heziketako erreforma atzera botatzea lortu zuten. Orain alternatiba proposatu du MANE ikasle mugimenduak".
Eskua ez ematea, kasu honetan, ez delako edukazio txarraren seinale (eskuin muturrak adierazi duen moduan), baizik eta hezkuntzaren kontra egiten ari diren politika suntsitzailea ez ohoratzeko modua. Kalifikazio onenak atera dituzten ikasleek ukatu diote agurra Espainiako Wert ministroari –hauek ere perroflauta ote Gobernuarentzat?– eta horrek deseroso utzi du LOMCE legearen bultzatzailea.
Hezkuntza erreforma eta eredu inposatzaileen aurka altxatzeko deia egin zuten Euskal Herriko herri mugimenduetan diharduten hainbat pertsonak, tartean, Walter Wendelin (Askapena), Mattin Troitiño (Etxerat), Azaitz Gartzia eta Xabat Laborde (Euskal Herrian Euskaraz) izan ziren agerraldian beste eragile batzuekin batera.
Murgian ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren jai atarian, hezkuntza arloko murrizketen aurka eta LOMCE lege-proposamenaren kontra borrokan diharduten bi elkartetako ordezkariekin bildu gara, Hezkuntzan Geu Eragileko Edu Zabala eta Denon Hezkuntzako Aitor Otañorekin. Irakasleak dira biak, Bigarren Hezkuntzan dabil Zabala, Irungo Txingudi Ikastolan, eta Lehen Hezkuntzan Otaño, Bidegoian Herri Eskolan.
LOMCE (Hezkuntza Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa) edota Wert erreforma delakoa hizpide hartu dugu ARGIAn, berriz ere. Heldu den astean ARGItAratuko dugu artikulua.
Hezkuntza arloko sindikatu nagusiak, STEE-EILASek, bat egin du greba orokorraren deialdiarekin.
Euskal Eskola Publikoaren XXII. Jaialdia egingo dute igandean Murgian (Araba). Bertara gerturatuko diren familiek kalitatezko eskola baten alde egingo dute, baita “hezkuntzan inbertitzea etorkizunerako bermea” dela aldarrikatu ere.
Cristina Uriarte Hezkuntza Kontseilariak adierazi du LOMCE legea atzera botatzea eskatuko dutela adostasunik ez bada lortzen. Iñigo Urkullu lehendakariak ere “euskal hezkuntzaren ituna” egitearen beharra azpimarratu du Ibilaldian.
Lanbide Heziketako ikastetxeak ikaslez beteta daude. Euskal Herriko Lanbide Heziketa erreferentea izateaz gain, indar handia hartu du azken urteetan, krisiaren eraginez langabezian daudenen aukera bilakatu baita.
Igande honetan izango da 35. Ibilaldia Portugaleten, Asti Leku ikastolak antolatuta. Guztira 7,3 kilometroko ibilbidea izango du eta aurreikuspenek diote 80.000 eta 100.000 euskaltzale artean izango dituela bisitari.
Espainiako Estatuak ezarri duen LOMCE legearen aurka agertu dira Ikasle Abertzaleak eta Eskola Eskola Publikoa Gaur Bihar plataforma. Besteak beste, erlijioak hartuko duen garrantzia, eta lege elitista, espainolista eta sexista dela salatu dute.
Murgiako hainbat gurasok jakinarazi dutenez, ezin dituzte seme-alabak D ereduan matrikulatu. Araban egon arren, euskaraz soilik ikasi ahal izateko zazpi kilometrotara dagoen Izarrara joan behar dute. Egoera salatu dute eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak biltzeko eskatu die Arartekoari eta Jaurlaritzari.
50 urte betetzen ditu aurten Portugaleteko Asti-Leku ikastolak, mende erdi ezkerraldea euskalduntzen. Maiatzaren 26an ospatuko den Ibilaldia antolatzeaz gain (1982koa ere eurek prestatu zuten), egitasmo berria dute esku artean: ogibide ezberdinetako gurasoek euren lanaren berri emango diete etorkizuneko bidea aukeratzear diren Batxilergoko ikasleei.
Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak gaur aurkeztu du hezkuntza erreforma (LOMCE legea). Hezkuntza arloko eragile ugarik kritikatu du lege polemikoa.
Igandeko Sortzen Ikasbatuazek euskal eskola publiko berriaren alde antolatutako jaia bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek, astebururako Iruñean iragarrita dagoen eguraldi euritsua dela eta. Festa hemezortzi urtez ospatu da, eta azken urtetan dimentsio handia hartu du.
Bada, helduak tartean sartzen direnean. Hori islatzen du asteburuan minibenjamin-aurreko kategoriako partidu batean atera zuten argazki honek. Irabazteko lehiatzen, elkarrekin beharrean elkarren kontra jokatzen, aurkaria zapaltzen eta jokoaren arauak ez errespetatzen helduongandik ikasten dute haurrek, eta goizegi.
Gaur ostirala eraman behar zuten LOMCE legea Espainiako Ministro-Kontseilura, hezkuntza erreforma polemikoari buruzko eztabaida parlamentuan abiatzeko. Azkenean atzeratu egin dute eguna, baina gaiaz aritu nintzen atzo irakasle birekin eta kezkatuta zeuden, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako...
Azken asteetan Leioako campuseko ikasleek egin dituzten protestak direla eta, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaibusen prezioa jaistea aztertuko du. Bilboko metroaren antzeko ‘gazte txartela’ ezarri lezakete, El Correok argitaratu duenez.
Jean-Jaqcues Lasserre senatariak hezkuntza zentro pribatuen finantziazio publikoa debekatzen duen Falloux legea zuzentzeko eskatuko du hurrengo asteko bilkuran.
6 urte arteko Galiziako haurrentzat hezkuntza galegoz emango duen lehen eskola aurkeztuko dute bihar Ferrolen. Galicia co Galego (GcG) plataformak bi urtetan egindako lanaren emaitza da. Datorren ikasturtean irekiko ditu ateak Praza Pública-k argitaratu duenez.
Urtero legez, Herri Urrats antolatu du Seaskak, hilaren 12rako. Seaskaren lorpenen artean dago Baionako Bernat Etxepare ikastetxea, Ipar Euskal Herrian ikasketak euskaraz ematen dituen lizeo bakarra. Urrun bizi diren ikasleengan pentsatuz, lizeotik gertu barnetegi bat sortzea erabaki zen eta astelehenetik ostiralera gazte ugari bizi da bertan, hezitzaileen ardurapean. Barnetegira hurbildu gara, euren egunerokoa ezagutu asmoz.
Ikasleak aste osoan ari dira mobilizatzen Bizkaibusen prezioak eta Leioako Campusera iristeko garraioaren prekarietatea salatzeko. Gaur, ‘Bizkaibus ez ordaindu’ lemapean, autobusetan sartzean ordaintzeari uko egiteko deia egin dute.
Udako lehen eguzki printzekin batera, gaztetxoak atzean utzi du etxeko atea. Maleta eskuan, udalekuak ditu helmuga. Bi astez lagun zaharrekin elkartuko da, jolastu eta gustuko ekintzak gauzatzeko. Oraindik ez daki epe horretan uste baino gehiago ikasiko duela.
Francesco Tonucci psikopedagogo, pentsalari eta marrazkilari italiarrak haurren neurrira egindako hiria aldarrikatzen du, haurrak eskoletan eta ludoteketan sartuta izan beharrean kalean eroso egon daitezen. Tonucciren Haurren Hiria. Hiria pentsatzeko beste modu bat euskaratu du Maider Elkoro Gabilondok (eta Ester Zarraua Isasi-Isasmendik zuzendu); hona hemen pasarte batzuk.
Multimedia
Baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko arrazoiak azaltzen dituzte bideo honetan Baionako Bernat Etxepare lizeoko hainbat ikaslek.
Iturria: Topatu.info
Espainiar estatuko ikaslerik onenek José Ignacio Wert hezkuntza ministroari agurra ukatu diote urte amaierako ekitaldian. Honela, hezkuntza erreformaren aurkako jarrera erakutsi dute eta agertokira sariaren bila igotzean, deseroso utzi dute ministroa denen aurrean. Publikoak ikasle...
Oriotarren (Gipuzkoa) historia, tradizioa, nortasuna... bildu nahi dituen proiektu pedagogikoa da. Euskal curriculumaren gerizpean, herriko curriculuma sortzen ari dira proiektu honen bitartez,
Informazio gehiago: oriokocurriculuma.wix.com/kurrikuluma
Bideoren egilea: Maialen...
2013ko maiatzaren 22an Zumaian, Maria eta Jose ikastetxeak antolatuta Argia eta Baleike aldizkarien laguntzarekin, Espainiako gobernuak onartu berri duen LOMCE hezkuntza legearen inguruko mahai-ingurua.
Hizlariak: Jone Berriozabal (legebiltzarkidea - EAJ), Juanjo Agirrezabala...
"Zer hezkuntza eredu nahi dugu? Zein unibertsitate eredu?" 1990an galdera berdina egin zuten EHUko 97 irakasleak funtzionaritzari uko egin ziotenean, irakaslego propio bat sortu nahian. Baina kaleratzeen arriskua, erbesteratzeak, atxiloketak, epaiketak, espetxeratzeak, isunak eta...
Xan Goenaga, Baionako AEKn eta langile-taldeentzako euskara trebatzaile dabil lanean. Euskararen alde lan handia egindakoa da, Iparraldeko lehen euskara eskolen lekuko, AEKren sortzaileetako bat eta Seaskan irakasle izandakoa da.
Elkarrizketa irakurri ARGIA astekarian
Eskola batzuk dagoeneko arlo emozionala lantzen duen Bizikidetza Planarekin ari dira jo eta ke. Horietako bat aurtengo Kilometroak jaia antolatzeaz arduratuko den Irurako ikastola.
Gabon usainean elkarrizketatu ditugu Erasun eta Indo Seaskako lehendakariordeak. Ikasturte hasierako gorabeheren ondoren lasaituta daude, baina urtarrileko bi gertakizun garrantzitsuren zain.