Israelek palestinar herria zapaltzen duela adierazi du ANCk eta bat egin du Boycot, Divestment and Sanctions (BDS) plataformarekin.
Hegoafrikako presidente ohi Nelson Mandela "ongi dago" medikuek hedabideei adierazi dietenez. Larunbatean eraman zuten Pretoriako ospitalera eta bigarren gaua egin du bertan. Mandelak 94 urte ditu eta presidentetzaren bozeramaile Mac Maharaj-ek adierazi du ez dagoela alarmarako arrazoirik. "Madibaren (Mandelaren klan izena) osasun arazoak merkatuetako prezio mugimenduak bezala jorratzea ekidin nahi dugu", adierazi dio BBCri Maharaj-ek.
Joan zen abuztuaren 16an albiste izugarri bat zabaldu zuten albistegi guztiek, gupidarik gabeko eguzki ahaltsu batek mantentzen gintuen lozorrotik esnaraziz: Hegoafrikako poliziak bertako 34 meatzari hil zituela aipatzen zuen berri izugarri hark. Albistearekin batera eskaini ziguten bideoan...
Marikana probintziako (Hegoafrika) Lonmnin platino meatzean greban zeuden langileek ostegunean ekingo diote beharrari ostera ere, atzo nagusiekin akordioa lortu ostean. Abuztu hasieran hasi zuten greba eta polizia meatzariei tiroka agertzen ziren irudien ondorioz, mundu osoan egin da ezagun. 45 lagun hil dituzte protestetan.
Hegoafrikarren haserrea eta Afrikako Kongresu Nazionalaren Gobernua kontrola galtzen ari dela erakusten du Marikanako meatzarien altxamenduak John Carlinen ustez. Asteburuan izango dira ehorzketak eta tentsio soziala eta ezinegona herrialde osoan zabaltzen ari direla dio Sudáfrica y el fantasma mexicano artikuluan, El Paísen. Zenbait pasarte hautatu eta euskaratu ditugu.
Hegoafrikan, platino-meatze batean protesta egiten ari ziren dozenaka langile hil zituen atzo armadak tiroz. Polizia iturrien arabera, 30 bat lagun hil dituzte. Irudiak gogorrak dira:
Izenburuko esaldia hautatu zuten Hegoafrikako Egiaren eta Berradiskidetzearen Batzordearen lelo, honek 1995ean ibilbidea hasi zuenean. Gerora, komisio hau bakegintzan aditu direnek lehen mailako erreferentzia hartu dute. Ez zen hau izan halere munduan antolatutako halako komisio bakarra, ezta lehena ere, guztira hogeita hamar bat egin baitira orain arte nolabaiteko giza eskubideen bortxaketa sistematiko bat bizi izan duten herrialde batzuetan. Azkena Brasilen, joan den urriaren 29an Senatuak Egiaren Batzordea eratzea onartu baitu 1964 eta 1985 bitarteko diktaduran egindako gehiegikeriak ikertzeko.
Nazioarteko ikertzaile talde batek orain arte aurkitu diren fosil zaharrenak aurkitu ditu Hegoafrikan. Massospondylus espezieko dinosauruen hamar kabi atera dituzte lurrazpitik eta arrautzak, enbrioiak eta aztarnak azaldu dira.
Asko aldatu da Hegoafrika 1912an beltzen eskubideen alde lan egingo zuen Afrikako Kongresu Nazionala (ANC laburduraz) sortu zutenetik. Nelson Mandelaren ANC mundu mailako askapen mugimenduentzat erreferente izan da urte luzez. Demokraziara eta bizikidetza baketsurako trantsizio eredugarritzat hartu izan da alderdi horrek bere herrian gidatutakoa. Atzo bete zituen 100 urte alderdiak.
Mandela zelatatua titular nagusia azalean zuela kaleratu zen atzo Times of South Africa egunkaria. Bertan salatzen zuten Associated Press eta Reuters berri agentziek gutxienez hiru CCTV kamera jarri zituztela Nelson Mandelaren etxe inguruetan, haren heriotza hurbil egon litekeen garaiotan. Erreportajean poliziak salatu du zelatatzea familiaren baimenik gabe egin dutela. Egun 93 urte ditu Mandelak eta osasun egoera ahulean dago azken urteotan.
Kiotoko protokoloaren inguruko eztabaida izango da, gaur hasita Durbanen (Hegoafrikan) egingo den aldaketa klimatikoaren inguruko goi bileraren ardatza. Eztabaida luzeak aurreikusten dituzte adituek, AEB eta Txinako gobernuek dituzten jarrera itxiak aintzat hartuta; bi herrialde hauek Kioto berriari buruzko eztabaida 2015. urtera arte atzeratzeko saiakeran dabiltza.
Albertina Sisulu, arrazakeriaren aurka borroka egin zuen emakumea, pasa den ostegunean hil zen. Hego Afrikan giza eskubideen aldeko borrokan jarrera aktiboa izan zuen Sisuluk eta Apartheidaren aurkako momentu garrantzitsuenetan parte hartu zuen. Nelson Mandelaren lagun Walter Sisuluren emaztea zen eta lehen gobernu demokratikoko kide izan zen. Gobernu arrazistaren zapalketa jasan zuen eta “demokrazia parte hartzailea" eskatu zuen. Gaur egungo Hego Afrikako Estatu buru Jacob Zumak azaldu du “nazioaren ama" dela, "Hego Afrika demokratikoko lider eta sortzaileak aholkatu, hezi eta hazi dituelako".
Apartheidaren gobernuaren negoziatzaile gorena izan zen Roelf Meyer eta paper garrantzitsua jokatu zuen herrialdeko zurien pentsamendu eta jarrera aldaketan. Oraindik ere batzuek traidore deitzen diote, baina ez zaio axola. Trantsizio baketsua zen helburua, eta lortu zuten. Ondoren, Nelson Mandelaren ministro izan zen. Johannesburgoko bere bulegoko ateak ireki dizkigu.
Apartheidaren gobernuaren negoziatzaile gorena izan zen Roelf Meyer eta paper garrantzitsua jokatu zuen herrialdeko zurien pentsamendu eta jarrera aldaketan. Oraindik ere batzuek traidore deitzen diote, baina ez zaio axola. Trantsizio baketsua zen helburua, eta lortu zuten. Ondoren, Nelson Mandelaren ministro izan zen. Johannesburgoko bere bulegoko ateak ireki dizkigu.
“Hasieratik ikusi nuen Mac arazo txiki bat izango zela guretzat kartzelan. Gogorra zen, zaindariei erantzun egiten zien, azkarregia zen, beti punta atera behar, argumentatiboegia, ez zizun puntu batean ere etsiko nahiz eta eztabaida aspalditik irabazia izan. Bere onerako, inteligenteegia zen”. Mandelaren hitzak dira Maharaj-en Shades of difference (Ezberdintasunaren ñabardurak) liburuko hitzaurrean. Pretorian, Presidentzian duen bulegoan hartu gaitu Hegoafrikako gatazkako sinboloetako bat izan den Afrikako Kongresu Nazionaleko (ANC) kide historikoak.
Zuria izan arren, Hegoafrikan apartheidaren aurka urteak egin zituen borrokan, abokatu gisa. Behin demokrazia lortuta, etsai zaharrekin berradiskidetu da Brian Currin. Orain, urteetan bildutako esperientzia nazioarteko beste gatazka batzuk konpontzen laguntzeko erabiltzen du. Johannesburgoko bere bulegoan hartu gaitu Euskal Herrian gauetik goizera ezagun egin den abokatuak.
Hainbeste denbora honen zain, eta azkenean amaitu zaie Munduko Kopa hegoafrikarrei. Astelehenean berriz ere ikasleak eskolara itzuliko dira (sei asteko oporrak izan dituzte Munduko Kopagatik) eta langileak lantegietara. Munduko Kopa hau amets bat bezala izan da, eta horren lekuko gaur gauean finala ikusten bildu garen milaka pertsonak.
