Fenix 11*23 filma (Katalunia, 2012) Euskal Herriko hainbat herritan eskaini da jada. Dena dela, asteburu honetan Gipuzkoako hiru herritan ikusteko aukera izango dugu.
Atzo osteguna onartu zen Espainiar Estatuko Aragoiko parlamentuan hizkuntzen lege berria. PPk eta PARek babestutako legearen arabera, Aragoiko administrazioak ez ditu praktikan batere babestuko katalana eta aragoiera.
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak baliogabetu egin du Kataluniako Parlamentuak urtarrilaren 23an onartu zuen erabakitzeko eskubidearen aldeko adierazpena. Vicent Partal Vilaweb.cat agerkariko zuzendariak editoriala idatzi du auziaren inguruan: Contra la imposició, la desobediència.
Espainiako Aragoiko PPk hizkuntzen lege berria proposatu du, eta ezusterik ez bada, PARen (Partido Aragonés) laguntzari esker, aurreko hizkuntzen legea bertan behera utziko dute ostegunean, maiatzaren 9an.
2 d’Abril kolektiboak urtero oroitarazi eta salatzen du 1700. urteko apirilaren 2an, Luis XIV. erregeak, espainiar monarkiak Frantziari emandako lurraldeetan katalanaren erabilpena debekatu izana. Debeku hori arautzen zuen ediktua ez da inoiz indargabetu, eta beraz, oraindik ere indarrean...
Langileak kaleratu dituzten etekin handiko enpresen zerrenda, homofobiaren gorakada, Bartzelonako auzo solidarioa, diktadura arabiarretan negozioak dituzten enpresak eta atxiloketetan eta komisaldegietan hildako 11 pertsonaren inguruko erreportajeak bildu dituzte Média.cat Urtekarian.
1992ko udan atxilotu zituzten hamar independentista katalanek torturak salatu zituzten. Baltasar Garzon epaileak dioenez, haietako inork ez zuen jarri salaketarik bere aurrean. Kataluniako La Directa astekariak argitaratu dituen dokumentu batzuetan, ordea, atxilotuek torturak deskribatzen dituzten pasarteen azpian, Garzonen sinadura agertzen da.
Euskal Herrian, izerdi bidez erakutsi ohi dugu askotan euskararekiko atxikimendua: Kilometroetan edo Ibilaldietan, Oinez, urratsez Urrats edo Korrika… Iparraldeko katalanek, aldiz, era original batean erakutsi zuten joan den larunbatean Perpinyàn beren hizkuntzaren aldeko maitasuna:...
Kataluniako Auzitegi Gorenak plazaratutako auto baten arabera, haur bakar baten gurasoek klaseak gaztelaniaz jasotzeko eskatzen badute, gela osoak gaztelaniaz egin beharko du. Erabakia ez dutela beteko esan du Irene Rigau Generalitateko Hezkuntza kontseilariak.
Atzo Esquadra Mossoak Bartzelonako Gràcia auzoan dagoen Casal Popular etxe okupatuan sartu eta hustu egin zuten. Okupazioarekin bukatu izana salatzeko 500 lagun inguruk manifestazioa egin zuten Gràcia auzoko kaleetan zehar, eta istiluekin amaitu zen. Casal Popular Bartzelonako eraikin okupa esanguratsuena zen Casa de la Muntanyarekin batera.
Biltzar Nazional Katalaneko (ANC) presidente Carme Forcadellek ziurtatu du kontsulta atzeratzea “traizio handia” litzatekeela. Honekin ANC-k abisua eman die Generalitateari eta, bide batez, CiU eta ERCko zuzendaritzei. Prozesu subiranista deskafeinatzeko PPk azken aldian hasi dituen hurbiltze mugimenduen tranpan ez daitezela erori eskatu die.
Kataluniak Estatua lortzeko prozesua bere azken fasean sartu da, seguruenik konplexuena eta korapilatsuena. Kosta ahala kosta herritarrak burujabetza kontsulta batera deitu behar ditugu, eta egoera horren mugara iristen garen neurrian, posizioak gero eta gehiago definitzen dira.
Bartzelonako Instrukzio Epaitegiak errua egotzi die bi Esquadra Mossori, azaroaren 14ko manifestaldian gomazko pilotak tirokatu eta Esther Quintanari begi bat galtzerainoko zauria eragiteagatik. Datorren apirilaren 9an deitu dituzte deklaratzera. Manifestaldian zauritutako emakumeak Kataluniako polizia salatu zuen gertakaria jazo eta berehala.
