Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.
Irungo eta Hendaiako herritarrak elkartu dira Santiago zubian, “Ireki zubiak, elkartasuna eraiki” lelopean ostegunean.
Uztailaren 6an, 18:00itan, Santiagoko zubian deitu dute kontzentraziora hainbat taldek, hala nola Bidasoa Etorkinekin, Irungo Harrera Sarea, edo Ongi Etorri Errefuxiatuak.
Bidasoaldeko irakurlea bazara, honezkero izango dira hiru urte Laia aldizkariaren lehen alea jaso zenuela etxean. BDSKOOP eraldaketa fabrikak –eskualdean Ekonomia Sozial Eraldatzailean dabiltzan kooperatiba eta proiektuak biltzen dituen elkartea– Behe Bidasoan eta... [+]
Lasterketaren lehen hiru etapak Euskal Herrian egingo dituztela baliatuz bi estatuetan banatutako herri bat dagoela erakutsi nahi dute alderdi politiko independentistek. Hendaian bildu dira bozeramaileak horren berri emateko.
Ipar Euskal Herrian eta Bidasoa aldean egon den saltoki kooperatiboen loratzearen baitan kokatu daiteke Hendaiakoop proiektuaren sorrera. 2018an hasi ziren lehen pausoak ematen nekazaritza iraunkorraren eta bestelako kontsumo ereduen alde egin nahi zuten zenbait kide, eta oparoa... [+]
Hendaian ziren egitekoa 15. edizioa, martxoaren 23an. Egun osoko egitaraua antolatu dute zenbait hitzaldi, mahai-inguru, aurkezpen eta tailerrez osatuta. Ipar Euskal Herrian Frantziako gobernuaren erretreten erreformaren aurka deitutako greba orokorrak ekarri du erabakia.
Bidasoako Erlezainek honako mezua ozen ohartarazi nahi dugu: Bidasoaldeko erleak desagertzen ari dira. Bistakoa da azken urteetan gure eskualdean erleen populazioa asko jaitsi dela, eta harekin batera jaitsi da erlezain kopurua, erlauntza kopurua, erle populazioa eta eztia... [+]
Azaroaren 16an iraganen da etorkinen laguntzan aritzen den Cimade elkartearen festibala, Askatasunak, berdintasunean eta elkartasunean lelopean.
'Mugak apurtu, zubiak eraiki' lelopean Iparraldeko zein Hegoaldeko hogei bat kolektibok bat eginik, Irungo Avenida Zubiko hesia kendu zuten asteartean, mugak ireki arte borrokatzeko determinazioa erakutsiz.
Frantziako polizien presentzia eta kontrola etengabea da Irun eta Hendaia artean, eta beste sei hilabeterako berritu du kontrola Frantziako Gobernuak. Migratzaileen joan-etorria oztopatzea helburu duten kontrolak direla ulertuta, eragile ugarik protesta egin dute mugako zubian,... [+]