Hegoafrikako arrazen arteko harremana zuzena da guztiz; areago, lagunkoia kasu askotan. Demokrazia ezarri eta hamasei urtera, salbuespenak salbuespen, hegoafrikarren koloreak galdu egin du denbora luzean izan zuen garrantzia eta badirudi herritarrak ohitu egin direla ezaugarri horri erreparatu gabe bizitzera. Iraganeko zauriak itxita, erronka berriak dituzte orain.
Roelf Meyer abokatuarekin izan naiz gaur goizean. Pertsona atsegina eta interesgarria. Apartheid gobernuaren negoziatzailea izan zen eta ondoren Mandelaren gobernuko kidea. Egun, nazioarteko zenbait gatazkatan dabil bitartekari gisa, Euskal Herrian barne. Elkarrizketa osoa aste batzuk barru publikatuko dugu ARGIAn, hemen aurrerapen bat.
Zein helbururekin sartu zinen politikan?
Herrialdea aldatzeko nire ekarpena egin nahi nuen. 1979an Legebiltzarrerako lehen aldiz hautatu nindutenean, pozik nengoen alde batetik, 31 urte nituelako eta hor nengoelako; baina bestetik nire baitarako esaten nuen: “Hau ez da erreala, hemen ez dugu herrialde osoa ordezkatzen”.
Gaurkoa bezalako egunetan, pribilegiatua naizela pentsatzen dut kazetaria naizelako. Lanbide hau hautatu ez banu, ez nukeen sekula "Mac" Maharaj (ahoskatu "Majaratx") bezalako pertsona batekin mintzatzeko aukera izango. Hegoafrikako apartheidaren aurkako borrokaz hura lehen eskutik bizitu zuen ANCko kide historiko batekin lasai mintzatzea ez da egunero egin daitekeen zerbait. Maharaj meatzarien herrixka txiro batekoa da, borroka politikoan gaztetan hasi zen, torturatua izan zen, Robben Uharteko kartzelan 12 urte egin zituen Mandela eta konpainiarekin, apartheidaren gobernuarekin negoziatu zuen taldeko kidea eta ANC alderdiko ideologoetako bat izan da. Egun gobernuarentzat egiten du lan bere 75 urteekin.
Lander Arbelaitz ARGIAko kazetaria Hegoafrikan da jada. Han biziko dituenak Hegoafrikarren Munduko Kopa webgune berezian kontatuko dizkigu, Afrikatik egunero atalean. Aurreneko bi artikuluak irakurgai dituzue jada. Arbelaitz Cape Town hirian dago orain.
Cape Townen ordubete daramat (edo Lurmutur Hiria euskaraz) eta behin lur hartuta lehen inpresio bat idatzi nahi nuke mundu osotik hona datozen turistez, aireportutik hiriaren erdialdera dagoen paisaiaz, taxistarekin izandako elkarrizketaz eta hiriaren edertasunaz.
Gaur hasiko den Hegoafrikako Munduko Kopa baliatuz, herrialde hori ARGIA.com-eko irakurleei hurbiltzen saiatuko gara Hegoafrikarren Munduko Kopa webgunean. Bertan bost kazetari arituko dira egunero: Agin Rezola, Joxemari Ostolaza eta Bilardo futbolaren inguruan, bakoitza bere perspektiba...
Israelek –munduari aitortu gabe– bonba atomikoak dauzkala gauza jakina zen. Orain azaldu da Tel Aviveko gobernuak Hegoafrikari batzuk eskaini eta ziurrenik eman zizkiola bertan apartheid sistema indarrean zegoenean. Xehetasunetan begiratuz, zinegileentzako pagotxa.
Raul Castro Kubako...
Datorren ekainaren 11n hasi eta uztailaren 11raino Hegoafrikan burutuko da Joko Olinpikoekin batera munduko kirol ospakizun nagusia dena, Munduko Futbol Kopa. Uztailaren 12an hegoafrikarrak aurkituko dira etekinen zati txiki batekin eta arazo askoz gehiagorekin.
