Sareko Herri bat nola antolatu

ARGIA.com komunikabide elektronikoak sortu zenetik (1997ko azaroan) euskarazko eduki eta zerbitzuz bete du bere Internet gunea: Argia astekaria on-line, Euskal Kulturaren Hari@ eguneroko albistegia, Aurkibidea, Gai Bereziak (Sagardoa, Larrun...), Gure Azoka, eta abar.
Sareko Herriak martxan jartzeari ekin dio orain. Zerbitzu berri honekin, edozein euskal herritan internet komunikabide bat antolatzeko modua prest dago.

Zer dira Sareko Herriak?
Euskal herritarrak bizi diren edozein udal edo hiri izan daiteke Sareko Herria, Internet bidez euskaraz komunikatzeko borondatea duten pertsonak baldin badira bertan.
Sareko Herri bat osatzeko ttikiegiak diren udalen artean eskualdeko bat antolatu dezakete. Eta Donostia eta Bilbon Sareko Auzoak sortuko dira.
Sareko Herri bakoitzak bere izaera autonomoa dauka, bere informazio bizi propioa, eta aldi berean ARGIA.comren informazio eta zerbitzu multzo guztia ere baliatzen du.

Sareko Herri bat sortu nahi baduzu: Bego Zuza