Piztu Ezazu Argia 970x90

Greziako telebista publikoa mantendu behar dela ebatzi du Estatu Kontseiluak

2013-06-19

Lander Arretxea

ERT irrati-telebista publikoak gutxieneko emisioa mantendu behar duela ebatzi du Greziako Estatu Kontseiluak. Gobernuak proposatutako hedabide publikoaren berregituraketa onartu arren, hura gauzatu bitartean emisioak jarraitu behar duela erabaki du.

Greziarrak telebista publikorik gabe

2013-06-12

Lander Arretxea

Telebista publikoa itxi zuen atzo Greziako Gobernuak, bat-bateko lege dekretuz. Estatuak kudeatutako hedabiderik gabeko herrialde bakarra da orain, Europar Batasunean. Hiru hilabetez itxita mantenduko dute, erakundea “berregituratu” eta lan-taldea murrizteko.

Kostas Vaxevanis: "Greziarrek soilik hedabide atzerritarren bidez izan dezakete haien herriaren berri"

2013-04-25

Jon Torner Zabala

Kosta Vaxevanis, iazko urrian 2.000 iruzurgile fiskalen izenak argitaratzeagatik jazarria izan den kazetari greziarrari elkarrizketa egin dio The New Statesman agerkariak.

"EAJk herri honen independentzian sinesten du"

2013-04-21

Mikel Asurmendi

Bilbo, 1967. Igorre herrian bizi zela hasi zen politikan, EGIn. EAJko BBBko presidentea da. Euskal filologia ikasia. 3Koma ekoiztetxean jardun du orain gutxi arte. Kazetaritzan ere aritu da. ETBko programazio zuzendaria izana da. Sabin Etxeko bulegoan hartu gaitu. Itxaso Atutxak bizkaieraz egiten du berba. Zeberion bizi da.  

'Via Campesina' telebista sortu du nekazarien nazioarteko mugimenduak

2013-03-21

Martin Vicioso

Via Campesina nazioarteko nekazarien mugimenduak web telebista sortu du. Helburua euren eguneroko borroka ikus-entzunezko edukien bitartez irudikatzea da. 20. urteurrenaren harira webgune berria plazaratu zuten, eta gonbidapena luzatu dute erabiltzaileek gaiari buruzko materiala igo dezaten.

"Sexia" naun, beraz lekutxoa dinat kirol prentsan

2013-03-08

Jon Torner Zabala

Emakumezko kirolari “sexiek” aukera handiagoa dute kirol hedabideetan agertzeko, “sexiak” ez diren emakumezko kirolariek baino. Are gehiago, kirolariak ez diren emakume “sexiek” aukera handiagoa dute kirol hedabideetan agertzeko, emakumezko kirolari ez “sexiek” baino.

Errauskailuaren eraikitzaileak prentsatik bultzaka berriro

Diario Vasco egunkarian Fernando Segura kazetariak gaur argitaratu duenez, Gipuzkoako errauskailua eraikitzeko lehiaketa irabazi zuten enpresek auzitegietara jotzeko mehatxu egin diete Hondakinen Partzuergoko arduradunei, obrak berehala hasi ezean. Une honetan ezin da Internetez irakurri “Las constructoras de la incineradora pleitearan si persiste el bloqueo” albistearen testua osorik.

Austeritatea, hitz tranpatia

Azken krisitzarrak eragindako biktimen artean hitzak ere badaude. Hona bat: austeritatea. 2010a arte gauza bat zen eta gaur bestea, berez ez dena alegia. Hizkuntzaz -batik bat gaztelaniaz, baina gainerakoentzako balio izateko moduan- hainbeste dakien Alex Grijelmok argitu du nola.

Hauskorrak eta beharrezkoak

2013-01-06

Xabier Letona

Behin eman zioten sari bat Argiari eta zerbait esateko eskaini ziguten denboran, saria eskertzeaz gain, esan nuen botere publikoek ez dituztela ondo zaintzen euskarazko hedabide ez publikoak. Eta esan nuen, besteak beste, euskarazko hedabideok merezi genuela etxeko elektratresnek, altzariek...