Datorren ekainaren 11n hasi eta uztailaren 11raino Hegoafrikan burutuko da Joko Olinpikoekin batera munduko kirol ospakizun nagusia dena, Munduko Futbol Kopa. Uztailaren 12an hegoafrikarrak aurkituko dira etekinen zati txiki batekin eta arazo askoz gehiagorekin.
FIFA izanen da irabazle...
Maritxu Muruak Nelson Mandelaren biografia atera du Elkar argitaletxearekin. Mandelaren autobiografia irakurri ostean, "hunkituta", Hegoafrikatik zer ikasia badela pentsatuz, liburua idazteari ekin zion. Hegoafrikan izan da Murua, Mandelaren jaioterrian, eta gaztaroa igaro zuen lekuak eta...
1932ko martxoaren 4ko Johannesburgotik aurtengo azaroaren 10eko Castel Volturno italiarrera tarte handia dago. Urte eta kilometro asko. Baina ibilbide hori egin duenaren izaerak jasandako aldaketak, gutxi. “Afrikako Ama” lehengo astean hil zen, baina bere idealen eta sinesmenen aldeko orro sakonaren oihartzunak luze iraungo du.
1978ko maiatzaren 4an, bazkalondoko ordu bi eta erdietan hiru bala sartu zizkioten bi tipok 64 urteko gizon gaixo itxurako bati etxeko igogailutik ateratzean, Parisen. Asesinoen arrastorik ez da geroztik. Frantziako agintarien babesa behar izan zuten militante antikolonialista garbitzeko.
Atzerritarren aurkako eraso gogorrak gertatu dira maiatzean Hegoafrikan, zehazki Johannesburgeko txabolategietan. Gobernukoek salatu dute apartheidaren garaian bezala aurrerapenaren kontrakoek “hirugarren indarra” erabili dutela. Baina Hegoafrikako gizartean egonezina sakonagoa da.
INFORMAZIO OROKORRA
Hegoafrika Afrika hegoaldeko muturreko estatua da, Atlantiko eta Indiar ozeanoen artean kokatua. Mugakide ditu Namibia, Botswana, Zimbawe, Mozambike eta Swazilandia. Lesotho estatu txikia guztiz inguratzen du Hegoafrikak. Hiru hiriburu ditu: Lurmutur Hiria (legegilea), Pretoria (administratiboa) eta Bloemfontein (judiziala). Hala ere, hiri pupulatuena Johannesburg da.
Hegoafrikan Apartheid erregimenetik demokraziara egindako trantsizioa mundu mailan eredugarritzat hartzen da. 27 urte kartzelan egin ostean, Nelson Mandela hautatu zuten presidente 1994an eta Egiaren eta Berradiskidetasunaren Komisio bat arduratu zen herrialde osoan egin ziren milaka injustiziaren testigantzat biltzeaz.
Multimedia
Zulua Hegoafrika osatzen duten kultura ugarietako bat da. Nortasun handiko herria da, tradizioarekin lotura estua mantentzen duena. Valley of Thousand Hills herriako testigantza da hau.
Hegoafrika gatazka politikoen erresoluzioez hitz egitean jarraitu beharreko adibidetzat hartzen dute analista politiko askok. Gizon zuria kontinente beltzaren mutur hartara heldu zenetik hasi zen herritar beltzen zapalkuntza, eta hori historian zehar nola bideratu eta borrokatu duten erakutsi...
Khayelitsha auzunea Cape Towndik 15 minutura dago autoz, Hegoafrikan. Herrialdeko bigarren auzunerik handiena da, apartheid aroan beltzak zuriengandik aparte mantzentzeko sortutako asentamenduetako bat. Ia milioi bat pertsona bizi da bertan, baina bizitza harro bizi dute.
Hiru egunek Hegoafrikan, Cape Townen. Hau da kamera aurrean jarri zaidana.
Herri bateko kartel politikoak herri horren historiaren hemeroteka fidagarriak izan ohi dira. Hegoafrika ez da salbuespena eta Apartheid erregimenaren aurkako kartelek garaiak nola bizitu zituzten imaginatzen lagunduko digute.