ERCko presidente Oriol Junquerasek azaldu du CIUren Gobernuan sartuko litzatekeela Artur Masek galdeketarako data ezarriz gero. Generalitateko presidenteak gonbidapena luzatu die ERCri eta PSCri Gobernuaren kide izan eta egonkortasuna emateko.
Kataluniako CUP koalizio independentista ezkertiarrak hiru parlamentari lortu zituen azken hauteskundeetan eta horrek egoera berria sortu du mugimenduan. Antolamendu aldetik egokitzeko premia ikusi dute eta bere sailen eta hiru parlamentarien arteko zubi izango den taldea osatzea erabaki du igandean Oloten (Girona) egindako asanbladan.
Otsailaren 6an Madrilen Espainiako Konstituzioari eta armadari buruzko konferentzia egin zuten. La Tribune egunkari frantziarrak dioenez, “erreserban dauden hainbat ofizialek hitza hartu zuten”, tartean Juan Antonio Chicharro generalak. “Kezka sentsazio orokorra adierazi zuen, beldurra, segurtasun eza eta nahasmena Espainiako armadan Kataluniaren balizko sezesioaren aurrean”.
Ester Quintanak begia galdu izana gomazko pilota batek eragin zezakeen. Hori ondorioztatu du Bartzelonako Auzitegiko medikuak. 42 urteko emakumeak dio Mossoek jaurtitako pilota batek begian jo zuela azaroaren 14ko greban Bartzelonan izandako istiluetan. Bestalde, Generalitatek berriz ere azaldu du poliziak ez zuela halako armarik erabili.
Europa mailan crowdfunding bidez babesik handiena lortu duen proiektua daL’Endema dokumental kataluniarra dagoeneko. Eta dagoeneko diot, hamaika egunetan bakarrik lortu dutelako helburu jarri zituzten 150.000 euroak lortzea. Oraindik 20 egun falta dira, eta beraz, jendea ekarpenak egiten ari da. Sarrera hau idazteko unean, 177.465€ jarri ditu jendeak, eta gora jarraituko duela dudarik ez.
Kataluniako Alderdi Sozialistako (PSC) idazkari nagusi Pere Navarrok Juan Carlos II.a erregearen abdikazioa eskatu zuen atzo Bartzelonako merkataritza-ganberak antolatutako biltzarrean. Adierazpenak partiduaren barnean iritzi ugari sorrarazi ditu: PSOEk adierazpena desegokitzat jo duen bitartean, Kataluniako Gazte Sozialistek (JSC) III. Errepublika aldarrikatu dute.
Madrilgo Diputatuen Kongresuak, atzo egindako saioan, ez zuen onartu frackinga debekatzeko Izquierda Plural taldeak aurkeztutako ekimena, PPk, UPyDk eta CiUk aurka bozkatuta. EAJ, UPN eta FAC abstenitu egin ziren, eta PSOEk eta Amaiurrek, berriz, ekimenaren alde bozkatu zuten.
2013ko urtarrilak 30, asteazkena. La Vanguardia egunkaria, gaztelaniaz, monarkikoa, kontserbadorea. 23. orrialdean, Opinión atalak badu azpiatal bikoitz bat: El lector expone eta galdetzaileari erantzunez gai horri dagokion arduradunen bati egunkariko...
Katalunian hasi da independentziaranzko oztopo lasterketa. Orain, gobernuak badu legitimitate instituzionala erreferenduma deitzeko eta ez nolanahiko gehiengoarekin: 85 adierazpenaren alde eta 41 aurka (gehi CUPeko bi abstentzio). CiUren eta ERCren akordioaren arabera, erreferenduma 2014an...
Josep Fontana i Lázaro (Bartzelona, 1931) historialariak mende erdi pasa darama ikertzen, argitaratzen eta doktorego tesiak zuzentzen. Dizipuluek el mestre esaten diote, historialarien maisua.
Jaume Vicens i Vives eta Ferran Soldevilaren ikaslea izan zen. Bestalde, E. P Thompson, Pierre Vilar, Antonio Gramsci eta Walter Benjaminen eragina nabaria da Fontanarengan.
Frankismo garaiko urteetan bide berriak urratu zituen ikerketaren eremuan, horren erakusgarri dugu 1971n kaleratu zuen doktore tesia, La quiebra de la monarquía absoluta (1814-1820), historia osoa historialari marxista baten eskutik.
Historiografiaz egin dituenak dira bere lanik ezagunenak, horien artean, Historia: análisis del pasado y proyecto social (1982), La història despres de la fi de la història (1992), La història dels homes (2000) eta L'ofici d'historiador (2010).
Editorea ere bada, eta arlo honetan egindako lanari esker mundu mailako historiografia joria eskaini die historia aditu, ikasle eta irakurleei. Militantzia ere ez zaio arrotza, Josep Fontana PSUC alderdiaren protagonistetako bat izan baitzen.
Urtebete igaro da Por el bien del imperio. Una historia del mundo desde 1945 argitaratu zuenetik, askoren iritziz Fontanaren lanik handiena. Aurtengo otsailean liburu mardul horren segida eskainiko digu. Ez da esku artean duen proiektu bakarra, La identitat dels catalans liburua ere ari da lantzen.
Pompeu Fabra Unibertsitateko bulegoan hartu gintuen, bertan irakasle emeritua baita. Eraldaketa soziala eta boterea eskuratzeko bideaz galdetu behar genionean, elkarrizketaren GPSa hartu eta 1968ko maiatzera eraman gintuen.
Atzo Kataluniako parlamentuak subiranotasun aldarrikapena onartu zuen, eta hala, subjektu burujabea dela adierazi zuen gehiengo zabal batekin. 85 bozka alde, 41 aurka eta 22 abstentzio. Vilaweb agerkari digitalak irakurleei testua beste hizkuntzetara itzultzeko laguntza eskatu zien eta hainbat izan dira egindako itzulpenak. Horien artean Andoni Urtasunek euskarara itzuli zuen testaua pixka bat zuzenduta ekarri dugu hona, Creative Commons lizentziei esker. Originala hemen ikus dezakezu Vilaweben bertan, eta hemen egindako beste itzulpenak.
Kataluniako parlamentuak burujabetza adierazpena onartu du, eta beraz, adierazi du erabakitzeko eskubidea duela. 85 boto alde, 41 aurka eta 2 abstentzio. CiUk, ERCk eta ICVk adierazpenari baiezkoa eman diote. CUPek "baiezko kritikoa" eman dio aldeko boto batekin eta bi abstentziorekin. PSCk azkenean ezezkoa bozkatu du, baina bost diputatuk ez bozkatzea erabaki dute. PPk eta Ciutadansek ere ezezkoa bozkatu dute.
Katalunian bi urte barru egin nahi duten kontsultarantz pausoak ematen jarraitzen dute erakundeetatik. Gaur goizean aurkeztu dute parlamentuan burujabetza adierazpena CiUk eta ERCk (ikus PDFan osorik). Bertan jasotzen da “Katalunia subjektu politiko eta juridiko subiranoa” dela. Joan den ostegunean prentsara filtratu zen burujabetza adierazpenaren zirriborroa, eta PSC, ICV eta CUPen kritikei jaramon eginez, estatu propioari buruzko aipamenak kendu dituzte, adostasuna lortzen laguntze aldera.
Rojdin Fidan Dogan Kurdistango kongresu nazionaleko ordezkaria, Sakine Cansiz PKK alderdiaren sortzailea eta Leyla Soylemez militante kurdua hil zituzten herenegun gauean Parisen. Quim Arrufat Kataluniako CUP alderdiko diputatuari elkarrizketa egin diote Vilaweb atarian: lagun zuen Rojdin Fidanen hilketaz eta kurduen egoeraz hitz egin dute.
Kataluniako Generalitateak dekretua onartu zuen atzo Ekonomia saila birmoldatzeko. Sailaren barruan Ogasun Idazkaritza sortu du, Kataluniako Zerga Agentzia garatzeko helburuz. Francesc Homs sailburuaren esanetan, lanean ari dira 2014 urterako “dena prest” izateko.
Katalunian independentziaren inguruko kontsulta egingo dute 2014an eta hartarako prestatzen hasi dira Convergencia y Unió (CiU) eta Esquerra Republicana (ERC). Gaia jorratzeko lehen aldiz bildu ziren atzo eta kide berrien, defizitaren eta subiranotasunaren inguruan hitz egin zuten. Hemendik aurrera astelehenero elkartuko direla jakinarazi dute.
KATALUNIAN bertako abertzaleen zentzu onak agindutakoa bete da: CiUk eta ERCk akordioa lortu dute, bai erreferendumaren data finkatzeko eta baita gobernagarritasunerako. Nazioaren aldeko hautua egin dute bi indarrek eta, Telesforo Monzonek esango zukeen moduan, Maltzagaraino bederen elkarrekin...