Kultura luxu bihurtu da Suediako egunkarietan… eta hemengoetan

Literaturari eskainitako orrialdeak gutxitzea erabaki du Suediako Svenska Dagbladet egunkariak eta kultura saila “bizi estiloei” eskainitako atal bihurtzea –hau da, orrialde horiek modaz, etxea dekoratzeko aholkuz eta bidaiatzeko gomendioz betetzea–.

Hekimen sortu da, euskal hedabideen elkartea

Euskara hutsean lan egiten duten hainbat hedabidek Hekimen elkartea sortu dute. Donostiako Koldo Mitxelenan egin dute aurkezpena gaur eguerdian, eta han aurkeztu dute zuzendaritza. Iban Arantzabal izango da presidentea lehendabiziko urtean.

Kazetari deserosoei zentsura garai zailetan

Kezkatuta daude Greziako kazetariak, prentsa askatasuna “inoizko erasorik bortitzena” jasaten ari dela diote eta ERT herrialdeko telebista publikoko langileek protestak hasi dituzte, telebista kateko bi aurkezle kaleratu ostean. Joan den astean, Marilena Katsimi eta Kostas Arvanitis,...

"Alderdiek euskarazko hedabideak ez dituzte agendan"

2012-07-12

Inazio Arregi

"Alderdi politikoek beste gauza batzuk dituzte agendan, euskarazko hedabideak ez. Ez dira lehentasun, ez da parlamentuan horretaz hitz egiten. Inertziaz jokatzen dute administrazioek eta alderdiek. Alderdi bat ailegatzen denean instituziora zer egiten du? 'Zer ematen zuen aurrekoak? Hainbeste. Nik diru gutxiago daukat, bada gutxiago'". Inazio Arregi Tokikom eta Goienako zuzendariak ARGIA aldizkarian esandakoak dira.

"Hedabideek komunitateak trinkotzeko balio dute"

2012-05-06

Alberto Barandiaran

Elkarrizketa: Onintza Irureta Azkune / Argazkia: Josu Santesteban Zergatik dira garrantzitsuak hedabideak hizkuntzen biziraupenerako? Zer du emateko Euskal Herriak eremu horretan? Galdera horiei erantzun asmoz idatzi du Barandiaranek (Garabide elkarteak eskatuta), Hedabideak liburua.

Nafarroako euskarazko hainbat hedabidek salatu dute Gobernuak isilarazi egin nahi dituela

Nafarroako mendialdeko hamaika irrati eta aldizkarik salatu dutenez, Nafarroako Gobernuak "hedabide ez ofizialak isilarazi egin nahi ditu", diru-laguntzak kenduta. Atzo aurkeztu zuten komunikatuan (PDF) diote krisiarena aitzakia hutsa dela, eta Gobernuak laguntza horiek behin betiko desagerrarazi nahi dituela.

Herri ekimeneko euskal hedabideek elkarlanean sakontzeko apustua egin dute

Sektorearen diagnosia eta erronka komunak identifikatzen dituen dokumentua sinatu eta jendaurrean aurkeztu zuten atzo herri ekimeneko euskal hedabideek. Aurrera begira egindako hausnarketan azpimarratu dituzte negozio eredua, lan baldintzak, kalitatea, lehiakortasuna, ikerketa eta elkarlana. Erakunde publikoei ere deia egin diete hausnarketa mahai bateratuak osa ditzaten.

Lehen estu, orain itolarrian

Esan Erran irratia mutu geratu da, langilea ordaintzeko dirurik ez dutelako. Nafarroako hedabideek urteak daramatzate alanbrean ekilibrioak egiten. 2012. urtea, hedabide batzuentzat behintzat, bereziki gogorra izango da. Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak ezinbestekoak dira hedabide txikienentzat eta ez dute albiste onik haiengandik. Nafarroakoak aurten ez ditu lagunduko euskarazko hedabideak eta Jaurlaritzak %11ko jaitsiera aurreikusi du.

Nafarroako euskarazko hedabideak: Lehen estu, orain itolarrian

2012-02-04

Onintza Irureta

Esan Erran irratia mutu geratu da, langilea ordaintzeko dirurik ez dutelako. Nafarroako hedabideek urteak daramatzate alanbrean ekilibrioak egiten. 2012. urtea, hedabide batzuentzat behintzat, bereziki gogorra izango da. Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak ezinbestekoak dira hedabide txikienentzat eta ez dute albiste onik haiengandik. Nafarroakoak aurten ez ditu lagunduko euskarazko hedabideak eta Jaurlaritzak %11ko jaitsiera aurreikusi du.

Nafarroako euskarazko hedabideak diruz laguntzeko mozioa atzera bota du Legebiltzarrak

Nafarroako Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak ez du euskarazko hedabideak diruz laguntzeko mozioa onartu, haren kontra bozkatu baitute UPNk, PSNk eta PPk. Nafarroa Baik, Bilduk eta Ezkerrak aurkeztu dute mozioa.

Jaurlaritzak 4.875.000 euro emango ditu euskarazko hedabideak sendotzeko

Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza partida biren deialdia egin du. Batetik, 4.875.000 euro erabiliko ditu 2012. urtean euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko. 2011n baino 600.000 euro gutxiago emango ditu, eta 2010ean baino 850.000 euro gutxiago.

Nafarroako euskarazko hedabideentzako diru-laguntzen bilakaera penagarria

Abenduaren 16an, Euskararen Foru Legeak 25 urte bete ondorengo egunean, Topaguneak hitza hartu zuen Parlamentuan. Topagunearen Nafarroako arduradun Oskar Zapatak eta Bierrik Fundazioaren arduradun Ainhoa Urretagoienak egin zuten agerraldia Hezkuntza Batzordearen aurrean.

Euskarazko hedabideek berriz aldarrikatu dute erakunde publikoen konpromisoa

Euskarazko hedabide ez publikoek agiri bateratu bat kaleratu dute gaur: Euskarazko hedabideek erakundeen konpromisoa behar dute. Hedabideok otsailaren 15ean agerraldi publikoa egin zuten Donostian. Bederatzi hilabete ondoren, sektorea kezkatuta dago. 2012. urterako aurrekontu proposamen ia denetan euskarazko hedabide ez publikoei diru-laguntzak murriztea aurreikusten da.

Euskarazko hedabide ez publikoekin mahaia eratuko dute EAEko erakundeek

Euskarazko 80 hedabide ez publikoren izenean –tartean ARGIA– Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunea prentsaurrekoa eman dute. Joan Mari Larrartek (Berria Taldea), Jasone Mendizabalek eta Joxe Rojasek (Topagunea), Inazio Agirrek (Goiena) eta Xabier Letonak (ARGIA) azaldu dutenez, EAEko erakunde publikoekin mahaia eratuko dute irailetik aurrera. Prentsaurrekoan  Bertan sektoreak dituen behar eta erronkez mintzatuko dira. Koldo Mitxelenan dokumentu bat azaldu dute (PDF)  eta bertan esan dutenez, kanpaina bati ekingo diote ondorengo leloekin: “Duten garrantziaz jabetzeko, faltan izan arte itxoiten dugu maiz” eta “Euskarazko hedabideak, denon beharra”.

Jaurlaritzak 5.480.000 euro bideratuko ditu euskarazko hedabideak sendotzeko

Eusko Jaurlaritzak 5.480.000 euro bideratuko ditu euskarazko hedabideak "sendotu, garatu eta normalizatzeko". Jaurlaritzaren Kontseiluak onartutako diru-laguntza deialdiak 2011ko jarduna hartuko du kontuan, hau da, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoa. - Jaurlaritzaren prentsa-oharra: Euskarazko hedabideak (PDF)

Babesa behar duen sektore estrategikoa

Komunikazioa funtsezkoa da, euskaldunok ere inguratzen gaituen errealitatea eta gure mundu ikuskera isla dezagun. Zeregin horretan premiazkoak dira euskarazko hedabide ez publikoak eta hala aitortzen dute, ozenki, erakunde publikoek ere. Ordea, ematen dieten sostengua ez da aldarri horren adierazgarri.

Euskarazko hedabide ez publikoak. Babesa behar duen sektore estrategikoa

2011-03-26

Mikel Garcia

Komunikazioa funtsezkoa da, euskaldunok ere inguratzen gaituen errealitatea eta gure mundu ikuskera isla dezagun. Zeregin horretan premiazkoak dira euskarazko hedabide ez publikoak eta hala aitortzen dute, ozenki, erakunde publikoek ere. Ordea, ematen dieten sostengua ez da aldarri horren adierazgarri.

Euskarazko hedabideak: guztion erronka

"Legegintza honen hasieratik Gipuzkoako Foru Aldunditik apustu indartsu bat egiten ari gara euskararen erabilera esparru guztietara eramateko eta hizkuntzaren inguruko industriak bultzatzeko. Industria hauen artean euskarazko komunikabideen ekarpena ezinbestekoa da hainbat arlotan (...)...

Ipar Euskal Herriko euskarazko hedabideek ere instituzioen konpromiso handiagoa eskatu dute

Ipar Euskal Herriko euskarazko bost hedabidek (Euskal Irratiak irrati sarea, Herria, Ipar Euskal Herriko Hitza, Kanaldude eta Kazeta.info webguneak) instituzioen babes handiagoa eskatu dute gaur goizean eskainitako prentsaurrekoan. Jakinarazi dute Euskararen Erakunde Publikoari (EEP) bilera bat eskatuko diotela eta Kantonamendu hauteskundeetako hautagaiekin ere bilduko direla, gaiari buruz galdekatzeko.

Euskarazko hedabideak elkarrekin, sostengu handiago eske

Agerraldia egin zuten Donostian atzo 80tik gora euskarazko hedabide ez publikok, tartean ARGIAk. Bertan salatu zuten "instituzioek sektorearen estrategikotasuna hitzez onartzen dutela", baina gerora, sostengu ekonomikoa murriztu egin zaiela, medio batzuk desagertzeraino. Sektoreari buruzko zenbait datu emateaz gain, inplikazioa eskatu zuten sektorea indartzeko politika berriak onartzeko. Egun, 620 langile ari dira aipatu hedabideetan eta CIESek 2007ko abenduan egindako azterketa baten arabera, 450.000 irakurlerengana heltzen dira, hau da, euskaldunen %57rengana.

Euskarazko hedabideek instituzioen konpromiso handiagoa eskatu dute

Euskarazko hedabideek prentsaurrekoa eskaini dute Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean, instituzioei babes handiagoa eskatzeko. Komunikabideek, ARGIAk tartean, duela bi aste plazaratu zuten Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua izeneko editorial bateratuaren harira deitu dute...
Multimedia

2013-05-31  |  Hedabideak

Sexismoa iragarkietan

Sarah Zelinski, Kayla Hatzel eta Dylan Lambi-Raine ikasle kanadiarrek gizon eta emakumeen gorputz zein rolak iragarkietan nola islatzen diren azaldu dute bideo honetan.

2013-02-22  |  Hedabideak

Allande Boutin

1958ko urriaren 29an sortu zen Vernon-en (Frantzia). Parisen hazi eta hezia, Zuzenbidea eta Zientzia Politikoak ikasi zituen Sorbonan, eta Arthur McCaig errealizadorearen eskutik murgildu zen kazetaritzan. Le Point, Le Monde, TVE eta ETBrentzat lan egin ostean, France3-ko kazetari eta Txirrita...

2007-07-15  |  Hedabideak

Indymedia EH-k bost urte

Indymedia Euskal Herria web guneak bost urte bete dituela-eta, Marko Txopitea 'Txopi' Indymediako kidea elkarrizketatu dugu. Indymedia sarearen sorrera garaiez eta dituzten helburuez hitz egin digu, besteak beste.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys