Piztu Ezazu Argia 970x90

Eskolako lanak akuilu euskarara hurbiltzeko

2013-06-02

Iure Eizagirre

Ikastoletako haur kopurua hazten doa, baina ez da nahikoa, hizkuntzak eskolaz kanpo ere bizi behar du, herriko plazetan, jolas-parkeetan, mendian... Pixkanaka horren kontzientzia hartzen ari dira haurren erreferente direnak, gurasoak.

Urteen ostean euskarari heltzeko unea

2013-04-14

Iure Eizagirre

Euskal Herrian gehiago dira euskara ez dakitenak ezagutzen dutenak baino. Asko kanpotik etorriak, urte ugari daramatzate gure artean, baina ez dute hizkuntza ikasi. Zenbaitek bizimodua bertan egin ondoren heldu dio zeregin horri. Banaiz Bagara elkartearen Urnietako ikastaroan ezagutu ditugu batzuk.

Euskal Konfederazioa: “Ikas-Biren asmoa kolpe mediatikoa egitea da”

2013-04-10

ARGIA

Ikas-Bi eskola publiko elebiduneko guraso elkarteak martxoaren 26an egindako kritikei erantzun die Euskal Konfederazioak (AEK, Seaska, Euskal Irratiak eta Ikas). Ikas-Bik zalantzak agertu zituen Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) Konfederazioari ematen dizkien diru-laguntzen inguruan. Euskal Konfederazioak dio “kolpe mediatikoa” bilatzeko egin dutela.

“Euskaldun berriari erraz esaten diogu euskaraz jarduteko, errazegi”

Joxe Manuel Odriozolak artikulu interesgarria idatzi du gaurko Berrian. Haren ustez, euskalduntze prozesuetan hiztunaren eta hizkuntzaren arteko dialektika sozial, kultural eta psikologikoak daukan barne-lotura sendoa ez da ikusi nahi, eta lotura horiek berebiziko garrantzia dute hizkuntza bat edo beste aukeratzerakoan.

Euskaltegientzako diru laguntza berreskuratuko du Jaurlaritzak

2013-03-27

Martin Vicioso

Euskaltegi publiko eta homologatuentzako diru laguntzak emateari ekingo dio berriz Jaurlaritzak. Horretarako, 700.000 euroko aurrekontua gorde duela azaldu du Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kultura sailburuak. Aurreko Gobernuak laguntza horiek kendu zituen eta gogor kritikatu zuten.

Oinarrizko mailak ikasle apalenentzat

Hiztun oinarrizkoak izan ditu hizpide Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak joan den astean. A1 eta A2 euskara egiaztagiriak, eta haiek lortu ahal izateko ikasmateriala aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak. Orain arte, Europako markoari jarraiki, euskara ikasleek B1 mailako...

Andoaindik Baionara, 18. Korrikak euskararen herria zeharkatuko du

2013-03-14

ARGIA

Gaur abiatu da Korrikaren 18. edizioa Andoaindik. Martin Ugalde kultur parkean eman ditu lehen urratsak euskararen aldeko lasterketak eta bertan lan egiten duten euskalgintzako hamar lagunek eraman dute lehen lekukoa.

Nola, noiz, non, norekin... euskara ikasi?

2013-03-03

Korrika 18k martxoaren 14an emango ditu lehen pausoak Andoainen. Hilaren 24an Baionan festa ederra egingo dute ibiliari bukaera emateko. Korrikaren aurtengo omendua ikaslea da eta AEK-k ondoko leloa aukeratu du: Eman euskara elkarri. Zangoak mugitu aurretik buruari eragitea erabaki zuen Korrika 18k eta lau mahai-inguru antolatu zituen Euskara ikasi XXI. mendean izenburuarekin. Iruñean eta Bilbon bana egin ziren. Ondoko orrietan, Gasteizko (Nola ikasi?) eta Baionako (Ikaslearen ahotsa) saioei buruzko hausnarketa idatzi dute AEK-ko kide eta mahaion moderatzaile Benito Fizek eta Bea Sallaberryk.  

Helduek euskara doan ikasteko aukera izatea eskatu du Gipuzkoako Diputazioak

Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendariak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio aurrekontu egitasmoan bitartekoak jarri ditzala helduek euskara doan ikasteko bidea egiteko.

Tanveer eta Saifullah, Azkoitian euskara ikasten

2013-01-13

Iure Eizagirre

Tanveer Hussain eta Saifullah Khadm Hussain ez dira euskaldunak jaiotzez.Pakistanen dute jatorria eta urte gutxi daramatzate gure artean. Biak euskalduntzeko bidean dira eta asmo horrekin biltzen dira astero Banaiz Bagara elkarteak Azkoitian antolatutako euskara ikastaroetan.  

Jaurlaritzak Joseba Erkizia izendatu du HABEko zuzendari

2013-01-09

Josu Urtubia

Erkizia lehendik ere izan da HABEko buru 2005etik 2009ra bitartean. Patxi Lopezen legealdian berriz Iñaki Uribe izan zen erakunde horretako zuzendaria.

Hizkuntza politika ausartagoa eskatzen dute euskaltegiek

Euskaltegietako ikasle kopurua eta irakas-orduak behera doaz. Euskaltegietara jende gehiago ez hurbiltzearen arrazoiketa konplexua da eta lau mahaikideek faktore horiek astindu dituzte. EAEn helduen euskalduntze alfabetatzearen arauketa zaharkituta dagoela diote, eta era berean, gizartea asko aldatu dela, eta beraz, herritarren nahiak eta beharrak ere bai. Astean ordu gutxi ditu eskaintzeko euskara ikasleak, dirua urri ere badauka eta matrikula ordaintzeko arazoak ditu. Ikaslea bai, baina hizkuntza politika izan dute batik bat mihian mahaikideek. Euskararen beharrik ez sortzea, motibaziorik ez eragitea, herritarrengandik urrun egotea eta sarri hizkuntza politika euskaltegiek egin beharra azpimarratu dute.

Euskaltegi denentzat baldintza berak aldarri

2012-05-13

Iure Eizagirre

Eguneroko egoerak irudikatuz euskara irakastea, horixe Arturo Campion Iruñeko euskaltegiaren lana. Aurten 40 urte bete ditu zeregin horretan eta ospatzeko data duten arren, euskaltegiak ez du garairik onena bizi, besteak beste, diru-laguntza faltagatik. Egoera larria da.  

"HABE fosilizatuta bezala zegoen"

Plan estrategikoa egin zuen HABEk iaz. Euskaltegi pribatuak finantzaketa egonkor eske dira. Ikasle kopuruak behera egingo duela aurreikusi dute eta merkatu berriak aurkitu beharko dira. Eskaerei eta aldaketei nola aurre egingo dien azaldu digu zuzendariak.

"Zer pizgarri dute hemengo umeek euskaraz hitz egiteko?"

Bi urte igarotzeko asmotan heldu zen Oiona Andoni Landa Arozena (Nuarbe auzoa, Azpeitia, 1966). Hogei urte baino gehiago joan dira ordudanik. Euskara irakasten hasi zen, eta horretan ari da gaur egun ere, IKA euskaltegian. Urteen joanean ikusi eta bizi izan duena erakutsi digu.
Multimedia

Euskaldun berriaren esketxa

Badaukagu pazientziarik euskaldun berriekin? galdera luzatzen digu Kepa Errastik Youtuben zabaldu duen film labur honek.

Hesiak gainditzen

Hizkuntzaren transmisioaren garrantzia azpimarratzeaz gain euskarara hurbiltzeko eta euskara hurbiltzeko ahalegina egin zutenei eta egiten ari direnei esker ona adieraztea da dokumentalaren helburua. Gidoia Arteman Komunikazioa enpresarekin eta Jon Maiarekin batera garatu du Txatxilipurdi...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys